euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jazza, popa eta gehiago Idoia eta Bea Asurmendi ahizpek Londresen larunbatean elkarrekin eskainiko duten saioan

2024/05/31

Euskaraz, ingelesez, gazteleraz-eta kantatzen dute, eta Londres bizileku eta oinarri du Beak. Ahots eta sentsibilitate ederrekoak dira Londresko Euskal Etxetik heldu zaigu gonbidapena, ekainari ongietorria "merezi moduan" emateko, nola eta geure buruari eskuzabalki oparituz Idoia eta Bea Asurmendi ahizpek Londresen elkarrekin eskainiko duten kontzertua. Ez da opari txikia, ez. Harrituko zara bakoitza bere bideari jarraituz Bea Asurmendi eta Idoia Asurmendi ahizpa aramaiotarrekin, musikari eta kantari puskak ...

Gehiago irakurri...


Mar del Plata: FEVAko musikarien topaketa eta dantzari ohiaren festa Beti Alai taldearen 80. urtebetetzea ospatzeko

2024/05/31

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko "Beti Alai" dantza taldeak bere 80. urteurrena ospatuko du Dantzari Ohien Festa handi batekin, FEVAko musikariak lagun Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeko "Beti Alai" dantza taldeak —Andoni Iriberri Plazaola eta Nerea Balzola Aguilerak zuzendari— entseguei ekin die jada, ekitaldi berezi bati begira ekainaren 22an. Izan ere taldeak 80 urte bete ditu eta festa handi bat iragarri dute ospatzeko. Urte hauetan guztietan taldeko kide edo bidelagun izan dituzten guztien presentzia ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza berritu du Montevideon Euskaro Euskal Etxeak eta Mus Eskola berrian parte hartzera gonbidatu

2024/05/30

Juan Pedro Arin-en "Sabino Arana Goiri, Arana ta Goiri' tar Sabin, Abertzaletasunaren sorrera: indarrean ala anakronismoa?" hitzaldiko publikoa Uruguaiko hiriburuan zabalik segitzen duen euskal etxerik zaharrenak —1911an sortua—, Euskaro Euskal Etxeak, Urteko Batzarra egin zuen maiatzaren 13an eta besteak beste Zuzendaritza Batzordea berritu zuen. Bazkideek ‘Indar berriak’ izenpean aurkeztu zen zerrenda hautatu zuten eta ondorioz 2024-2026 eperako Zuzendaritza honela geratu da:

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxea-ko 'Betirako' dantza taldeak afari-showa antolatu du 2024ko Euskal Astera joan ahal izateko

2024/05/30

Sara Urbietaren zuzendaritzapean, ekainaren 8an, larunbatean, Tandilgo Gure Etxeko dantza talde “Betirako”k, gazteei zuzendutako afaria antolatu du funtsak biltzeko Bahia Blancako Euskal Aste Nazionalera joateko Euskal Aste Nazionala urteko ekitaldirik garrantzitsuena da, seguruenik, Argentinako euskal etxeetako gazteentzat. Astero astero elkartzen dira euskal dantzak entseatu eta ikasteko eta taldeetako asko hasiak dira dagoeneko bidaia planifikatzen aurtengoan Bahia Blanca gertaleku izango duen jaialdira joateko. Baina entseatzea ez da nahikoa hitzordu handirako txartela lortzeko. Joan-etorriak, lotarako lekua, ...

Gehiago irakurri...


'Bizi Emankorra' saria eman die NABOk eta euskal komunitateak bere bost kideri, alegia, eskerrik asko handi bat (II)

2024/05/29

Naboko lehendakari Jean Flñesher NABO 2024 Bizi Emankorra aurkezten Bakersfieldeko 2024ko NABO Biltzar Nagusiak eta bertako 50. Euskal Bestak joan den asteburu honetan eman duenaren errepasoa egiterakoan, marka berezi batekin nabarmentzekoa da 2024ko 'Bizi Emankorra' saria Bakersfield bertako bost pertsonari eman izana, seigarren saria, Mayi Berterretche Petracek-i emana, irailaren 21ean Coloradon egingo duten ekitaldi batean eskuratuko baitiote, han bizi baita ...

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquen: ehun lagun baino gehiagok egin zuten bat Euskal Sustraiak Euskal Etxearen 26. urteurren jaiarekin

2024/05/29

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko kideak, bazkide laguntzaileekin batera Pozarren eta areto beteaz ospatu zen Trenque Lauquenen Euskal Sustraiak elkarteko 26. urteurrena. Joan den larunbatean, maiatzaren 18an, Euskal Etxeak, ohore eginez ondo irabazitako sukaldaritza bikain ospeari, afari-show bat eskaini zuen. Topaketak ehun lagunetik gora bildu zituen, duela gutxi handitu eta berritutako aretoan. Oturuntza bikaina, euskal dantza, ikuskizun musikal folklorikoa eta erritmo ...

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal diaspora da aurten Pasai Donibaneko Bixi Bixi elkartearen 'Gora Herriak' jaialdiko protagonista

2024/05/29

'Gora Herriak' jaialdia ostegun honetan hasiko da Pasai Donibanen, Argentina eta euskal diaspora argentinarra hizpide eta ospagai Kultur ekitaldia bihar ostegun iluntzean hasiko da, maiatzaren 30ean, hitzaldia emango baitute Oscar Alvarez Gila EHUko historialariak eta Julieta Gaztañaga UBAko antropologoak ‘Euskaldunak Ameriketan. XIX. mendeko migrazioa eta gaur egungo diaspora’ izenburu. Baina hitzaldia programa trinko eta aberats baten hasiera baino ez da izango. Argentinarekin eta Argentinako euskal ...

Gehiago irakurri...


Gehiago jakin nahi euskal arte eta literaturaz? Etxepare Euskal Institutuak BASQUE bildumako bi liburu berritu ditu

2024/05/28

Bi liburukiak, ezkerrean Artekoa (egileak Ane Lekuona eta Ismael Manterola), eskuinean Literaturakoa (egilea Estibalitz Ezkerra Vegas) Hamabi liburuxkak osatzen dute Etxepare Euskal Institutuak 2012an lehenengoz argitaratutako BASQUE bilduma. Atal bakoitzak euskal kulturaren adierazpen bat jorratzen du beti ere euskal kultura ezagutarazteko helburuarekin. Bildumak dauzkan eduki eta hizkuntzen aukerengatik –testuak elebidunak dira euskara-ingelesa, euskara-gaztelania, euskara-frantsesa– oso aproposa da norberak ikasteko baina batez ere ...

Gehiago irakurri...


Neguko tenperaturekin baina giza berotasun handia lagun, euskaldunak 'Buenos Airesek Europa ospagai' jaialdian partaide

2024/05/28

Donostiako Danborradak ipini zion amaiera maiatzaren 26an 'Buenos Airesek Europa ospagai 2024' kale jaialdiari Europako hamar nazioren kultura, historia eta nortasuna omentzeko “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdiaren aurreneko edizioa burutu da pasa den igandean, maiatzaren 26an, hiriburu argentinarrean. Maiatzeko etorbidean, arratsalde bakar batean, hogeita hamar bat ikuskizun eskaini ziren, dantza folklorikoa, musika eta narrazioak tarteko. Kultura zabaltzeko beste ...

Gehiago irakurri...


Partaidetza nabarmena lagun bururatu dute Bakersfielden 2024ko NABO Biltzar Nagusia eta 50. Euskal Besta (I)

2024/05/27

Bakersfieldeko Euskal Etxeko kantxa ondoko taberna joan den asteburuan NABO Biltzar Nagusi & Bestan Asteburu oso jendetsu eta euskal elkarretaratze arrakastatsu baten ostean, gaur astelehena, programaren gehigarriaren txanda da, urtero bezala euskal komunitateko hainbat eta hainbat euskaldun eta lagunek hiriko Wool Growers ostatua beteko baitute, goizeko zortzi-bederatzietatik arratsaldera arte luzatuko den gosari/bazkari jarraituan, hemen 'brunch' (breakfast eta lunch arteko otordua) deitzen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia