euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Korrontzi edo Xabi Aburruzaga gisako artistak eta erakunde eta politika ordezkari ugari Bahia Blancara Euskal Astera

2024/11/01

Korrontzi taldeak, Agus Barandiaran buru, joko du Bahia Blancan 2024ko Euskal Astean. Beste trikitikari aparta bat ere arituko da, Xabi Aburruzaga (lauki txikian). Arg. Korrontzi eta Jose Mari Pastor-Deia Astebete pasexe bakarrik 2024ko Euskal Aste Nazionalerako. Ekitaldia luze itxaron izan dute askok, Argentina osoko lagunekin berriz elkartzeko aukera emango baitie, eta Union Vascakoei, gainera, Euskal Etxearen 125 urteko ospakizunei amaiera egokia ematea, “soka bera”ri lotuta, urteurrenaren leloak adierazten duenez. Hitzordua Bahía Blancan, azaroaren 11tik 17ra izango da, eta Argentinako eta ...

Gehiago irakurri...


'Zinzindurrunkarratz', 'Bidasoa 2018-2023' eta 'Bolante baten historia' partaide aurten Berlingo Euskal Zinemaldian

2024/10/31

Berlingo Euskal Zinemaldiak eusjarazko hiru titulu emango ditu azaroaren 15etik 17ra Hiru euskal film proiektatuko ditu Berlingo 'Gernika' Kulturverein Euskal Etxea antolatzaile duen "Baskische Filmfest" edo Euskal Zinemaldiak 2024ko edizioan. Zikloko lehena, azaroaren 15ean, Fermin Muguruzaren Bidasoa 2018-2023 (2023) izango da. Pelikula eman eta gero Alaine Aranburu kazetariarekin mintzatzeko aukera izango du publikoak. Bidasoa 2018-2023 filmak Frantziako ...

Gehiago irakurri...


Miren Agur Meabe euskal poetak aurrenekoz bisitatu du Argentina, Rosario Nazioarteko Poesia Jaialdira gonbidatuta

2024/10/31

Miren Agur Meabe, Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi duen lehen idazle euskalduna, Rosarioko 32. Nazioarteko Poesia Festibalera gonbidatu zuten. Argazkia: @giulia.ant Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962) idazle eta poeta euskalduna aurrenekoz izan da Argentinan, izan ere Rosarioko Nazioarteko Poesia Jaialdiaren 32. edizioan parte hartzearren. Poesiaren inguruko trukerako funtsezko gunetzat jotzen duten foro hau urriaren 21etik 26ra egin da, hiriko hainbat gunetan eta bertaratzea Argentinako CCEBAk (Buenos Aireseko Kultur Gune ...

Gehiago irakurri...


Jorge Drexler uruguaitarrak 'Oi ama Eskual Herri' kantuaren bertsio berri bat abestu du Idoia Asurmendirekin (bideoa)

2024/10/30

Jorge Drexler eta Idoia Asurmendi 2024ko Ura bere bidean Jaialdian. Eskuineko argazkian, Drexler eta Idoia, Fernando Velázquezekin Lan handia egiten dute euskaldunek Euskal Herrian eta Diasporan euskararen ikusgarritasuna eta erabilera sustatzen. Jaialdi eta ekimen bakoitza, euskaraz hastea euskal etxeetako solasaldiak… dena da apustu bereko parte. eta beharrezkoa, hizkuntza txiki-handi honek aurrera egin dezan munduko hizkuntzen artean. Horregatik dira garrantzitsuak, Diasporako ikuspuntutik hasteko, prestigiatzea eta ...

Gehiago irakurri...


San Nicolas: Koru topaketa arrakastatsu baten anfitrioi izan ostean, Errekatarrak Euskal Astean kantatzeko prestatzen ari

2024/10/30

Koru kontzertua San Nicolaseko 'Euzkal Etxea'n, bertako Errekatarrak, Coral de los Arroyos eta Leonardo Castillo abesbatzek eskainia San Nicolás hirian koru jarduerarekiko zaletasun handia dago, talde ugari daude etaohikoak dira eliza eta antzokietako abesbatzen topaketak. Joan den larunbatean, urriaren 26an, bere 80. urteurrenaren ospakizunen baitan, bertako 'Euzkal Etxea'ren txanda egokitu zen eskualdeko abesbatzen topaketa bat egiteko. “Errekatarrak” abesbatzak bere egoitzan jaso zituen “Coral de los ...

Gehiago irakurri...


Euskadik 2026ko Iberoamerikako XXX. Gailurrean parte-hartzea babestu du Espainiako Senatuak euskal diaspora kari

2024/10/30

Luke Uribe-Etxebarria senatari jeltzalea Espainiako Senatuko Iberoamerikako Gaietarako Batzordean "Zentzu osoa du, arrazoi historiko, ekonomiko eta kulturalengatik", defenditu zuen Luke Uribe-Etxebarria senatari jeltzaleak. Bere taldearen ekimenez, Senatu espainiarreko Iberoamerikako Gaietarako Batzordeak Espainiako Gobernuak 2026ko XXX. Iberoamerikako Goi-bileran Euskadi sartzearen alde agertu da. Gobernu zentralak antolatzen duen goi-bilera honi buruz Talde Sozialistak aurkeztutako mozio bati ...

Gehiago irakurri...


Nafar Etxea eta Zazpirak Bat partaide Rosarion, datorren astean hasiko den Gizataldeen Jai Nazionalaren 40. edizioan

2024/10/29

Rosarioko euskal komunitatea partaide azaroaren 8tik 17ra Banderako Parke Nazionalean ospatuko den Gizataldeen Jai Nazionalean Datorren asteko ostiralean hasiko da Rosarion Gizataldeen Topaketa eta Jai Nazionalaren 40 urteurreneko festa handia. Azaroaren 8tik 17ra, 19:30etatik aurrera, Banderaren Parke Nazionalera hurbiltzen direnek munduko zapore, dantza, musika eta adierazpen kulturalez gozatzeko aukera izango dute. Hamar gauetan zehar, Zazpirak Bat Euskal Etxeak eta Rosarioko Nafar Etxeak Euskal Herria ordezkatuko dute 50 ...

Gehiago irakurri...


Ollo presidenteordea partaide, nafar etxeetan ibiltari ari den "Dantzaren Atlasa Nafarroan" aurkeztu dute Valentzian

2024/10/28

Joan den larunbatean, urriaren 26an, aurkeztu zuten Valentziako Euskal Etxean Nafarroako dantza tradizionalari buruzko saioa Valentziako Euskal Etxeak abegia eman zio joan nden larunbatean bere egoitzan "Dantzaren Atlasa Nafarroan" izenpeko ekitaldiari, Nafarroako Gobernuko Ana Ollo lehendakariorde eta Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria bertan zela, Miriam Veguillas Kanpoko Herritarrekiko Harremanetarako Ataleko arduraduna lagun. Iruñeko Ortzadar Euskal Folklore Elkartearen proposamen ...

Gehiago irakurri...


Amale Artetxe Katedra: mintegia zabalduko dute ostegunean Basterretxeaz Buenos Airesen, doan eta entzule orori irekia

2024/10/28

Euskal Ikasketen Amale Artetxe Katedrak Nestor Basterretxea euskal artistari buruzko graduondoko mintegia eskainiko du [EGUNERAKETA: DATA ALDAKETA, data berriak azaroaren 4tik 7ra]

Gehiago irakurri...


Iribarne-Ratto Juningo bikote argentinarra garaile Cuscon Euskal Gizataldeen 45. Munduko Mus Txapelketan

2024/10/28

Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto bikote argentinarra irabazle Euskal Gizataldeen arteko 45. Munduko Mus Txapelketan Argentinako bikotea geratu da gailen joan den aste osoan Cuscon jokatu den Euskal Gizataldeen 45. Munduko Mus Txapelketan. Mariano Iribarne eta Edgardo Ratto bikote junindarrak lortu du lehenengo postua sailkapen-taulan; bigarren Mexikoko Euskal Etxeko Juan Jose Echenique eta Isidro Mendiburu bikotea geratu da eta hirugarren, Australiako Irene Sanjurjo eta Xanti Iza sailkatu dira, azken kasu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia