euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trenque Lauquen: aretoa handitu eta berrituta, Euskal Sustraiak-ek ongi etorri afari jendetsu batekin hasi du urtea

2024/03/13

Goian, Euskal Sustraiak Euskal Etxeko aretoaren ikuspegi orokorra martxoaren 9an, mikrofonoa eskuan duela Alejandra Bengochea irakaslea eta lehendakari Susi Echaide. Behean, Euskal Etxeko sukaldariak eta dantzari gazteak Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak udako hilabeteetan ohikoa den jardueren beherakada aprobetxatzen jakin du eta 2024ko lehen ekitaldian bere egoitza sozialeko instalazio hobetuak aurkeztu ditu. Joan den larunbatean, martxoaren 9an, Jardunurteko Ongi Etorri Afarira bertaratu zirenek, erabilera anitzeko areto handitua aurkitu zuten, birmoldatu eta ekitaldirako propio apaindua. ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia atzo eta gaurko immigranteei Benito Juarez hiriaren 150 urteko ospakizunetan Euskal Juarezen eskutik

2024/03/12

Joan den martxoaren 3an, goizean, Euskal Juarezek parte hartu zuen hiriko lehen biztanleei udal hilerrian dagoen Etorkinen Monumentuan egindako omenaldian Duela 150 urte, joan-etorri askoren ondoren, erabaki zuten azkenean Benito Juarez Hiria non sortu. Hain zuzen ere, "San José de Iraola" izenez ezagutzen ziren lurretan. 1874ko martxoaren 26an, Buenos Airesko Probintziako Gobernuak Juarezko partidoaren hiri nagusia izango zenaren planoak onartu zituen. Handik gutxira, Espainiako, Italiako, Siriako, Frantziako, Ingalaterrako, Luxenburgoko eta Euskal ...

Gehiago irakurri...


Zea Maysek lau kontzertu eskainiko ditu martxo honetan AEBn eta Mexikon 'Nire Itsasora Itzuli Naiz' biraren baitan

2024/03/12

'Nire Itsasora Itzuli Naiz' birak Ipar Amerikara eramango du Zea Mays, AEB eta Mexikora, bina kontzertu herrialde bakoitzean 'Nire Itsasora Itzuli Naiz' izenpeko bira uztailera arte luzatuko da bederen eta herri askotako agertokietara eramango du Aiora Renteria buru duen taldea, Euskal Herrian baina baita Espainian eta Ipar Amerikan barrena ere. Atlantikoaren beste aldea eramango dituen lehenengo bidaiak, San Frantziskon (Kalifornia) izango aurreneko geltokia martxoaren 22an eta bertan Gure Euskal Etxean (Basque Cultural ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Unión Vascak 2024ko Euskal Aste, logo eta bideoa aurkeztu ditu ofizialki, bere egoitzaren 110. urtemugan

2024/03/11

“125 urte, soka bera”, 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionalaren logo ofiziala. Ondoan Bahía Blancako alkate Federico Susbielles, Unión Vascako lehendakari Iñaki Ederra eta FEVAko lehendakari Arantxa Anitua ekitaldiaren aurkezpenean. Bahia Blancako alkate Federico Susbielles, FEVAko lehendakari Arantxa Anitua ta hirian ehun urtetik gora dauzkaten hainbat erakundetako ordezkariak partaide, 2024ko Euskal Argentinar Aste Nazionala aurkeztu da ofizialki joan den ostiralean, martxoaren 8an, ospakizun urte oso bati hasiera emanez, orain hasi eta urte azkeneraino, Euskal Astea berez azaroaren 11tik 17ra gauzatuko baita. Aurkezpen ekitaldia, gainera, ...

Gehiago irakurri...


Illes Balears-en eguna ospatu ostean, Mallorcako Euskal Etxea buru belarri sartuko da Korrikarekin bat eginez

2024/03/11

Martxoaren 1ean Illes Balears Egunean ipini zuen txoznaren ostean, martxoaren 15, 16 eta 17an Korrika egingo Mallorcako Artea EEak Mallorcako Artea Euskal Etxea partaide izan da aurten ere Les Illes Balears-en Eguneko ospakizunetan Palman eta ohi duen txozna muntatu du martxoaren 1ean Euskal Herriaren ordezkari eta presentzia emaile izan zedin bertan jai-programa oihartzuntsua den egun berezi honetan. Arrakasta ahalerazi eta proposamena berriro ere polito ateratzearen atzean, euskal elkarteko berrogei bat kideko bolondres taldea, bi ...

Gehiago irakurri...


Partaidetza politaz egin zen larunbatean San Frantziskon NABO Bertsolari Saioa 2024: hona emanaldiaren bideoa

2024/03/11

San Frantzisko, 2024ko NABO Bertsolari Saioko irudi bat: ezkerretik eskuinera, Mikaela Goicoechea, Todor Azurtza, Nerea Eceiza, Oier Pastor, Nerea Ibarzabal, Maddalen Arzallus, Johnny Curutchet eta Martin Goicoechea Partaidetza politaz egin zen larunbatean, martxoaren 9an,San Frantziskon NABO Bertsolari Saioa 2024. Hasieran iragarrita zeuden sei bertsolariei —esan nahi baita Europatik gonbidatu iritsitako Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Maddalen Arzallus (Hendaia) eta eurekin batera programan zeuden Estatu Batuetako Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin Goicoechea (Rock Springs, Wyoming), ...

Gehiago irakurri...


Diasporan ere, “Zuetaz harro”, euskal etxe askotan Emakumeon Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi ugari

2024/03/08

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko zenbait euskal etxek antolatutako ekitaldietako irudiak Martxoaren 8a, oroitzapen, aldarrikapen, omenaldi, borroka, ikusarazte, salaketa eta ospakizun-eguna da. Azken urteotan gertatu ohi den bezala, Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Argentinako euskal etxe ugarik modu desberdinetan egingo dute bat ospakizunarekin. Jarraian, hitzorduetako batzuk partekatzen ditugu:

Gehiago irakurri...


Bertso saio ederra larunbat honetan San Frantziskon Europako eta bertako bertsolariekin: segi ezazu online

2024/03/08

Larunbat honetan, martxoaren 9an, NABO Bertsolari saioa San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, online segitzeko aukerarekin Estatu Batuetako bertsozaleek egun handia ospatuko dute San Frantziskon larunbat honetan, martxoaren 9an, bertako Gure Euskal Etxeak abegia emango baitio 2024ko NABO Bertsolari Saioari. Euskal Herriko gonbidatuak Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Maddalen Arzallus (Hendaia) izango dira, eta eurekin batera arituko direla Estatu Batuetako Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin ...

Gehiago irakurri...


Montevideo: bere 36. urteak ospatuz ekin die Haize Hegoak 2024ko saioei; ondotik, Emakumearen Eguna eta Korrika

2024/03/08

Berrogei bat lagun bildu ziren joan den igandean, martxoaren 3an, Haize Hegoa-ren egoitzan, erakundearen 36. urtebetetzea ospatzeko. Urteko lehenengo elkarretaratzea izan zen eta Montevideo bertako bazkide eta lagunek ez ezik, barnealdeko Florida herriko ‘Vasconia Florida’ taldekoek ere hartu zuten parte. Bazkari ederra partekatu eta gero, eta Marcos Tiscornia trikitilariaren eskutik, euskal ...

Gehiago irakurri...


16-18 urteko Diasporako gazte euskalduna zara? Aste hau EuskarAbentura 2024n parte hartzeko azken epea, doan da

2024/03/07

Martxoaren 8ra arte dago zabalik Euskal Herriko eta Diasporako gazte euskaldunek EuskarAbentura 2024an izena emateko epea Marka uzten duten proposamen horietakoa da EuskarAbentura. Aurten bere 7. ediziora iritsiko da eta aukera eskainiko die gure gazteei —izena emateko epea martxoaren 8ra arte zabalik du Diasporako eta EH Iparraldeko 2007, 2008 eta 2009an jaioak diren gazteentzat— uda honetan, uztailaren 1etik 31era 125 espediziokide izango dituen ibilaldi bateko parte izan eta Euskal Herri osoa oinez zeharkatzeko, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia