2025/03/07

Etxepare Euskal Instititutuak deialdiak ireki ditu munduko sei hiri eta herrialdetan euskara eta euskal kultura irakasteko beste hainbeste plaza eskainiz. Sei irakurletza-deialdi hauetara aurkezteko epea apirilaren 7ra arte egondo da zabalik. Montevideo (Uruguai), Berlin (Alemania), Santiago (Txile), Santa Barbara (AEB), Habana (Kuba) eta Helsinki-ri (Suedia) dagozkie. 2025/2026 ikasturtean ...
Gehiago irakurri...
2025/03/07

Lekukoa La Platako Euzko Etxeari hartuz, Limako Euskal Etxeak antolatuko du aurten Mercomus Mus Txapelketa. Ekitaldiak eskatzen duen mailari eusteko, hobetze lanak egin ditu euskal etxe perutarrak bere egoitzan, tartean sukaldea berritu du, apainketa aldatu eta lehendakari ohien argazki galeria dotore bat emendatu dio egoitzako areto nagusiari. Obrak bukatuta, lagunen arteko afaria egin zuten joan den ...
Gehiago irakurri...
2025/03/06

Ordu gutxi barru, Argentinako euskal etxe ugaritan Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzen hasiko dira. Ikusgarritasunaren, eskubideen aldarrikapena, hausnarketa eta ekintzaren eguna izango da. Eta, hain zuzen ere, asko dira data ospatzeko, elkarteek antolatutako ekitaldiak. Jarraian, gure erredakzioraino heldu diren deietako batzuk bildu ditugu.
Gehiago irakurri...
2025/03/06

Martxoarekin batera ikasturtea hasi ohi da Brasilen —uda urtaroa hemen martxoaren 21ean bukatuko da eta eskola urteak urte naturalekin doaz— eta Hego Amerikako euskal etxeetan eta Sao Pauloko Eusko Alkartasuna urteko egitarauari ekiteko garaia da. Brasilgo euskal etxeen dekanoak aurten ere eskainiko ditu euskara eskolak eta taldea antolatzeko lehenengo bilera martxoaren 19an izango da, ...
Gehiago irakurri...
2025/03/05

New Yorkeko Euzko Etxeak gazta tarta dastaketa eta 'Saretzen' tailer feminista iragarri ditu datorren larunbat arratsalderako, Emakumeen Eguna ospatzeko proposamen gisa, Eckford Street-eko bere egoitzan. Aurreneko hitzordua, arratsaldeko hiruretan ezarri da, bostak arte, eta azken urteetan mundu mailan —eta bereziki Estatu Batuetan— oihartzuna nabaria lortu duen donostiar ...
Gehiago irakurri...
2025/03/05

Etxepare Euskal Institutua bultzatzaile duen ‘Euskal Leihoa’ egitasmoaren bidez, aukera ederra izango dute aurten ere zenbait euskal sortzaile eta artistek Kolonbiako publikoaren aurrean jardun eta euren lana bertan erakusteko. Atlantikoa zeharkatuko duten lehenak Ezpala taldeko musikariak izango dira, euren 'Ezpalak Gatza Tour' biraren barruan ostera azkar bat egin eta ...
Gehiago irakurri...
2025/03/04

Uruguaiko Yamandú Orsi ezkertiar Frente Amplioko presidente berriaren kargu hartzeak mundu osoko pertsonaia eta ordezkaritza ugari bildu zituen joan den larunbatean Montevideora, tartean Euskal Herriko ordezkaritzak, instituzionalak zein alderdi politikoenak. Uruguai da munduan proportzionalki bere biztanleetan euskal jatorriko jende gehien duen herrialdea. Eta karguratzearen zirkunstantziaz baliatuz, ...
Gehiago irakurri...
2025/03/04

Imanol Pradalesek Washington eta New York bisitatuko ditu martxoaren 10etik 13ra Estatu Batuetara egingo duen bidaia ofizialean, herrialde honetara egiten duen lehena bere kargua zin egin zuenetik 2024ko ekainaren 22an. Washington hiriburuan Estatu Batuetako Senatuko eta Ordezkarien Ganberako kideekin egongo da eta New Yorken Etxeorratzen Hiriko Solomon R.Guggenheim Fundazioko goi agintariekin ...
Gehiago irakurri...
2025/03/03

Datorren asteazkena, martxoaren 5a, azken eguna da Nafarroako Gobernuak urtero bezala aurten ere deitu duen 'Udako Eskola' delako jardueran parte hartzeko. Ekimenak ez dauka adin mugarik, baina bai eskatzen dela Argentinan dauden lau Nafar Etxeetako bateko kide izatea, eta kide aktiboa. Gogora dezagun Nafar Etxe hauek Buenos Aires, Rosario, Mendoza eta Bolivarkoak direla. Izena ematea norberak, dagokion ...
Gehiago irakurri...
2025/03/03

Palma Mallorcako Artea Euskal Etxeak arrakastaz hartu du parte joan den astean 'Dia de les Illes Balears' ospatzeko antolatutako Azokaren 2025eko edizioan. Urtero bezala, Euskal Etxeak ohiko euskal txozna ipini zuen eta otsailaren 28tik martxoaren 2ra arte irauten duen Azokan. Elkarteko 35 kide txandakatu ziren, besteak hainbat produktuen artean odolki pintxoak, Idiazabal gaztakoak, euskal tortilla, gildak, ...
Gehiago irakurri...