euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2014ko Aberri Eguneko azken sorta Diasporan: hilabete eta erdiko epean egin dituzte euskal etxeek euren ospakizunak

2024/04/18

Aberri Eguna Peruko Trujilloko Euskal Etxean Martxoaren 31 izan da aurten Aberri Egunaren data ofiziala Euskal Herrian, eta Diasporan ere erreferentzia eguna gisa balio izan du, data horren inguru malgu batean antolatu eta ospatu baitira Aberri Egunarekin bat egiteko ekitaldiak, EuskalKultura epe horretan iragartzen joan denez artikulutan zein agendan ere. Sail horretako azken artikulua dugu gaurko hau, azken datu eta argazki sortarekin. ...

Gehiago irakurri...


Amadeus 91.1 Orkestrak eta Schubertek irekiko dute gaur Laurak Bat EEko 'Segundo Galarza' Zikloko 2024 sasoia

2024/04/18

Gaur hasiko da Laurak Bat Euskal Etxeko “Segundo Galarza” Kontzertu Zikloaren edizio berria, doako kontzertuekin abendura arte Alfredo Corral maisuaren zuzendaritzapean, “Amadeus 91.1” Orkestraren kontzertu batek inauguratuko du gaur, osteguna, apirilak 18, Buenos Airesko Laurak Bateko “Segundo Galarza” Zikloaren 2024ko denboraldia. Momentu desberdinak izango ditu emanaldiak eta Orkestrak Antonio Vivaldi, Franz Schubert eta Johann Sebastian Bach-en lanak interpretatuko ditu. Hitzordua 19:30ean ...

Gehiago irakurri...


Cañuelas: Abesbatzen kontzertua, dantza ikuskizuna eta giro ederreko erromeria Aberri Eguneko ospakizunean

2024/04/17

Cañuelasko dantzariek 2024ko Aberri Eguneko dantza ikuskizuna itxi zuten ohiko fandango eta arin-arinarekin Eguraldi txarrak ez zituen kikildu Cañuelasera bertaratu ziren dozenaka dantzari, abesbatzetako partaide eta diasporako kideak oro har. Denak Bat Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Aberri Egunaren hitzorduan parte hartzera bilduak joan den larunbatean, apirilaren 13an. Ospakizunaren 16. edizioan, lehenengo aldiz, ohiko Dantzarien Topaketarekin batera. programak Abesbatzen Topaketa ere ...

Gehiago irakurri...


Protestak Valentzian, Generalitatek HEOetako euskara klaseak ezabatu ostean, 4 irakasle eta 120 ikasleri eraginez

2024/04/17

Valentziako Hizkuntza Eskola Ofizialaren eraikina. Bertan, Alacanten eta Castellón iragarri dira mozketa larriak (argazkia Diari La Veu) Askotan islatu izan ditugu orrialde hauetan Valentziar Erkidegoko hiru Hizkuntza Eskola Ofizialen (HEO) dinamika eta emaitza arrakastatsuak euskararen alorrean, klaseekin batera bestelako ekitaldiak ere antolatzen dituztela, musika eta dantza ikastaroetatik barnetegi eta asteburu ekitaldietara, beti ere euskara ikasi eta ikasitako euskara indartu eta giro egokian praktikatzearren [ikus eskuineko zutabean ...

Gehiago irakurri...


Cañuelas eta Txileko Santiagoko EEek joan den asteburuan ospatu zuten Aberri Eguna eta Las Vegasekoak datorrenean

2024/04/16

Denak Bat EE antolatzaileak opari bana eman zien Cañuelaseko Aberri Egunean parte hartu zuten Euskal Etxe eta ordezkaritza guztiei Joan den hilabetearen amaieratik, eta baita martxoaren 31 baino lehen ere, hainbat ekitaldi egin izan dira Argentinan Aberri Eguna ospatu eta euskal nazioa aldarrikatzeko. Erbesteratutako Diasporaren egutegiaren ezinbesteko datetako bat da izan da historikoki. Hitzorduen eguna, ordea, ez da leku guztietan bera, izan ere Aste Santuko oporren etenaldia dela eta, ohikoa da euskal etxe askotan ospakizuna egun, ...

Gehiago irakurri...


BEOren 2024 euskal bekak AEBn: "Janariaren eragina euskal kulturan" gaiari lotutako obrak beharko dira aurkeztu

2024/04/16

Argibide guztiak BEOren webgunean (www.basqueeducational.org) edo sare sozialetan topa daitezke Zabalik da epea San Frantziskoko BEO (Basque Educational Organization) erakundeak urtero AEBko eskola edo unibertsitate batean matrikulatutako ikasleentzat deitzen dituen euskal beketara aurkezteko. 2024-2025 ikasturteko edizioan 3.000, 2.000 eta 1.000 dolarreko sari bana banatuko dituzte, BEOk euskal komunitatearekiko dituen kultura arloko engaiamendu eta helburuen ildoan. Sariok bereganatzeko, ...

Gehiago irakurri...


Jasandako arratsalde euritsuak ez zuen eragotzi euskal-irlandar topaketa Navarroko Herri Liburutegi Publikoan

2024/04/15

Ezkerrean, Navarroko euskal elkartearen alma materra den María Inés Llanos Luloaga. Eskuinean, María Eugenia Cruset historialaria, 'José Ruiz de Erenchun' Herri Liburutegi Publikoan eman zuen hitzaldian Etengabeko euria egin arren, entzule ugari bildu zen apirilaren 13an, larunbat iluntzean, María Eugenia Cruset doktoreak Navarroko "José Ruiz de Erenchun" liburutegian eskaini zuen Tréboles y robles: caminos entrecruzados de irlandeses y vascos en Argentina (Hirustak eta haritzak: irlandar eta euskaldunen bide gurutzatuak Argentinan) hitzaldia entzuteko. Solasaldia euskal eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketa abiatu dute; jolasa da, zergatik ez lagunei esan eta saiatu zurea bidaltzen?

2024/04/12

Iazko edizioaren arrakastak bultzaturik, eta mundu zabaleko euskaldunei eta euskara ikasleei zuzenduta, Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketaren kaleratu dute Madrilgo Euskal Etxeak eta Valentziako Laurak Bat-ek. Gonbitea diasporako euskaldunei oro eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan edo irakurletzetan euskara ikasten ari direnak hartzen ditu aintzakotzat. Ekintzaren ...

Gehiago irakurri...


Pintxo Gaua Chivilcoyn Amalur sukaldaritza taldearen eskutik, baita euskara eta helduentzako dantza eskolak ere

2024/04/12

Chivilcoyko “Amalur” sukaldaritza taldeak La Platako Euzko Etxeak antolatutako "Eguzkipean" topaketan parte hartu zuen iragan martxoan Gure euskal etxe eta komunitateetan gogotsuen lantzen den euskal ohituretako bat mahaiaren inguruan bildu eta denbora eta jateko/edatekoa familia eta lagunekin partekatzea da. Horrek batu egiten gaitu, eta aukera ematen elkarrekin solastu, elkar ezagutu eta une goxoak pasatzeko, eta askotan baita kantatzeko ere. Chivilcoyko Beti Aurreran, mahaiari lotutako behar hori asetzeko ...

Gehiago irakurri...


Euskal egileen presentzia nabaria Boloniako Haur Liburu Azokan: argitaletxeak, ilustratzaileak, tailerrak, muralak…

2024/04/12

Euskal standa Boloniako Haur Liburu Azokan (argazkia Euskal Editoreen Elkartea) Bologna Children´s Book Fair Nazioarteko Haur Liburu Azoka apirilaren 8tik 11ra luzatu da aurten, Italiako iparraldeko hirian, eta 61. edizio honetan ere euskal eduki ugari bildu du erakusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, Euskal Editoreen Elkartea, Euskadiko Editoreen Elkartea eta Euskal Irudigileak elkarteak, espazio eta jarduera ezberdinekin izan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia