euskal diaspora eta kultura
2024/02/28
Euzko Etxean astearte goizalde honetan sortutako sute batek alarma eta sustoa eragin ditu La Platan. Sua Euzko Etxeko eraikinaren beheko solairuan, jatetxe aldean hasi omen da, 14 eta 58 kaleen izkinan dagoen egoitzan. Bizilagun baten abisuari esker, suhiltzaileak agudo bertaratu eta berehala kontrolatu ahal izan dute fokua. Zorionez, ez da kalte materialik suertatu, baina bai zenbait galera material.2024/02/27
Datorren asteazkenean hasita —martxoaren 6tik 10era— urtero bisitari andana ederra erakarri ohi duen Gariaren Jaiaren 55. edizioaren ospakizuna jarduera nagusi bilakatuko da Buenos Aires probintzia barnealdeko Tres Arroyosen. Ekitaldia tren geltoki zaharraren inguruan, hainbat hektareako orube batean garatuko da, eta erakargarrien artean izango ditu agertoki handi bat, lehen ...2024/02/26
Danborrada Donostiarrak, urtetik urtera, gero eta ospe eta interes eta zaletasun handiagoa pizten segitzen du Argentinako euskal etxeen artean. Iazko amaieran, Tandilen, Gure Etxeko lagunek erabaki zuten bazela garaia euren danbor eta upel konpainia propioa izateko. Lanari ekin eta Pergaminoko fabrikatzaile bati 22 upel enkargatu zizkioten. Danborrak falta ziren, ordea. Baliabideak soilik 8 danbor erosteko iritsi ...2024/02/23
Euskalduna zara eta Brisbane edo inguruan zara bizi? Ala, ezagutzen duzu agian Brisbane eskualdean bizi den euskaldunik edo euskaltzalerik? Kanpaina hasi berria du, euskal-australiarren, edo Australian bizi diren euskaldun edo euskaltzaleen bila, azkeneko 16 urteetan Brisbanen bizi den John Oçafrain bankar jatorriko kaliforniar euskaldunak, jende talde bateko buru. 'Brisbane ...2024/02/23
Txapelak, Argentinako Patagonian egindako euskal sagardoak, 5 urte beteko ditu aurten. Ez da marka batere makala, kontuan izanda besteak beste pandemia eta haren murrizketak tokatu zitzaizkiola eta Argentinako une ekonomiko zinez zailei aurre egitea. Hala ere, apurka-apurka, ahaleginei gogoz eta gogor eutsiz, finkatu egi da merkatuan eta lortzen ari da sagardo naturalaren zaporea ...2024/02/22
‘A Vasconic inscription on a bronze hand: writing and rituality in the Iron Age Irulegi settlement (Ebro Valley)’ (Inskripzio baskoniko bat brontzezko esku batean: idazkuntza eta erritualtasuna Irulegiko Burdin Aroko herrixkan [Ebro Ibarra]) du izena Durham-eko Unibertsitatean egoitza duen aldizkariak otsaileko zenbakian argitaratutako artikuluak. Testuaren egile dira, besteak beste, Mattin ...2024/02/22
Auzolanerako dei batekin ekin dio Patxi Bisquert-ek bertsolaritzaren historian eta diaspora euskal argentinarrean euskal kultur erreferente handia izan zen Pello Mari Otañoren (Zizurkil, 1857 - Rosario, 1910) historia kontatuko duen dokumental proiektuari, auzolanera eta crowdfunding-era deituta. Izan ere 'Ombuaren Itzala' biopic-a errealitate ...2024/02/21
Gau ederra, alaitasun handikoa bizi izan zen joan den larunbatean, otsailaren 17an, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat-eko 102 urteen ospakizunean. Festaren hasiera, baina, desberdina izan zen. Dei berezi bati erantzunez, iluntzean, kide eta lagun talde ugaria batu zen Picassoren Guernica-ko muralean, bertatik hiri erdialdeko kaleetan barrena abiatzeko, Euskal Etxeak antolatutako lehenengo Trikipoteoan ...2024/02/21
Datorren larunbat eta igandean, otsailaren 24an eta 25ean, egingo dute ‘Baleazaleak’ obraren aurkezpena ‘Ostomila’ txotxongilo talde irundarreko kideek Managuan, Nikaraguan hasiera emanez, beraz (maiatzeraino luzatuko den eta Kuban bukatuko duten Erdialdeko Amerikan eta Karibean barrena egingo duten) birari, bukatu ere taldeak Matanzas-ko Festitim Nazioarteko Txotxongilo ...2024/02/20
Aurtengo Txahalaren Festa eta Xakitzearen Eguna bereziki gogoangarria izan daitekeela dirudi. Bost hamarkadako ibilbidearekin, martxoaren 10etik 17ra urrezko ezteiak ospatuko dituen jaialdiaren edizio berezi honetan ehunka mila ikuslek parte hartzea espero da. Prestaketak hasi dira eta laster, jaiaren iragarle garrantzitsua izan ohi den erregina izateko hautagaien aurkezpena gauzatuko da, Euskal ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus