euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur Bilbon Klasikoen Irakurketa jarraitua 2024, Kirmen Uribe protagonista eta diasporako hainbat ordezkari partaide

2024/06/06

Gaur 2024ko Klasikoen Irakurketa Jarraitua Bilboko Arriagatik, "Bilbao-New York-Bilbao" irakurriz, Diasporako Dagoeneko hogei bat hizkuntzatara itzulia izan den Kirmen Uriberen "Bilbao-New York-Bilbao" eleberria irakurriko dute gaur osteguna Bilbon, hitzaren lekukoa elkarri pasatuz, esaldi edo paragrafoka, hainbat jendek, tartean euskal kulturaren hainbat erreferentek,  Bilbo Zaharra Euskaltegia antolatzaile duen urteroko Klasikoen Irakurketa Jarraituan. Hitzordua goizeko 8etan ...

Gehiago irakurri...


Gaur 80 urte izan zen BMGko D Eguna: AEBn euskal jatorriko soldaduak ohoratu nahi dituzte NABOk eta Beurko elkarteak

2024/06/06

Felix eta Julian Oleaga anaia newyorktar beteranoak bi mila bat euskal biografia izango dituen ohoratze proiektu honetako izenetako bi (arg. Oleaga familia/Sancho de Beurko) Gaur duela 80 urte, 1944ko ekainaren 6an, AEB, Erresuma Batuko eta Kanadako armadek Normandiako Lehorreratzea bezala ezagutuko zen ekitaldia hasi zuten, indar nazien kontrako erasoaldian eta BMGri amaiera ipiniko zion operazio militar erraldoiari ekinez. Azken urteotan baizik ez dugu jakin, Sancho de Beurko Elkarteko ikertzaileek eginiko lanari esker, egun hartan berrogeita hamarretik gora euskal jatorriko ...

Gehiago irakurri...


Ikasi, irakatsi eta batez ere gozatzeko, Xamar-en "Euskara jendea" dokumentalak eskuragai daude plataformetan

2024/06/05

Primeran Plataformako 'Euskara jendea' ikusteko sarrera "Euskara jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza" dokumentalak 2006an Pamielak argitaratutako izen bereko liburuan daude oinarrituta. Liburua bezala, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara elkarteek ekoitzitako dokumental sorta hau erreferente bihurtu da euskal kultura ezagutarazteko helburua duten materialen artean, Juan Carlos Etxegoien ‘Xamar’ ...

Gehiago irakurri...


Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketa deitu dute, munduko edozein lekutatik bidalitako lanentzat

2024/06/05

Ekainaren 10a azken eguna Europako Euskal Etxeen II. Euskarazko Podcast lehiaketarako, Valentzia eta Madrilgo Euskal Etxeak deitzaile Madril eta Valentziako Euskal Etxeek Europako Euskal Etxeen Euskarazko Podcast lehiaketaren bigarren edizioa aurkeztu dute, euskal diasporako euskaldunei eta Euskal Herritik kanpo euskal etxeetan, hizkuntza eskoletan, irakurlegoetan eta abarretan euskara ikasten dutenei zuzendua. Lehiaketa honen helburua ikasleen eta euskaldunen artean euskararen erabilera eta zabalkuntza sustatzea da. "Anima zaitezte, pozik ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Cordobako Gerora Euskal Kultur Elkarteak, Agustina Madarieta lehendakari duela

2024/06/05

Cordobako Gerora euskal elkartearen Zuzendaritza Batzorde berritua, izen bereko probintzia argentinarrean Cordobako Gerora Euskal Kultur Elkarte Zibilak urteroko bere Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen maiatzaren 18an eta bertan "elkartearen martxa onari eusteko hainbat gai jarratu ziren" eta, estatutuek markatzen duten maneran, Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozkak egin ziren, ondorioz honela osatuta geratu dela erakundeko Zuzendaritza Batzorde berria:

Gehiago irakurri...


Saint Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilota Liga - Euskal Etxeak kirol hezitzaile eta kultur sustatzaile lanpostua eskaintzen du

2024/06/04

Ipar Ameriketako Euskal Etxeen NABO federazioko kide da St. Pierre eta Mikeluneko Euskal Etxea 2021etik, Frantziako parte bada ere Saint Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilota Liga - Euskal Etxeak kirol hezitzaile eta sustatzaile lanpostua eskaintzen du, 6 urtetarik goitiko haurretarik adineko jendeenganainoko irakasle, animatzaile eta sustatzaile lanak egiteko, pilota eta euskal kiroletan, antolatzaile eta dinamizatzaile bertako euskal bizitzan, eta laguntzaile euskal festetako jarduerak eta programa osatzen. Pilota tituluduna behar du izan ...

Gehiago irakurri...


Euskal kulturan murgiltzeko bi jardunaldi Rio Negroko Unibertsitatean Aberri Etxeko taldeetako lagunen eskutik

2024/06/04

Euskara, dantzak, gastronomia eta euskal zinema izan dira Rio Negroko Unibertsitate Nazionaleko Nazioarteko Harremanetarako Zuzendaritzak Viedmako Aberri Etxea Euskal Etxearen eskutik antolatutako jardunaldietan jorratutako gaiak Hezkuntza komunitatearen oniritziarekin garatu da euskal kulturari eskainitako "Hizkuntzen eta Kulturaren Bigarren Jardunaldia" Rio Negroko Unibertsitate Nazionaleko Nazioarteko Harremanetarako Saila antolatzaile, Viedma, Carmen de Patagones eta bertako eragin eremuko Aberri Etxea Euskal Etxearekin elkarlanean. Ekimenak ikasleak eta unibertsitateko langileak kultur esperientzia ...

Gehiago irakurri...


Nevada Magazine aldizkariko artikulua Las Vegaseko Lagun Onak euskal etxe eta euskaldunez 2024ko Udako zenbakia

2024/06/03

Euskal Etxearen historiari dagozkion argazki batzuk, Lagun Onak-ek berak egindako emaitza batean "Fast Friends" (lagun azkarrak) dauka izenburu, Nevada Magazine aldizkariaren azkeneko zenbakian, 2024ko Udako dagokion alean, Mark Maynard-ek sinatzen duen erreportajeak, gai harturik hain zuzen ere, Nevada hegoaldean, munduko jokalarien meka den Las Vegaseko euskal komunitatea eta bertako Lagun Onak euskal etxea, sorrera berezia izan baitzuen 1980an, urte batzuk lehenago MGM (Metro ...

Gehiago irakurri...


Euskadik eta Quebec-ek literaturaren bidez sendotu dituzte loturak Madrilgo 83. Liburu Azokaren testuinguruan

2024/06/03

Euskadi eta Quebec-eko ordezkariak Madrilgo Euskal Etxean bilduta, euskal argitaletxe standa Liburu Azokan eta argitalpenak euskal literaturaz publiko frankofono eta quebectarrarentzat (arg. Etxepare) 83. Madrilgo Liburu Azoka maiatzaren 31tik ekainaren 16ra ari da egiten hiriburu espainiarrean. Imanol Otaegi, Etxepare Euskal Institutuko Kultura zuzendariak, Quebeceko liburu sektoreko ordezkariekin egindako topaketa batean parte hartu du. Lan-saioaren helburua bi lurraldeen arteko kultur sinergiak garatzea izan da, Quebec-eko eta Euskadiko literatura sektoreko eragileen arteko loturak sendotzea eta ...

Gehiago irakurri...


Gaikako afari zikloa Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen egoitzan, ISFT 135ko sukaldaritza ikasleen eskutik

2024/06/03

Itxaropen-eko lehendakari Oscar Marco eta batzordeko kide diren Nora Idoeta eta Guadalupe Arocena, Goi Mailako 135 zenbakidun Heziketa Teknikoko Institutuko ikasleekin batera Euskal Etxearen egoitzan Saladilloko 135 zenbakidun Prestakuntza Tekniko Goi Mailako Institutuarekin sinatutako tratu baten ondorioz, herriko Itxaropen Euskal Etxeak sukaldaritzaren inguruko topaketa ziklo bat burutuko du. Zerbitzu gastronomiko karrerako ikasleek hiru afari prestatuko dituzte gaika, irakasle bat ikuskari. Lehenengo topaketa uztailaren 12an izango da eta euskal jaki tradizional plater bat eskainiko dute. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia