euskal diaspora eta kultura
2024/05/13
Jon Maiak Habanan kantatuko du aste honetan bere Kantu berri bat gara ikuskizunarekin, Kubako musikaren urteroko sari nagusiak banatzen dituen jaialdian. Bertsolari zumaiarra bere ohiko taldea lagun dago Kuban: Pello Ramirez (txeloa), Nerea Quincoces (perkusioak eta ahotsa), Gorka Hermosa (akordeoia) eta Nacho Soto (pianoa, sintetizadorea). Gogora dezagun 1991etik hona Maia Euskal Herriko izen handiko hainbat ...2024/05/13
Azkeneko bi lekuak geratzen dira bidaiatzeko Argentinatik Euskal Herrira ekain honetan Mariana Dominé Irigoyen, euskal-argentinar gizataldeko kide ezaguna gidari eta lagun dela. Ibilbideak 17 egun/16 gau iraungo ditu "Euskal Herri osotik, barne daudela Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Araba eta Iparraldea, euren paisaiak, historia, ohiturak, musika, gastronomia eta 'batez ere, euren ...2024/05/10
Areto beteko bi emanaldirekin, 35 aktore oholtza gainean, hunkidura handia eta txalo zaparrada ederra lagun, "Guernica, mi primer pantalón largo" (Gernika, nire lehen praka luzeak) aurkeztu da Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko aretoan. Antzezlanak kontakizun autobiografiko bat du oinarri eta "Bat Etorri" antzerki taldeak eta Euskal Etxeko taldeetako kide ...2024/05/10
Hego Amerikan bilduko dira berriro ere aurtengo azken hiruhilabetekoan mundu osoko muslariak Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketan parte hartzeko, 2024ko edizio honetan Limako Euskal Etxea antolatzaile. Norgehiagoka urriaren 19an hasi eta urriaren 27ra arte luzatuko da, bi herri ezberdinetan; lehenengo 4 egun eta gauak Inken Haran Sakratuan (Urubamba-n), bertako San Agustin Hotelean, eta beste ...2024/05/09
Maiatzaren 3tik 9ra arte luzatu da Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia alkatea buru zuen Durangoko Udaleko ordezkaritzaren bisita Montevideora. Hiriburu uruguaitarrean, bertako Departamentuko Batzarreko presidentea den Patricia Soriak izan zuen euskal ordezkaritzari harrera emateko ardura, eta sei egunetan zehar ekintzen egitarau oparoa bete zuten elkarrekin.2024/05/09
Euskel Biotza, Santa Fe probintziako Roldan herriko Euskal Etxea, duela 36 urte sortua, une zaila ari da igarotzen. Bere Zuzendaritza Batzordeak Ohiko Batzar Orokorrera deitu ditu elkarteko kide, bazkide ohi eta lagun guztiak, euskal elkarteen jarduera formal ohikoenetako bat. Hala ere, aurreko ekitaldiko memoria eta balantzea, 2023ko abenduaren 31raino heltzen dena, kontuan hartzeaz gain, elkartearen legezko ...2024/05/08
Euskaldunen eta euskaldunen ondorengoen eskutik mundua ezagutzea du helburu ETB2ko ‘Vascos por el Mundo’ (VxM) saioak eta asmo horrekin bisitatu du berriro ere Argentina, oraingoan Mendozan otsail-martxo artean egiten den Mahats Bilketaren Jaian parte hartzeko. Mendoza hirian eta bertako Denak Bat Euskal Etxea anfitrioi, Jaialdian parte hartzeaz gain ...2024/05/08
Loturak indartzea eta zubiak eraikitzea onuragarria da beti, are gehiago garai gogorretan. Hala ulertu dute Buenos Aires probintzia iparraldeko lau euskal etxetako kideek, lanari ekin eta ekimenak koordinatzen hasi baitira. Apirilaren 14an, Chacabucoko Guillermo Larregui, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat, San Nicolaseko Euzkal Etxea eta Pergaminoko Lagun Onak euskal etxeetako ...2024/05/07
2013 urte amaieran Renon estreinatu zenetik pare bat aldiz ekarri ditugu orrialde honetera Katherine Fulwider eta "The Last Sheepherders" izenpean Nevadako Borda familiari eta euren arrantxu eta ardi-negozioari buruz grabatu zuen dokumentala. Garai batean lurrotan bizi-bizirik egon zen eta Euskal Herritik AEB Mendebaldera milaka eta milaka euskaldun ekarri zituen jardueraz ari gara, lehen ...2024/05/07
Egun bereziak bizi ditu La Platako Euzko Etxeak. Duela bi hilabete pasexe bere instalazioetan jasan zuen sutetik errekuperatu ostean, egun hauek jarduera biziko uneak izaten ari dira. Duela egun gutxi berritu zuen Zuzendaritza Batzordea gogor dabil elkartearen 80 urteak ospatzeko hitzordua prestatzen. Izan ere, datorren larunbatean, maiatzaren 11an, Urteurreneko Afari handia egingo dute eta ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus