euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

20 urte bete ditu San Frantziskon BEOren Euskal Zinema Zikloak: saio berezi batekin ospatuko du Opera Plaza Cinema-n

2024/05/18

20 urte bete ditu San Frantziskon Euskal Zinemaren zabakundea egiten Basque Educational Organization-eko (BEO) Euskal Zinema Zikloak Urratsez urrats, pelikulaz pelikula, debatez debate... BEOren (Basque Educational Organization) Euskal Zinema Zikloak (Basque Film Series) 20 urte bete ditu eta larunbat honetan, maiatzaren 18an ospatuko du emanaldi berezi batekin leku berezi batean, bere ohiko gertaleku eta ordutegia utzi eta maitné bat antolatu baitu San Frantziskoko Landmark-en Opera Plaza Cineman, goizeko 10:30ean, Proiektuko ...

Gehiago irakurri...


Ekitaldia gaur Coloradon bertako kantxa monumentutzat aitortuz, eta irailean Euskal Besta handi batera deituz

2024/05/18

Gaur larunbata, maiatzaren 18a, egun markatua da Grand Junction herriarentzat eta Coloradoko euskal komunitatearentzat, zeremonia egingo baitute estatuko euskal pilota kantxa bakarra "Coloradoko Estatu Monumentu" aitortzeko. Jean Urruty (Donazaharre, 1903 - Grand Junction, 1983) baxenafartarrak eraiki zuen kantxa, eta urrats honekin nabarmendu eta omenaldia egiten zaie halaber bertako ...

Gehiago irakurri...


Gorka Álvarez Aranburu eta Benan Oregi bisitari AEBko EEetan: New York, Reno, Boise, Bakersfield...

2024/05/17

Gorka Alvarez (ezk.) eta Benan Oregi (esk,) NABOren bilera batean, erdian Unai Telleria Euskadiren AEBko ordezkaria dutela (arg EEak) Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Álvarez Aranburuk eta honen bulegoan teknikari den Benan Oregik bidaia hasi dute gaur New Yorken Estatu Batuetako euskal etxe eta erakundeak solaskide izango dituena, geldiune izango dituztela New York (New York Hiria), Nevada (Reno, Donostiarekin senidetutako hiria), Idaho (Boise, Gernikarekin senidetutako hiria) ...

Gehiago irakurri...


Pedro Oiarzabal historialariak bira egingo Kalifornian BMGko Euskal Beteranoen Monumentua sustatze aldera

2024/05/16

Pedro Oiartzabal ikertzailearen datozen egunetako bira Bigarren Mundu Gerrako Euskal Beteranoen Monumentuaren alde Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarrak bira hasiko du aste honetan Kalifornian, 'Sancho de Beurko' elkartea eta NABO Ipar Amerikako Euskal Erakundeen biltzaile den NABO federazioa bultzatzaile dituen Bigarren Mundu Gerrako (BMG) Euskal Beteranoen Monumentua sustatze aldera, beti ere "euskal eta euskal-estatubatuar komunitatearen gorazarre, euskal jatorriko beteranoek BGM garaian egin zuten ...

Gehiago irakurri...


Urteko Batzar Nagusia egin du Tandilgo Gure Etxeak eta Batzordea berritu du, Graciela Confalonieri lehendakari

2024/05/16

Tandilgo 'Gure Etxea' Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzorde berritua, Graciela Confalonieri Zabala (hirugarrena, eserita, ezkerretik) buru Tandilgo 'Gure Etxea' Euskal Etxeak joan den ostiralean, maiatzaren 10ean, egin zuen, Sarmiento 1079ko bere egoitzan, elkartearen Urteko Batzar Nagusia. Tratatu zituen gaien artean, aipa daiteke iazko txostena, eta kontuen eta ondarezko egoerak irakurri eta kontsideratzea eta baimena ematea Zuzendaritza Batzordeari zozketak egiteko, maileguak lortzeko eta instituzioaren ohiko hazkundeari lotutako ...

Gehiago irakurri...


220 lagunetik gora, omenaldiak, bozkarioa eta dantza giro ederra La Platako Euzko Etxearen 80 urteetako jai handian

2024/05/16

Ezker irudian, Iñaki Aramayo, Gustavo & Sara Pagola, Javier Clúa, Carlos Bonicatto, Iñaki Azcarate, Ignacio Jaureguiberri, Asier Iriberri, María de los Ángeles Berrueta & Susana Aramburu. Eskubian: Javier Clúa & Asier Iriberri EEko eta FEVAko lehendakaria Adin guztietako 220 lagun baino gehiago batu ziren La Platako Euzko Etxearen 80 urteak ospatzeko eskainitako afarira, emozioa eta bozkarioa partekatuz festa bikainean. Jaia joan den larunbatean, maiatzaren 11an, izan zen Euzko Etxearen Kiroldegian, Argentinako diasporako ordezkariak eta bertako agintariak partaide. Dantzariek euskal dantza tradizionalen ikuskizuna eskaini zuten, ezinbesteko fandango batekin itxita. ...

Gehiago irakurri...


Gral. Rodríguez-ko Eusko Aterpeak joan den igandean ospatu du Aberri Eguna, eta zilarrezko ezteiak ari da prestatzen

2024/05/15

Gral. Rodriguezko Eusko Aterpeako Batzordeko kideak joan den maiatzaren 12an antolatutako  Aberri Egunaren ospakizunean Ez da gauza arraroa Diasporan euskal festa eta hitzorduetako batzuk ez ospatzea Euskal Herrian ospatzen diren data berean. General Rodriguez-en, bertako Eusko Aterpea Euskal Etxeak joan den igandean, maiatzaren 12an egin zuen bat Aberri Egunarekin, eta arrakasta handiz egin zuen gainera, ohi duen moduan, 130 bat jende bilduz bere egoitzara Aberri Eguneko bazkarian, horietatik gehienak Rodriguez bertakoak, baina ...

Gehiago irakurri...


Kalean da TikTara talearen disko berria, euskal etorkinei buruzko hitzekin, euskaraz eta erritmo latinoamerikarrekin

2024/05/15

TikTara taldearen 'Ubera' diskoaren azala Hiru urteko lanek beren fruitua eman dute eta azkenean kalean da dagoeneko TikTara taldearen azken diskoa, ‘Ubera’ izenburupean. TikTara musika taldea Zarautzen sortu zen 2010ean eta sustrai latinoa duten abestiak euskaraz kantatzeagatik egin zen ezaguna. Oraingo proiektuan, ordea, hori baino gehiago egin du taldeak; ‘Ubera’ osatzen duten zazpi kantek ardatz tematiko bat ere badute-eta. ...

Gehiago irakurri...


Nevada, Reno Unibertsitateko 'Jon Bilbao' Euskal Liburutegia artxibozain baten bila dabil: azkeneko egunak aurkezteko

2024/05/14

Nevada Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia eta Unibertsitate Artxibo eta Bilduma Bereziak pertsona baten bila dabiltza Euskal Liburutegian artxibozain lanetan aritzeko. Munduan Euskal Herritik kanpora euskal gaietan den liburutegi handiena da Renon egoitza duen hau, eta Iñaki Arrieta dauka liburuzain buru. Eskaintzen posizioa 2 zenbakidun mailako artxibozaina da, ...

Gehiago irakurri...


Etorritakoengatik-ek Gernikako Arbolaren kimua landatu du bere 13. urteurrenean Puerto Madryngo Euskadi Plazan

2024/05/13

Maiatzaren 5ean, elkartearen 13. urteurrenaren baitan, Etorritakoengatik Euskal Etxeko kideek Gernikako Arbolaren kimua landatu dute Puerto Madryngo Euskadi Plazan, Trelewko Haraneko Euskal Etxeko kideak lagun Iaz, Gernikako Bonbardaketaren 86. urteurrenaren harira, bertaratu eta aurreskua dantzatzeko gonbitea egin zieten Trelew-ko Euskal Etxeko kideek Puerto Madryngo 'Etorritakoengatik' Euskal Etxeko gazteei. Oraingoan, Puerto Madryngo dantzariek aurreskua euren herrian bertan dantzatu dute, Gernikako Arbolaren kimua lortu eta landatu baitute bertako Euskadi Plazan. Ekitaldia joan den maiatzaren 5ean ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia