euskal diaspora eta kultura
2024/03/13
Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak udako hilabeteetan ohikoa den jardueren beherakada aprobetxatzen jakin du eta 2024ko lehen ekitaldian bere egoitza sozialeko instalazio hobetuak aurkeztu ditu. Joan den larunbatean, martxoaren 9an, Jardunurteko Ongi Etorri Afarira bertaratu zirenek, erabilera anitzeko areto handitua aurkitu zuten, birmoldatu eta ekitaldirako propio apaindua. ...2024/03/12
Duela 150 urte, joan-etorri askoren ondoren, erabaki zuten azkenean Benito Juarez Hiria non sortu. Hain zuzen ere, "San José de Iraola" izenez ezagutzen ziren lurretan. 1874ko martxoaren 26an, Buenos Airesko Probintziako Gobernuak Juarezko partidoaren hiri nagusia izango zenaren planoak onartu zituen. Handik gutxira, Espainiako, Italiako, Siriako, Frantziako, Ingalaterrako, Luxenburgoko eta Euskal ...2024/03/12
'Nire Itsasora Itzuli Naiz' izenpeko bira uztailera arte luzatuko da bederen eta herri askotako agertokietara eramango du Aiora Renteria buru duen taldea, Euskal Herrian baina baita Espainian eta Ipar Amerikan barrena ere. Atlantikoaren beste aldea eramango dituen lehenengo bidaiak, San Frantziskon (Kalifornia) izango aurreneko geltokia martxoaren 22an eta bertan Gure Euskal Etxean (Basque Cultural ...2024/03/11
Bahia Blancako alkate Federico Susbielles, FEVAko lehendakari Arantxa Anitua ta hirian ehun urtetik gora dauzkaten hainbat erakundetako ordezkariak partaide, 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala aurkeztu da ofizialki joan den ostiralean, martxoaren 8an, ospakizun urte oso bati hasiera emanez, orain hasi eta urte azkeneraino, Euskal Astea berez azaroaren 11tik 17ra gauzatuko baita. Aurkezpen ekitaldia, gainera, ...2024/03/11
Mallorcako Artea Euskal Etxea partaide izan da aurten ere Les Illes Balears-en Eguneko ospakizunetan Palman eta ohi duen txozna muntatu du martxoaren 1ean Euskal Herriaren ordezkari eta presentzia emaile izan zedin bertan jai-programa oihartzuntsua den egun berezi honetan. Arrakasta ahalerazi eta proposamena berriro ere polito ateratzearen atzean, euskal elkarteko berrogei bat kideko bolondres taldea, bi ...2024/03/11
Partaidetza politaz egin zen larunbatean, martxoaren 9an,San Frantziskon NABO Bertsolari Saioa 2024. Hasieran iragarrita zeuden sei bertsolariei —esan nahi baita Europatik gonbidatu iritsitako Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Maddalen Arzallus (Hendaia) eta eurekin batera programan zeuden Estatu Batuetako Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin Goicoechea (Rock Springs, Wyoming), ...2024/03/08
Martxoaren 8a, oroitzapen, aldarrikapen, omenaldi, borroka, ikusarazte, salaketa eta ospakizun-eguna da. Azken urteotan gertatu ohi den bezala, Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Argentinako euskal etxe ugarik modu desberdinetan egingo dute bat ospakizunarekin. Jarraian, hitzorduetako batzuk partekatzen ditugu:2024/03/08
Estatu Batuetako bertsozaleek egun handia ospatuko dute San Frantziskon larunbat honetan, martxoaren 9an, bertako Gure Euskal Etxeak abegia emango baitio 2024ko NABO Bertsolari Saioari. Euskal Herriko gonbidatuak Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Maddalen Arzallus (Hendaia) izango dira, eta eurekin batera arituko direla Estatu Batuetako Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin ...2024/03/08
Berrogei bat lagun bildu ziren joan den igandean, martxoaren 3an, Haize Hegoa-ren egoitzan, erakundearen 36. urtebetetzea ospatzeko. Urteko lehenengo elkarretaratzea izan zen eta Montevideo bertako bazkide eta lagunek ez ezik, barnealdeko Florida herriko ‘Vasconia Florida’ taldekoek ere hartu zuten parte. Bazkari ederra partekatu eta gero, eta Marcos Tiscornia trikitilariaren eskutik, euskal ...2024/03/07
Marka uzten duten proposamen horietakoa da EuskarAbentura. Aurten bere 7. ediziora iritsiko da eta aukera eskainiko die gure gazteei —izena emateko epea martxoaren 8ra arte zabalik du Diasporako eta EH Iparraldeko 2007, 2008 eta 2009an jaioak diren gazteentzat— uda honetan, uztailaren 1etik 31era 125 espediziokide izango dituen ibilaldi bateko parte izan eta Euskal Herri osoa oinez zeharkatzeko, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus