euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere 65 urteko historia libururatu du, eta hasia du obraren aurresalmenta

2025/03/20

Macachingo Euzko Alkartasuna EEaren fundatzaile, sustatzaile eta lehendakari Iñaki Unamuno; eta (esk) “65 Años. Asociación Unión Vasca. Nuestra Euskal Etxea desde sus inicios” (65 urte. Unión Vasca Elkartea. Gure Euskal Etxea hastapenetik) Bere azpiegituragatik, Macachín herriko bizitza sozialean duen zentralitateagatik, edo Hego Konoko euskal komunitatean ere duen erreferentzialtasunagatik, Unión Vasca - Euzko Alkartasuna Elkartea Argentinako euskal etxe enblematikoenetako bat da. Iaz 65 urte bete zituen, eta ederki ospatu ere, aisialdi eta kirol jarduera asteburu oso batekin. Baina ospakizuna eta zoriona erabatekoa izan ...

Gehiago irakurri...


Bulegoren AEB 2025 birak San Frantzisko, Bakersfield, Chino eta Boisera ekarriko du modako talde euskalduna

2025/03/19

Ostegun honetan estreinatuko du San Frantziskoko The Hotel Utah-en Estatu Batuetako 2025eko bira Kalifornia eta Idahon barrena 2019an bildu ziren Tomas Lizarazu (ahotsa) Xabier Arrieta (perkutsioa), Ruben Lizarralde (gitarra) eta Elba Azpillaga (tekatuak) Bulego pop taldea sortzeko. Oso denbora gutxitan izugarrizko arrakasta lortu zuen talde azkoitiarrak, besteak beste, ‘Kantu bat’, ‘Bueltan da’ edo ‘Zure begi horiek’ abestiei esker. Iaz, gainera, euren karreran mugarri izan den proposamen bat ...

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko 51. Txahalaren Jai Nazionalak gaina hartu dio eguraldiari, bertako Euskal Odola EEa partaide gogotsu

2025/03/19

Ikurrinez eta lauburu handi batez edertutako karroza Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeko ordezkaria garraiatzen amaierako desfilean Azkenik, eguraldi ona lagun, Ayacuchoko Txahalaren Jai Nazionalaren 51. edizioa zeharo arrakastatsua izan da. Urtero bezala, igandetik igandera, programako parte izan ditu herri-kantu lehiaketak, abilezia kreolearen erakustaldiak, karrozen desfilea, txahalen erakusketak eta festa handi batez gozatu ahal izan duten hamaika bisitari, eta "Patio de Tierra"n Argentinako musika herrikoiko artista ospetsuek ...

Gehiago irakurri...


Online emango dute Johnny Curutchet-en omenezko Bertso Saioa larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik

2025/03/18

San Frantziskoko Johnny Curutchet bertsolari ezterenzubitarra martxoaren 22an omenduko dute bere sorterrian NABO Bertso Saioan Online segitu ahal izango da datorren larunbatean San Frantziskoko Gure Euskal Etxetik, bertako Johnny Curutchet-en omenez Euskal Herriko eta bertako bertsolariak partaide  egingo den NABO Bertso Saioa. Gogora dezagun pandemia ondotik urtero sasoi eta leku honetan egin den NABO Bertso Saioan beti hartu izan zuela parte Johnny Curutchet bertsolari sanfrantziskotarrak, osasun aldetik gorabeheratsu ibilita ere. ...

Gehiago irakurri...


Mahai-ingurua emango du online ostegunean Bilbotik Arana Fundazioak Caracasko Eusko Etxearen 75. urteurrena kari

2025/03/18

Caracaseko Eusko Etxearen El Paraísoko egoitzaren 75. urteurrena dela eta mahai-ingurua online ostegunean Sabino Arana Fundazioan Mahai-ingurua eskainiko du online ostegunean Bilbotik Sabino Arana Fundazioak Caracasko Eusko Etxea egun dagoen El Paraiso auzoan zabaltzearen 75. urteurrenaren karietara. Ekitaldia Fundazioaren Bilboko egoitzan egingo da 19:00etatik aurrera (14:00ak Caracasen), baina Diasporako lagunek edo hala nahi duten guztiek online ere segitu ahal izango dute Youtuben, streaming bidez. Horretarako, aski izango dute ...

Gehiago irakurri...


Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeak gorazarre Liliana Martin-i elkartearen bigarren 'Euskal Erakustaldia'n

2025/03/18

Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeko kideek Euskal Erakustaldiaren bigarren edizioa ospatu zuten Musa Maisonen. Oraingoan, fundatzaileetako bat izan zen Liliana Martin omendua Ia berrogeita hamar lagun hurbildu ziren “Musa Maison”eko patiora, Puerto Madryngo Euskal Etxeko kideek euren Euskal Erakustaldia egiteko aukeratutako etxera. Martxoaren 9an, igandean, Patagoniako hirian ospatu zen ekitaldiaren bigarren edizioari "Liliana Martin" izena jarri zioten, bertako Etorritakoengatik euskal etxearen sustatzaile konprometitua izan zenari omenez. Doako sarrerarekin, ...

Gehiago irakurri...


Federico Borrás: “Zalantzarik ez dut 'Presencia Vasca' 35 urtez segitzearen sekretua gure euskal adorean dagoela"

2025/03/17

'Presencia Vasca' saioaren hasieran, Federico Borrás Raúl Alcain aitonarekin; egun Diaspora osoko euskal irratsaio dekanoa da 35 urte ari da betetzen aurten Paranátik aireratzen den ‘Presencia Vasca’ irratsaioa. Eta aurkezle dituen Federico Borrás eta Santiago Erguy, Mikel Ezkerro zutabegile dela, prest daude iganderoko publikoarenganako hitzorduari heltzeko. 1.700 bat saio ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula, etengabeko txingurri lana da, merezimendu handikoa, ez soilik Argentinako euskal ...

Gehiago irakurri...


Lehendakariak mezua kaleratu du Bahia Blancako uholdeez; Jaurlaritzak bi ordezkari bidaliko ditu egoera baloratzeko

2025/03/15

Estatu Batuetarako bidaia ofizialetik iritsi berri-berritan, Imanol Pradales lehendariak ohar bat plazaratu du bere elkartasuna eta Euskadi eta Eusko Jaurlaritzarena adieraziz joan den astean Bahia Blanca hiri argentinarra eta eskualdea urpetu eta hildakoak eta kalte material ugari sorrarazi dituzten uholdeen karietara. Horrekin batera, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiak Bahia Blancak ...

Gehiago irakurri...


Lehendakariak New Yorkeko euskaldunei hitz egin zien hiriko Euskal Etxean; bidaiaren balioespena (bideoak)

2025/03/14

Pradales lehendakaria New Yorkeko Euzko Etxean bildutako euskaldunei hizketan, ondoan dituela EENYeko lehendakari Aitziber Buque eta Unai Telleria, Euskadiren AEB eta Kanadako ordezkaria (argazkia Irekia) Washington eta New Yorkera egindako bere bidaiaren azken zatian, Imanol Pradalesek AEBko euskal etxe zaharrena den Euzko Etxea of New York (EENY) bisitatu zuen eta bidaiako azken goizean IBM enpresa bisitatu zuen, iragarriz Europako lehen IBM Quantum System Two instalatuko dutela Donostian. Lehendakariak eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak egin zuten iragarpena, IBM Quantumeko Jay ...

Gehiago irakurri...


41. urteurrena ospatu berritan, Valladolideko Gure Txoko prestatzen ari bidaiatzeko Donostiara martxoaren 29-30ean

2025/03/14

Bere 41. urteurrena ospatu du Valladolideko Gure Txokok Omenaldi bideo/power-pointa, duela 41 urte Valladolideko Euskal Etxea Euskal Etxeko fundatzaile izan zirenei. Halaxe aitortu eta ospatu berri dute euskal etxe valladolidtarrean. Oparitxo bat eskuz-esku eta esker biziak eman zitzaizkien 1984 urrun hartan euren ilusioa, ahalegina, lana, konpromisoa eta baita dirua ere jarri zutenei "gaur egun Gure Txokoa den errealitate emankor eta aktibo hau posible ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia