euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako euskal diaspora da aurten Pasai Donibaneko Bixi Bixi elkartearen 'Gora Herriak' jaialdiko protagonista

2024/05/29

'Gora Herriak' jaialdia ostegun honetan hasiko da Pasai Donibanen, Argentina eta euskal diaspora argentinarra hizpide eta ospagai Kultur ekitaldia bihar ostegun iluntzean hasiko da, maiatzaren 30ean, hitzaldia emango baitute Oscar Alvarez Gila EHUko historialariak eta Julieta Gaztañaga UBAko antropologoak ‘Euskaldunak Ameriketan. XIX. mendeko migrazioa eta gaur egungo diaspora’ izenburu. Baina hitzaldia programa trinko eta aberats baten hasiera baino ez da izango. Argentinarekin eta Argentinako euskal ...

Gehiago irakurri...


Gehiago jakin nahi euskal arte eta literaturaz? Etxepare Euskal Institutuak BASQUE bildumako bi liburu berritu ditu

2024/05/28

Bi liburukiak, ezkerrean Artekoa (egileak Ane Lekuona eta Ismael Manterola), eskuinean Literaturakoa (egilea Estibalitz Ezkerra Vegas) Hamabi liburuxkak osatzen dute Etxepare Euskal Institutuak 2012an lehenengoz argitaratutako BASQUE bilduma. Atal bakoitzak euskal kulturaren adierazpen bat jorratzen du beti ere euskal kultura ezagutarazteko helburuarekin. Bildumak dauzkan eduki eta hizkuntzen aukerengatik –testuak elebidunak dira euskara-ingelesa, euskara-gaztelania, euskara-frantsesa– oso aproposa da norberak ikasteko baina batez ere ...

Gehiago irakurri...


Neguko tenperaturekin baina giza berotasun handia lagun, euskaldunak 'Buenos Airesek Europa ospagai' jaialdian partaide

2024/05/28

Donostiako Danborradak ipini zion amaiera maiatzaren 26an 'Buenos Airesek Europa ospagai 2024' kale jaialdiari Europako hamar nazioren kultura, historia eta nortasuna omentzeko “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdiaren aurreneko edizioa burutu da pasa den igandean, maiatzaren 26an, hiriburu argentinarrean. Maiatzeko etorbidean, arratsalde bakar batean, hogeita hamar bat ikuskizun eskaini ziren, dantza folklorikoa, musika eta narrazioak tarteko. Kultura zabaltzeko beste ...

Gehiago irakurri...


Partaidetza nabarmena lagun bururatu dute Bakersfielden 2024ko NABO Biltzar Nagusia eta 50. Euskal Besta (I)

2024/05/27

Bakersfieldeko Euskal Etxeko kantxa ondoko taberna joan den asteburuan NABO Biltzar Nagusi & Bestan Asteburu oso jendetsu eta euskal elkarretaratze arrakastatsu baten ostean, gaur astelehena, programaren gehigarriaren txanda da, urtero bezala euskal komunitateko hainbat eta hainbat euskaldun eta lagunek hiriko Wool Growers ostatua beteko baitute, goizeko zortzi-bederatzietatik arratsaldera arte luzatuko den gosari/bazkari jarraituan, hemen 'brunch' (breakfast eta lunch arteko otordua) deitzen ...

Gehiago irakurri...


Zabalik berrikuntzekin Beti Aurrerak eta Chivilcoyko SADEk deitutako 'Gernikako Arbola' literatur lehiaketaren 13. edizioa

2024/05/27

Ezker-eskuin, 'Beti Aurrera' Euskal Etxeko Adriana Irrazabal Garmendia, Luis Goicochea eta Silvana Barroso; eta, mikrofonoa eskuan duela, SADE Chivilcoyko erreferente Marta Cleci, 'Gernikako Arbola' Lehiaketaren 2023ko sari banaketan Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak eta hiri bereko Argentinako Idazleen Elkarteak (SADE) batera antolatutako "El Árbol de Guernica" poesia lehiaketan parte hartzeko oinarriak jakinarazi dituzte. Aurtengoa hamahirugarren edizioa da, eta 18 urtetik gorako pertsonak gonbidatzen ditu aurkeztera gaztelaniaz idatzitako lan argitaragabeak, poema edo prosa poetikoa izan. Testua ...

Gehiago irakurri...


Kurtsoko azken saioa egingo du datorren ostiralean Madrilgo Euskal Etxeko Irakurle Klubak, Xabier Mendiguren partaide

2024/05/27

Madrilgo Euskal Etxearen Irakurle Taldearen maiatzeko hitzordua, ikastaroko azkena, maiatzaren 31an izango da Joan den ostiralean zen biltzekoa Madrilgo Euskal Etxeko Irakurle Taldea, Xabier Mendigureren “Oso latza izan da” (2023) liburua komentagai. Azken momentuko aldaketa batek, ordea, maiatzaren 31era, datorren ostiralera, pasatu du, “oso arrazoi on batengatik”, argitu dute antolatzaileek, izan ere, data berri honetan, liburuaren egileak, Xabier Mendiguren beasaindarrak, ...

Gehiago irakurri...


Bakersfield-ek bere Euskal Etxearen 80 urteak eta NABO Biltzarra eta Euskal Besta 2024 ospatuko ditu asteburu osoan

2024/05/24

Asteburuko Bakersfieldeko kartelak Ipar Amerikako euskal komunitateetako kideek eta euren lagun eta gonbidatuek euskal kulturaren eta euskaldunen errotzea Estatu Batuetan ospagai hartuko duen festa-asteburu trinkoa ospatuko dute Bakersfield herri kaliforniarrean maiatzaren 24tik 26ra (ostiraletik igandera, baina astelehenean ere hitzordu gehigarria dutela, jai eguna baita Estatu Batuetan), bertako 'Kern County Basque Club' Euskal Etxeak ...

Gehiago irakurri...


Igandean "Buenos Airesek Europa ospagai" Buenos Airesko Maiatzaren Etorbidean, hiriko euskal komunitatea partaide

2024/05/24

Laurak Bat eta Euskaltzaleak Euskal Etxeek “Buenos Airesek Europa ospagai” jaialdi berrituan hartuko dute parte datorren igandean, Buenos Aireseko Av. de Mayo etorbidean. Iazko edizioaren postalak Euriagatik bertan behera geratu ondoren, igande honetan, maiatzaren 26an, iritsiko da sxkrnik Buenos Airesko Gobernuak antolatutako “Buenos Aires Celebra Europa" (Buenos Airesek Europa ospagai) jaialdia. Maiatzeko Etorbidean, Bolivar eta Piedras kaleen artean, 12etatik 18ak arte, omenaldia gingo zaie 'kontinente zaharreko' 10 gizatalderi, horien artean euskaldunei. Laurak Bat eta ...

Gehiago irakurri...


Pintura, literaturaren inspirazio Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxearen ipuin lehiaketaren zazpigarren edizioan

2024/05/23

“Gure oroitzapenak” (ezk.) eta “Ni eta nire bakardadea” (esk.), Miguel Etxebarria artista plastikoaren bi lanak, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak antolatutako VII. narrazio lehiaketaren gaia Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak Nazioarteko Narratiba Lehiaketa deitu du bere 129. urteurrenaren baitan. Zazpigarren edizio honetan lehiaketak, nolabait, bi diziplina artistiko uztartuko ditu, Miguel Etxebarria euskal margolariaren bi lan proposatzen baititu gai gisa. “Gure oroitzapenak” eta “Ni eta nire bakardadea” dira eta artikulu hau ilustratzen dute. Narrazioek, gaztelaniaz idatzita, ...

Gehiago irakurri...


Euskal venezuelarren egungotasuna eta berriak jarraitu nahi? Pedro Arriagak hilabetero plazaratzen du Jazoera buletina

2024/05/23

Jazoera buletinaren azken zenbakia, 157.a, 2024ko apirilari dagokiona Pasa berria den apirilean 13 urte bete ziren lehenengo alea 2011eko apirilean atera zuenetik. Helburua, orduan eta orain, Venezuelako euskaldunen eta euskal-euskal-venezuelar komunitatearen arteko zubigintza lana egitea eta elkar lotzea, komunitate zentzua elkarren berri izatearen bidez sustatuz, nonahitik, nonahi egonik ere. Pedro Javier Arriaga Aguirre caracastarra du hasiera-hasieratik egile eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia