euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Naturbidea: Hego Konoan barrena bizikletaz euskal etxeetan bisitari, "giza harreman bidaia izugarri" bateko partaide

2024/03/04

Goian, Aitor Intxaurraga & Elena Ocasar Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, “GR-282 Artzaintza Naturbidea” dokumentala aurkezten; eta Gral. Rodriguezen, irratian, Raul Tarettorekin. Behean, Buenos Airesko Laurak Baten eta Arrecifesko Euskaldunak Denak Baten Aitor Intxaurragak 1998an Argentinara egindako lehen bidaiak zapore gazi-gozoa utziko zion ziurrenik. Bere ametsa, eta bidaia haren helburua, Aconcaguako gailurrera iristea zen, euskal mendizale ospetsu Juanito Oiarzabal lagun, baina bat-bateko osasun arazo batek eragotzi zion. Hala ere, gertakaria ez zen oztopo izan zeanuritarrak Hego Konoarekiko bere idilioa hasteko. Harrezkero, hamaika bidaia egin ditu munduko ...

Gehiago irakurri...


Pariseko Euskal Etxeak hasiko asteburu honetan Diasporaren partaidetza Korrika 23an: Diasporan ere euskararen alde!

2024/03/01

23. Korrika Euskal Herrian ,artxoaren 14tik 24ra izango da. Diasporan bihar bertan hasiko eta apirileraino luzatuko Bi urtetan behin AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimena Irundik aterako da martxoaren 14an eta hamaika egun geroago, martxoaren 24an, Baionara iritsiko da. Lasterketak 2.700 kilometroko egingo ditu Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barrena. Diasporako euskaldunek proposatu izan diote Korrikari programa ofizialeko ekitaldiren bat edo Korrikaren aurre-abiatze bat Diasporan gauzatzea, baina oraingoz ...

Gehiago irakurri...


Erne ibili! Martxoaren 1ean iluntzeko 6etan irekiko da epea NABOren 2024ko Udalekurako, lekuak berehala ahitu ohi

2024/02/29

NABOren Udaleku ekainaren 16tik 28ra egingo da San Frantziskoko Gure Euskal Etxearen egoitzan Zabaldu eta itxi. Di-da. Azken urteotan, 10-15 bat minutu baizik, eta gutxiago ere iraun du zabalik izena emateko epeak, tarte horretan ahitu baitira eskaintzen ziren ehundik gora lekuak. Arratsaldeko seietan epea zabaltzen denean (AEBetako PST Mendebaldeko orduan: Euskal Herrian larunbateko goizaldeko 3ak), berehala, azkar eta denbora batere galdu gabe behar da sartu eta bururatu izen-ematea. NABOn ...

Gehiago irakurri...


Azken eguna 2024ko Korrika Bideo-Lehiaketan munduko bideo onenen alde bozkatzeko: hona 12 bideoak

2024/02/29

Mundu osoko euskal etxe eta euskara irakurletzetako kideen bideoak partaide 23. Korrikako Bideo Lehiaketan AZKEN ORDUA: Garaileak Valladolid-eko Euskal Etxeko 2. bideoa (Julio Jimenez) eta Edinburgoko Unibertsitateko bideoa (Lena Bialkowska) izan dira bideo eta pertsona garaileak. Zorionak!

Gehiago irakurri...


Bahía Blancako EEak 125 urte bete ditu eta bere egoitzak berehala 110; Euskal Astea aurkeztuko dute prentsaurrekoan

2024/02/29

125. urtebetetze eguna ospatzen: Unión Vascako batzordeko kideak diren María Olga Larregui, Iñaki Ederra, FEVAko lehendakari Arantxa Anitua, Vicente Ventimiglia, Mariano Ederra, Eugenio Aldacour, Ignacio Irastorza eta Romina Larrañaga Bahia Blancako Unión Vascak urteko hasiera bakoitzean egutegian gorriz markatutako bi data ospatzen ditu. Urtarrilaren 29a, Laurak Bat izenpean sortu eta gero Union Vasca  izena hartu zuen 'elkar laguntzeko elkartea'ren —Sociedad de Socorros Mutuos— urteurrena; eta martxoaren 8a, Lavalle 284 helbidean inauguratu zuen bere egoitzaren eraikinaren urtebetetzea, ...

Gehiago irakurri...


Euzko Etxean piztutako sute batek alarma eta sustoa sortu ditu La Platan, zorionez soilik kalte materialak eraginez

2024/02/28

Suhiltzaileak azkar joan ziren eta Euzko Etxeak La Platan duen egoitzako sutea garaiz kontrolatzea lortu zuten Euzko Etxean astearte goizalde honetan sortutako sute batek alarma eta sustoa eragin ditu La Platan. Sua Euzko Etxeko eraikinaren beheko solairuan, jatetxe aldean hasi omen da, 14 eta 58 kaleen izkinan dagoen egoitzan. Bizilagun baten abisuari esker, suhiltzaileak agudo bertaratu eta berehala kontrolatu ahal izan dute fokua. Zorionez, ez da kalte materialik suertatu, baina bai zenbait galera material.

Gehiago irakurri...


Egoitza eraikitzen hasteko baimen lortu berria eskuetan, Hiru Erreka partaide Gariaren Jai Probintzialaren 55. edizioan

2024/02/27

Aurten ere Hiru Erreka Tres Arroyosen egingo den 55. Gariaren Jai Probintzialean partaide. Iazko edizioaren postalak Datorren asteazkenean hasita —martxoaren 6tik 10era— urtero bisitari andana ederra erakarri ohi duen Gariaren Jaiaren 55. edizioaren ospakizuna jarduera nagusi bilakatuko da Buenos Aires probintzia barnealdeko Tres Arroyosen. Ekitaldia tren geltoki zaharraren inguruan, hainbat hektareako orube batean garatuko da, eta erakargarrien artean izango ditu agertoki handi bat, lehen ...

Gehiago irakurri...


Danborradak zaleak batzen segitzen du Argentinan: Tandilgo Gure Etxeak bere danbor eta upel konpainia izango du

2024/02/26

Danborrak eta upelak, Tandilgo konpainiako kideen emozioa danborradarako instrumentuak jasotzean Danborrada Donostiarrak, urtetik urtera, gero eta ospe eta interes eta zaletasun handiagoa pizten segitzen du Argentinako euskal etxeen artean. Iazko amaieran, Tandilen, Gure Etxeko lagunek erabaki zuten bazela garaia euren danbor eta upel konpainia propioa izateko. Lanari ekin eta Pergaminoko fabrikatzaile bati 22 upel enkargatu zizkioten. Danborrak falta ziren, ordea. Baliabideak soilik 8 danbor erosteko iritsi ...

Gehiago irakurri...


Australian Brisbane inguruan bizi zara? Jende talde bat euskal elkarte eta agian euskal etxe berri bat sortu nahian dabil

2024/02/23

Australian, John Oçafrainek eta jende multzo batek deia egin du Brisbane-n, bertako euskaldunak eta euskaldunen lagunak biltzeko Euskalduna zara eta Brisbane edo inguruan zara bizi? Ala, ezagutzen duzu agian Brisbane eskualdean bizi den euskaldunik edo euskaltzalerik? Kanpaina hasi berria du, euskal-australiarren, edo Australian bizi diren euskaldun edo euskaltzaleen bila, azkeneko 16 urteetan Brisbanen bizi den John Oçafrain bankar jatorriko kaliforniar euskaldunak, jende talde bateko buru. 'Brisbane ...

Gehiago irakurri...


Txapela sagardoaren bost urteak eta Argentinan euskal sagardotegi baten ametsa errealitate bilakatzeko bidean

2024/02/23

2019an Milena Aramburuk eta Xabier Agirrek sortua, Txapela Sagardoak aurrera jarraitzen du, Argentinako ahosabaiak konkistatuz, eta Argentinako lehen sagardotegia inauguratzeko asmoa du. Txapelak, Argentinako Patagonian egindako euskal sagardoak, 5 urte beteko ditu aurten. Ez da marka batere makala, kontuan izanda besteak beste pandemia eta haren murrizketak tokatu zitzaizkiola eta Argentinako une ekonomiko zinez zailei aurre egitea. Hala ere, apurka-apurka, ahaleginei gogoz eta gogor eutsiz, finkatu egi da merkatuan eta lortzen ari da sagardo naturalaren zaporea ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia