euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lyonen bizi zara edo euskaldunik ezagutzen duzu bertan? Bisita egin diogu Lyoneko Euskal Etxea elkarte gazteari

2024/02/08

Musean Lyoneko Euskal Etxeak deitutako hitzorduan, joan den urtarrilaren 27an, larunbatez Lyonen bizi zara edo Lyonaldean bizi den norbait ezagutzen duzu? Badira ia hiru urte bertako jende multzo batek euskal elkarte bat sortu zuela, inguruko euskaldunak bildu eta euskal usadio eta ohidurak lantzeko, eta euskaldunen berri helarazteko eskualdeko biztanleei. Bertakoa den Txomin Bernard euskaltzalea du buru, eta euskara ere lantzen dute. Urtarrileko azken asteburuan aukera izan dugu Lyoneko Euskal ...

Gehiago irakurri...


Magdalenako Espetxeko presoek egindako altzariak jaso ditu dohaintzan hiriko “Ongi Etorri” Euskal Etxeak

2024/02/07

Ana María Ondarçuhu eta Mónica Olasaguirre, Ongi Etorri Euskal Etxeko lehendakaria eta idazkariordea, hurrenez hurren, Magdalena hiriko Espetxeko instalazioetan, bertako funtzionarioekin 2023 urte amaieran hasitako erakunde arteko lanaren ondorioz, Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxeak hiri horretako espetxeko presoek egindako altzari dohaintza bat jaso du. Gizarte Bolondresgo jardueren esparruan antolatutako zurgindegi tailerreko partaideek zurezko hamar mahai eta beste hainbeste aulki egin zituzten, duela gutxi ireki berri duten Euskal Etxearen egoitza zaharberrituan erabiltzeko. Urtarrilaren ...

Gehiago irakurri...


Olavarriako intendenteak hiriko Gizataldeen ordezkariak errezibitu ditu, tartean Euskal Etxeko Marisu Mendizabal

2024/02/06

Irudian, Marisu Mendizabal, Mariano Maputo, Maximiliano Wesner intendentea, Fernando Bugosen eta Alicia de Oliveira Santos Olavarria hiriko intendente (alkate) den Maximiliano Wesner-ek bertako Gizataldeen Batasuneko buruzagiak errezibitu ditu udaleko bere bulegoan, ordezkaritzako buru elkarte bisitariko presidente Fernando Bugosen; presidenteorde María Susana Mendizabal, ber denboran hiriko 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxeko lehendakari eta nazio mailako FEVA euskal federazioko zuzendaritzakide dena; eta ...

Gehiago irakurri...


San Sebastiango eta Gizataldeen Azokako hitzorduak arrakasta handiz gainditu ditu Necocheako Euskal Etxeak

2024/02/06

Jai giroan, Esteban Dabadieren gidaritzapean eta Necocheako Udal Bandarekin batera, danbor eta barrilak entzun ziren Euzko Etxean Donostiako zaindariaren omenez 2023ko Euskal Aste Nazionala amaitu eta aste batzuetara, Necocheako Euzko Etxeko lagunek jarduera biziko urtarrila bizi dute.  Giro ezin hobea izan da Buenos Aires probintziako kostaldean diasporaren udako ezinbesteko bi hitzorduetan: Gizataldeen Azokan eta San Sebastianeko ohiko ospakizunetan, biak ere jende asko bildu eta oihartzun handia izan zutenak. Urtarrilaren 19, 20 eta 21eko asteburuan izan zen ...

Gehiago irakurri...


Argentina-Euskal Herria 2024 Tourra: ostegunean bilera online arbasoen lurralderako ostera hizpide. Ez galdu aukera!

2024/02/05

Bilboko Guggenheim Museoa, Pasaiako itsas arkitektura, Donostiako Haizearen orrazia eta Portugaleteko Zubia dira Euskal Herria 2023 Tourraren partaideek bisitatutako leku enblematikoetako batzuk Arbasoen lurra ezagutzeko ametsa urte aspalditik betetzeke daukatenek, amets hori aspaldi bete zutenek eta, zergatik ez, duela gutxi egon badira ere errepikatzeko irrikan daudenek, aukera izango dute aste honetan Euskal Herriko bidaietan aditua den Mariana Dominé Irigoyenek antolatutako talde-irteeraren xehetasunak eskuratzeko. Ostegun honetan, otsailaren 8an, 20etan, Zoom plataforman egingo ...

Gehiago irakurri...


EuskalKulturak Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraz argitaratutakoak Donostian 2023ko abenduaren 18tik 21era

2024/02/05

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 8. Mundu Batzarraren talde-argazki ofiziala (arg Irekia) EuskalKulturak, Donostian abenduaren 18tik 21era Kanpoan diren Mundu Batzarraren inguruan argitara emaniko artikuluen selekzio bat, hurbilagokotik aspaldikoagora:

Gehiago irakurri...


Agate Deuna - Santa Ageda ospatuko dute igande honetan Madrilen eta datorren ostegunean Boiseko kaleetan barrena

2024/02/02

Madrileko eta Boiseko hitzorduetara deitzen duten afixe eta bannerrak, batak larunbat honetarako eta besteak datorren ostegunerako Madrilgo Euskal Etxean datorren igandean, otsailaren 4an, luzatu diete deia euren bazkide eta lagunei, eta publikoari oro har, Santa Ageda ospatzeko. Ohi bezala Euskal Etxe inguruko zenbait kale ibiliko dituzte Santa Agedako kantu ezaguna kantatuz, eta makilak eskuetan lurra erritmopean kolpatuz, "Ama Lurra iratzararaziz, Neguko Solstizioaren karietara".

Gehiago irakurri...


Meza Bolívarreko Nafar Etxearen 70. urteurrena ospatuz eta bihar saio artistiko-kulturala eta senidetasun afari handia

2024/02/02

Bolivarren Espainiako Kontsulorde den Walter D´Aloia Criadok, Bolivarreko Nafar Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideek, abesbatzakoek eta dantzariek parte hartu zuten San Carlos Borromeo elizan egindako esker emate eta oroitzapen mezan Duela 70 urte Bolivar hirian Nafarroako immigrante talde batek eta euren ondorengoek, bilgune bat izateko gogoz, Nafar Etxea sortzea erabaki zuten. Horrela ekin zitzaion formalki, 1954ko urtarrilaren 31n, elkarte honen bizitza instituzionalari. Urte luzez erreferentziazko gune izan da, eta izaten jarraitzen du gaur egun Bolivarreko komunitate osoarentzat. Herenegun, urtarrilaren 31an, San Carlos Borromeo parrokian ...

Gehiago irakurri...


Urtarrileko etenaren ondotik, ikasturte berriari gogor

2024/02/01

Beste bi astez eman daiteke Mexikon izena euskara ikasteko UNAMeko ENALLTen Urtero bezala, buletina emititu ez dugun urtarrila barne lanak egiteko baliatu dugu EuskalKulturan, sare sozialetan etenik egin ez badugu ere, eguneroko gure hitzorduei eutsiz. Sasoi honetan Argentinan-eta, sasoi baxua da oro har, uda petoa. Eta sasoi altua, berriz Estatu Batuetan. Hori hala izanik, euskara alorrean bederen, gogor ibili dira Hego Konoan, 'Euskara ...

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: Irakaslegai talde berri batek arrakastaz hasi du bere ibilbidea barnetegian San Nicolasen

2024/02/01

San Nicolaseko barnetegiko ikasle, irakasle eta koordinatzaileak, Ana Maria Erauskin Euzkal Etxeko lehendakariarekin Talde berria osatzen duten 18 ikasleetatik 15ek parte hartu dute "bertan bertako" euskara irakasleak prestatzeko urtarrilaren 13tik 20ra Buenos Aires probintziako San Nicolaseko Euzkal Etxean (sic) egindako barnetegian. Eskolak Anabel Jaureguiberry eta Cecilia Canz irakasleek eman dituzte eta koordinazioan, FEVAko Gabriela Mendia eta Etxepare Euskal Institutuko Euskara Munduan programaren arduradun Jose ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia