euskal diaspora eta kultura
2023/11/30
Azaroaren azken egunetako beroak iritsita, Hego Konoko euskal etxeetan sumatzen da ikasturte amaierako giroa. Euskara ikasleak laster sartuko dira oporretan, eta bestelako jardueretan aritzen diren taldeek ere balantzea eta ziklo amaierako ekitaldiak gauzatzen hasi dira dagoeneko. Lehenetako bat Chascomuseko Zingirako Euskaldunak izan da. Azaroaren 25ean, larunbata, ilunabarrean, jendeska polita bildu zen ...2023/11/29
Aurtengo azken ekitaldian, Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeak Itsasuko Adierazpenaren 60. urteurrena ospatu zuen joan den astean. Azaroaren 22an, asteazkena, elkarteko bazkide Carlos Martinezen eskutik, Ipar Euskal Herrian abertzaletasunaren aldeko aldarrikapena gogoratu zuten, haren 60. urteurrena bere den 2023 honetan. Hitzaldiak iritzi eta galdera truke bizia sortu zuen bertaratutakoen ...2023/11/28
Mexiko Hiriko Euskal Etxeak omenaldia eskainiko die datorren asteburuan bere adineko bazkideei, 'Ohorezko Bazkideak' deitu duen ekitaldi batean. Datorren ostiralean, abenduaren lehenean, 18:00etan, Euskal Etxearen egoitzak Polanco auzo edo kolonian, abegiago eman die euskal mexikar komunitateko parte diren pertsona nagusiei, ongi merezitako gorazarre berezi bateko protagonista eginez elkarteko gizon-emakume ...2023/11/28
'Presencia Vasca' irratsaioak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Argentinan airean, euskal diasporaren zerbitzura, eta Federico Borrás Alcain paranatarra dauka buru. Hedabidearekiko sentitzen duen grinak bultzatuta, Borrás bera eta Urrundik Euskal Elkartea antolatzaile, Gizataldeen Irratien Lehen Topaketa-Tailerra gauzatu da azaroaren 16an Paranáko Antequeda ...2023/11/27
Berri tristea datorkigu Mexikotik, azaroaren 22an zendu baita hiriburu mexikarrean Pedro Agirre Alberdi, askorentzat ezagunagoa Periko Txikuri edo Txikuri III.a bezala, saga urrestildar horretako kidea, erreferentzia pilotaren munduan, pertsona oso maitagarri eta estimatua bertako Euskal Etxean eta euskal komunitate osoan, eta historikoetako bat pilotazaleentzat eta oro har. Jesusa Lesaca Arocenarekin ...2023/11/27
Urtero bezala, Gerora Euskal Elkarteak Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Hizkuntzen Fakultatearekin batera, Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiengotuen Topaketa antolatu du. Jardunaldi honetan, hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten kolektibitateek aukera dute euren ezaugarriak eta bizi dituzten egoerak aztertu eta esperientziak trukatuz gogoeta eta hausnarketa bultzatzeko. Hamalaugarren edizio honetan, ...2023/11/24
Euskal diaspora eta emigrazioaren isla eta lekukotasuna ematen duen kontzertu batek, euskal emigranteek Ameriketatik bidalitako bertso, kantu eta testuekin, amaiera ekarriko dio datorren igandean Donapaleun irailaren 23az geroztik herri naxenabartar horretan garatzen joan diren Diaspora eta Emigrazio Jardunaldiei, Chemins-Bideak eta Euskal Argentina elkarteak antolatzaile. Gaur arratsaldean bertan ...2023/11/24
Argentinako Saralegui familiakoak [EuskalKulturak orduan islatu zuenez] 2007an egin zuten azkeneko famili-elkarretaratzea, San Isidron, egin ere. Bihar, azaroaren 25ean, larunbat ilunabarrean, 16 urte osteko bilkura berria egingo dute, seigarrena, oraingoan Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean. Berrehun bat izango dira, Uruguaitik eta Argentinako hainbat lekutatik etorriak. Berriro ...2023/11/23
Hogeita hamar urte igaro dira Navarro hirian, Buenos Aires probintzian, tanberoen (behizainen) azken jaia ospatu zenetik. Urriko azken asteburuan, ordea, 30.000 lagun inguruk edizio berri baten deiari erantzun zioten eta, ohiko topaketa berreskuratzea xedez bildu ziren Navarroko Sociedad Rural-en egoitzan. Hitzorduak, hitzaldiak, azokak, ikuskizun artistikoak eta janari-patioa eskaini ...2023/11/22
Azken egunak dira Etxepare Euskal Institutuak Txileko Santiagon eta Alemaniako Frankfurten dituen irakurletzetan euskara eta euskal kultura irakasle izateko deialdietara aurkezteko. Txileko Santiagoko Unibertsitatean eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica Unibertsitatean; eta Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle izateko eskabidea egiteko azken ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus