euskal diaspora eta kultura
2024/03/25
Bost urtez FEVAko lehendakari izan ondoren, Arantxa Anitua agintealdia amaitzen du (gogora dezagun urtebete egin zuela, izendatua, Javier Ederraren ordea hartuz, eta estatutuen arabera aurkez daitekeen bi aldiak ahitu dituela) . Egun lehendakariorde den Asier Iriberri Plazaola mardelplatarrak hartuko lioke ordea, adostasunezko hautagaitzatzat aurkezten den zerrenda bakarreko buru izango baita. Idazkari eta ...2024/03/22
Etxepare Euskal Institutuak Habanan duen Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak eta bertako ‘Oralitura Habana’ elkarteak bat egin dute aste honetan ‘Punto y Bertso. Bertso y Punto’ izenburuko mahai ingurua antolatzen. Ekintzaren aurkezlea Unibertsitatean irakurle aritzen den Borja Arbelaitz izan da eta hizlariak, Luzmari Rodriguez Vichot irakurletzako ikaslea eta Alex Diaz ...2024/03/22
Martxoa amaitzear da, eta Hego Konoko euskal etxeen egutegian data batzuk biziki nabarmentzen dira, ikasturte hasiera eta Aberri Eguna, besteak beste. Rosarion, Zazpirak Bat Euskal Etxeak, Zuzendaritza Batzordea oraintsu berritu duenak, euskara ikastaroen hasiera iragarri du, bere egoitzan bertan emango dituen eskolak eta UNRko Humanitate eta Arte Fakultateko Hizkuntza Sailean egingo direnak barne. Horrez gain, ...2024/03/21
Euskal musika tradizionala edo euskal instrumentu tradizionalak ezagutzeko bi aukera paregabe izan dituzte Irlandako Cork hiriko musikazaleek eta publikoak oro har pasa den astean, martxoaren 12an eta 13an. Euskal Herritik iritsita, Ander Sanchez eta Josu Elvira txalapartariek osatzen duten Esku-Txa perkusio taldearen eskutik heldu zen Corkeko Unibertsitatea eta Etxepare Euskal Institutua ...2024/03/21
"Bost egun bizi-bizi izan ziren, asteazkenetik igandera, eta oso nekatuta amaitu genuen, baina oso pozik baita ere emaitzarekin". Halaxe laburbildu dio EuskalKultura.eus-i Hiru Erreka Euskal Etxeko lehendakari Myrian Hojbjerg Izurietak Tres Arroyos herri buenosairestarreko ospakizun herrikoi garrantzitsuena den Gariaren Jai Probintzialaren 55. edizioa. Martxoaren 6tik 10era egin ...2024/03/20
Martxoaren 14an atera zen Korrika Irundik eta datorren igandean, 24an, iritsiko da helmugara, aurten Baiona, 2.700 kilometroko ibilbidea osatu ondoren Euskal Herri osoan barrena. Lerro hauek idazten ditugun bitartean bi urtean behin AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko ekimen erraldoiak aurrera darrai bere olatu geldiezinean (ikus hemen zuzeneko irudiak). Beren aldetik, Korrika ...2024/03/20
Algorta, Altsasu, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Dima, Donostia, Errenteria, Gasteiz, Hernani, Labiano, Lasarte, Laudio, Markina, Zornotza, Zumaia, eta baita oroimenetik ihes egiten duen Iparraldeko herriren bat ere. Hauek eta Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuk ordezkaritza izan zuten joan den larunbatean, martxoaren 16an, Euskaltzaleak elkarteak Buenos Airesen deitutako Korrika ikusgarrian. ...2024/03/19
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur goizean egin duen asteroko ohiko bilkuran Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako 2024ko diru-laguntza deialdiari. Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen diren laguntza hauek 980.000 eurokoak izango dira aurten, iazko 947.420ak baino 3,44% gehiago.2024/03/18
Aspaldidanik da musa Maipuko Euskal Etxeak euskal kulturaren ondarea ezagutzera emateko antolatzen duen ekitaldietako bat. Anaitasunako muslariek Barne-Sailkatze Txapelketak antolatzen dituzte eta, urteetan zehar, euskal etxeetako txapelketa askotan parte hartu izan dute. Izan ere, Nestor Lazcano, Martin Elorriaga eta Roberto Mendiolaren eskutik, 1979, 1980 eta 1982 urteetan Argentinako ordezkari izan ...2024/03/15
Euzko Etxearen goiko solairuko 'Euskal Herria' aretoa erreferentziazko leku da Villa Marian hamaika ekitaldi instituzional egiteko, baita bazkideen eta herriko jendeen beste hamaika ezkontza festa, urtebetetze eta bertako familientzat bestelako jarduera esanguratsuri ere abegia emateko. Hortxe, joan den ostiralean, martxoaren 8an, gauzatu ziren Emakumeen Nazioarteko Eguna festa giroaz ospatzeko ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus