euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako kideak partaide dituen Euskal Herria Batera ekimenak Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko deia zabaldu du

2024/03/29

Euskal Herria Baterak (EHB) deia egin du leihoetan ikurrinak ipintzera; eta ekitaldi bateratu batera larunbat honetan Bilbon Diasporako kideak partaide dituen Euskal Herria Batera (EHB) ekimen herritarrak Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko deia zabaldu du, eta herritarrei ekitaldi bateratu batera deitu die bezperan, larunbat honetan Bilboko Campos Eliseos Antzokian, euskal nazioa aldarrikatu eta narrazio bat eta Jon Maia gidoigile duen ekitaldi antzeztu bat partekatzeko. Hona 2024ko Aberri Egunaren aurkezpena egiten zuen ...

Gehiago irakurri...


Munduko euskaldun eta euskaltzaleek ere ‘Harro Herri’ leloa aldarrikatu zuten: azken asteburuko irudi txanda berria

2024/03/28

23. Korrika Bogotan Martxoaren 14tik 24ra luzatu da aurten Euskal Herrian Korrika eta hamaika egunetan zehar eskutik eskura ibili da lekukoa, joan den igandean Baionara iritsi eta jai erraldoi baten protagonista izateko. AEK-k bi urtean behin antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa honek, hala ere, aspaldian gainditu zituen Euskal Herriko zazpi lurralde europarrak eta Diasporan dauden euskaldun eta euskaltzaleei ...

Gehiago irakurri...


Inoiz ez berriro!: Argentinako Euskal Etxeak bateginik Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Egunarekin

2024/03/27

Martxoaren 24an ikurrinak Laprida eta Buenos Aireseko kaleetara atera ziren Inoiz ez gehiago! aldarrikatzeko Argentinako hainbat euskal etxek 'Egia eta Justiziaren aldeko Memoriaren Egun Nazionala' ospatu zuten joan den igandean. Argentinako Gobernua 1976ko martxoaren 24tik 1983ko abenduaren 10era usurpatu zuen azken diktadura militarraren biktimak gogoratzeko eguna da martxoaren 24a. Gobernu argentinarraren atariak dioenez, "Historia hurbilari buruzko hausnarketa eta azterketa kritikoa" ...

Gehiago irakurri...


'Ingura' jaio da, euskara nonahi zaudela ikasteko plataforma berria: sartu eta oraintxe bertan proba dezakezu

2024/03/27

Globalizazioarekin euskara toki urrunenetara iritsi da eta segitzen du iristen. Egia da, ordea, distantzia eta baliabide eza oztopo bihur daitezkeela ikasteko prozesuan. Diasporan oso ezagunak diren zailtasun horiek gainditzeko, Eusko Jaurlaritzako HABE institutuak (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) Ingura izeneko plataforma digitala plazaratu du. Ikas-plataforma honen bitartez, ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak abegia emango die 2024ko apirilaren 3tik 6ra 15. 'Mercomus' Mus Txapelketako partidei

2024/03/26

La Platako Euzko Etxeak bere 80 urteak ospatuko ditu eta, bere egitarauaren barruan, Mercomus 2024ko anfitrioia izango da. La Platako Euzko Etxeak bere 80 urteak ospatzeko prestatutako programaren baitan, Mercomus Txapelketa antolatuko du bigarren aldiz. Mus norgehiagoka garrantzitsu honen hamabosgarren edizioa apirilaren 3tik 6ra egingo da hiriburu buenosairestarrean Txile, Uruguai, Argentina, Mexiko, Venezuela eta Peruko euskal elkarteetako 18 bikote partaide. Bikote argentinarrei dagokienez, euskal etxe hauetakoak izango dira:Buenos ...

Gehiago irakurri...


Arantxa Anituak ez du FEVA lehendakari segituko; apirilaren 27ko bozen ondotik Asier Iriberrik hartuko lioke ordea

2024/03/25

Joan den larunbatean, martxoaren 23an, Zuzendaritza Batzordearen bilera egin zuen FEVAk eta Ohiko Batzar Orokorra deitu du Bost urtez FEVAko lehendakari izan ondoren, Arantxa Anitua agintealdia amaitzen du (gogora dezagun urtebete egin zuela, izendatua, Javier Ederraren ordea hartuz, eta estatutuen arabera aurkez daitekeen bi aldiak ahitu dituela) . Egun lehendakariorde den Asier Iriberri Plazaola mardelplatarrak hartuko lioke ordea, adostasunezko hautagaitzatzat aurkezten den zerrenda bakarreko buru izango baita. Idazkari eta ...

Gehiago irakurri...


Kuba: bertsolaritza eta ‘repentismo’a aztergai Habanan, Arte eta Letretako Fakultatean egindako mahai-inguruan

2024/03/22

‘Punto y Bertso. Bertso y Punto’ mahai inguruan parte hartu zuten lagunak (argazkia Irakurletza) Etxepare Euskal Institutuak Habanan duen Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak eta bertako ‘Oralitura Habana’ elkarteak bat egin dute aste honetan ‘Punto y Bertso. Bertso y Punto’  izenburuko mahai ingurua antolatzen. Ekintzaren aurkezlea Unibertsitatean irakurle aritzen den Borja Arbelaitz izan da eta hizlariak, Luzmari Rodriguez Vichot irakurletzako ikaslea eta Alex Diaz ...

Gehiago irakurri...


Rosario: Zazpirak Bat-ek Trainerarekin antolatu du Aberri Eguna, eta kirol, jolas eta kultur saio mordoa eskaintzen du

2024/03/22

Zuzendaritza Batzordea berritua, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeak jaien zikola antolatu du Trainerako Itziar Aguirreren eskutik Martxoa amaitzear da, eta Hego Konoko euskal etxeen egutegian data batzuk biziki nabarmentzen dira, ikasturte hasiera eta Aberri Eguna, besteak beste. Rosarion, Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Zuzendaritza Batzordea oraintsu berritu duenak, euskara ikastaroen hasiera iragarri du, bere egoitzan bertan emango dituen eskolak eta UNRko Humanitate eta Arte Fakultateko Hizkuntza Sailean egingo direnak barne. Horrez gain, ...

Gehiago irakurri...


Corkeko Unibertsitateko Irakurletzak gonbidaturik txalaparta kontzertu eta tailerra eskaini ditu Esku-Txa Taldeak Irlandan

2024/03/21

Txalaparta tailerra Cork-en Euskal musika tradizionala edo euskal instrumentu tradizionalak ezagutzeko bi aukera paregabe izan dituzte Irlandako Cork hiriko musikazaleek eta publikoak oro har pasa den astean, martxoaren 12an eta 13an. Euskal Herritik iritsita, Ander Sanchez eta Josu Elvira txalapartariek osatzen duten Esku-Txa perkusio taldearen eskutik heldu zen Corkeko Unibertsitatea eta Etxepare Euskal Institutua ...

Gehiago irakurri...


Hiru Errekak balantze positiboz hartu zuen parte 55. Gariaren Jaian; aurrera doa bere egoitza eraikitzeko proiektua

2024/03/21

Arrakasta handiz, Hiru Errekak bere dantza emanaldiarekin parte hartu zuen Gariaren Jai Probintzialaren 55. edizioaren hasierako gauean "Bost egun bizi-bizi izan ziren, asteazkenetik igandera, eta oso nekatuta amaitu genuen, baina oso pozik baita ere emaitzarekin". Halaxe laburbildu dio EuskalKultura.eus-i Hiru Erreka Euskal Etxeko lehendakari Myrian Hojbjerg Izurietak Tres Arroyos herri buenosairestarreko ospakizun herrikoi garrantzitsuena den Gariaren Jai Probintzialaren 55. edizioa. Martxoaren 6tik 10era egin ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia