euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Agirre 'Txikuri' pilotari ohi eta euskal komunitateko pertsona maitagarri eta estimatua hil da Mexiko Hirian

2023/11/27

Pedro Txikuriren familia Mexiko Hirian plazaratu duen heriotz-oharra. GB Berri tristea datorkigu Mexikotik, azaroaren 22an zendu baita hiriburu mexikarrean Pedro Agirre Alberdi, askorentzat ezagunagoa Periko Txikuri edo Txikuri III.a bezala, saga urrestildar horretako kidea, erreferentzia pilotaren munduan, pertsona oso maitagarri eta estimatua bertako Euskal Etxean eta euskal komunitate osoan, eta historikoetako bat pilotazaleentzat eta oro har. Jesusa Lesaca Arocenarekin ...

Gehiago irakurri...


Hizkuntza eta haurtzaroaren arteko loturak aztergai Cordoban Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiengotuen XIV. Topaketan

2023/11/27

Gerora Elkarteak Euskararen Eguna ospatuko du Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiengotuen Topaketarekin Urtero bezala, Gerora Euskal Elkarteak Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Hizkuntzen Fakultatearekin batera, Hizkuntza Gutxitu eta Gutxiengotuen Topaketa antolatu du. Jardunaldi honetan, hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten kolektibitateek aukera dute euren ezaugarriak eta bizi dituzten egoerak aztertu eta esperientziak trukatuz gogoeta eta hausnarketa bultzatzeko. Hamalaugarren edizio honetan, ...

Gehiago irakurri...


Diasporako kantu eta bertsoen kantaldi batekin bukatuko dira igandean Donapaleun Euskal Argentinaren Jardunaldiak

2023/11/24

Azaroaren 18an Edouard Maytek Jose Goñi 'Porteño'z emandako hitzaldia, Joxemari Oterminek idatzitako liburuan oinarritua; eta datorren igandeko kontzertuaren kartela, Chemis-Bideak eta Euskal Argentina antolatzaile Euskal diaspora eta emigrazioaren isla eta lekukotasuna ematen duen kontzertu batek, euskal emigranteek Ameriketatik bidalitako bertso, kantu eta testuekin, amaiera ekarriko dio datorren igandean Donapaleun irailaren 23az geroztik herri naxenabartar horretan garatzen joan diren Diaspora eta Emigrazio Jardunaldiei, Chemins-Bideak eta Euskal Argentina elkarteak antolatzaile. Gaur arratsaldean bertan ...

Gehiago irakurri...


Berrehun bat Saralegitar bilduko dira larunbat honetan Mar del Platako Denak Baten, familiakoen seigarren bilkuran

2023/11/24

16 urteren ondoren, Saralegui familiako 200 kide inguru bilduko dira bihar Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean Argentinako Saralegui familiakoak [EuskalKulturak orduan islatu zuenez] 2007an egin zuten azkeneko famili-elkarretaratzea, San Isidron, egin ere. Bihar, azaroaren 25ean, larunbat ilunabarrean, 16 urte osteko bilkura berria egingo dute, seigarrena, oraingoan Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean. Berrehun bat izango dira, Uruguaitik eta Argentinako hainbat lekutatik etorriak. Berriro ...

Gehiago irakurri...


"Nostalgia apur batekin baina etorkizunari begira" jaio da Navarron hiriko 'Eusko Txokoa' elkarte euskal argentinarra

2023/11/23

Navarroko Sociedad Rural-eko aretoan 'Eusko Txokoa'ko kide Marcela Abaunz, mikrofonoa eskuan, Jose Saldías historialaria eta elkarte berriko alma materra den Maria Ines Llanos Luloagarekin Hogeita hamar urte igaro dira Navarro hirian, Buenos Aires probintzian, tanberoen (behizainen) azken jaia ospatu zenetik. Urriko azken asteburuan, ordea, 30.000 lagun inguruk edizio berri baten deiari erantzun zioten eta, ohiko topaketa berreskuratzea xedez bildu ziren Navarroko Sociedad Rural-en egoitzan. Hitzorduak, hitzaldiak, azokak, ikuskizun artistikoak eta janari-patioa eskaini ...

Gehiago irakurri...


Azken egunak Txile eta Alemaniako unibertsitatetan Etxepareren euskara eta euskal kultura irakurle aurkezteko

2023/11/22

Ostiralean bukatuko da hurrenez hurren Txile eta Alemaniarako bi irakurle lekuetara aurkezteko epea. Irudian, irakurle bat klase ematen Azken egunak dira Etxepare Euskal Institutuak Txileko Santiagon eta Alemaniako Frankfurten dituen irakurletzetan euskara eta euskal kultura irakasle izateko deialdietara aurkezteko. Txileko Santiagoko Unibertsitatean eta Txileko Santiagoko Pontificia Universidad Católica Unibertsitatean; eta Alemaniako Frankfurteko Goethe Unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle izateko eskabidea egiteko azken ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak bere biziarteko bazkideen topaketa berreskuratuko du, aurten Magdalena Mignaburu bisitari

2023/11/22

Ohitura zahar eta on bati eutsiz, euskal etxeko biziarteko bazkideak bilduko dira Pandemiarekin hasi zen geldialdi pentsatu baino luzeagoaren ostean, La Platako Euzko Etxeak berreskuratu egingo du datorren larunbatean lehenago urtero egiten zuen biziarteko bere bazkideen topaketa. Ekitaldia urte amaieran egin ohi zuen bazkide adintsuenak propio gonbidatuz: Gogora dezagun 40 urtez etengabe bazkide izan ondoren lortzen dutela Euzko Etxeko bazkideek biziarteko bazkide izaera eta, karia ...

Gehiago irakurri...


Sortzailea zara ala ikertzailea arteari lotutako gairen batean? Azaroaren 1a azken epea Kaliforniako Frank Bidart Katedrarako

2023/11/21

Etxepare Institutuak & CSUBeko Institute for Basque Studies-ek sortutako Katedrak Frank Bidart poeta euskal-kaliforniarraren izena dauka Proiektu sortzaile baten proposamena duen artista bat zara, edo euskal kultura, artea edo berrikuntza ikertzen dituen akademikoa? Agian 2024ko "Frank Bidart irakasle/ikerlari eta/edo sortzaile-bisitari" izeneko deialdiaz balia zaitezke. Deialdiaren helburua "Frank Bidart 2024 ikertzaile eta/edo sortzaile gonbidatua" hautatzea da, euskal kultura, arte eta berrikuntzari buruzko ikerketa ...

Gehiago irakurri...


2023ko Euskal Aste Nazionaleko Kronika (eta 6): Gernikako Arbolari gorazarre, dantzarien alardea eta bazkari erraldoia

2023/11/21

Igande goizean, mezaren ostean, Dardo Rocha plazan Gernikako Arbolari omenaldia eta ehunka dantzariren alardea, euskal etxeetako musikariak lagun. Itxierarako, agur bazkaria Euzko Etxean Seigarren, eta azken, irudi kronika. Argentinako euskal diasporaren urteroko topaketaren amaierara iritsita, Euskal Asteko igande goiza, ohi bezala, mezarekin hasi zen. Honakoan hitzordua Nuestra Señora de Nueva Pompeya Parrokian izan zen eta euskal etxeetako ohorezko guardia bertaratuta. Zeremoniekin jarraituz, hurrengo agertokia Dardo Rocha plaza izan zen, bertako eta Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Ezin izan zenuen segitu San Frantziskon "Euskal Andreen Egintza Amerikan" eguna? Orain ahal duzu, hona bideoak

2023/11/20

BEO Basque Educational Organization-ek hizpideatera nahi izan du emakumearen gaia AEBko euskal komunitateetan Bertako BEO (Basque Educational Organization) euskal erakundea antolatzaile, azaroaren 21ean egin zuten San Frantziskon "Euskal Andreen Egintza Amerikan" eguna, ingelesez 'The Impact of Basque Women in America' azpititulua hartu zuen jardunaldia. Bertatik bertara segitu zutenek gogo eta atsegin handiz jarraitu zituzten saioak izan zituen hiru solasaldi edo iritzi eta eskarmentu truke ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia