euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Gernika(k) / Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak" Nazioarteko Kongresua

2024/06/13

"Gernika(k) / Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak" Nazioarteko Kongresua  Gernikan 2024ko ekainaren 13 eta 14an "Gernika(k) / Guernica(s) Trauma historikoaren birsemantizazioak" Nazioarteko Kongresua izenpean, elkarretaratzea egingo da Gernikan ekainaren 13 eta 14an, barne dituela osoko ponentziak Elai-Alai aretoan; solasaldiak Euskal Herria Museoan; erakusketak (Xabier Erkiziaren 'Aire errea' Gernikako Bakearen Museoan, MHLIko Hezkuntza Azpitaldea Elai Alai Aretoan, eta Konfresurako ...

Gehiago irakurri...


Giro bikainean ospatu ditu José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak bere 28 urteak, bazkari ederrean, alaitasuna nagusi

2024/06/12

Pozarren eta emozioa José C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak 28 urteurreneko brindisean Buenos Aires Handiaren ipar-mendebaldean, José C. Paz herriko “Toki Eder” Euskal Etxearen 28 urteen ospakizuna jai ederra bilakatu zen joan den igandean, ekainaren 9an, euskal elkartearen egoitza dotorean. 120 bat lagun bildu ziren bazkari bapoa partekatzeko, zer eta Etxeko sukaldariek prestatu eta Toki Ederreko kideek arduraz zerbitzatutako paella. Daniel "Jopo" Galfredo eta bere ...

Gehiago irakurri...


Irratiaren magia eta indar handia lagun aurrera darrai Euskal Berriak, Haraneko Euskal Etxearen irrati ziklo arrakastatsuak

2024/06/12

Ezkerretik eskuinera, Milagros Ibarbia, Andrea Criado, Natalia Suarez Caminoa eta Maite Caracotche, Haraneko Euskal Etxeko “Euskal Berria" irratsaioko lantaldea Duela urtebete pasatxo hasi zen emititzen Trelew hiritik "Euskal Berria", Haraneko Euskal Etxearen irratsaioa. Irrati abentura gisa hasi zenak jarraitzaileak batu zituen berehala, eta finkatuz joan da asteroko informazio proposamen sendo gisa, solasgai hartuta euskal diasporaren jarduerak bai, baina baita Euskal Herriko egungo berriak ere. Martxoan hasia du saioak bere bigarren ...

Gehiago irakurri...


Aste honetan Gernikan egingo den Nazioarteko Kongresuan aurkeztuko du Iñaki Zumaldek 'Casa Guernica' elkarte brasildarra

2024/06/11

'Gernika Vive' 3. astearen irudiak; Ivan Zumalde Sao Pauloko eskola batean Duela sei bat urte hasi zen euskal jatorriko Ivan Zumalde brasildarra San Pauloko ‘Casa Guernica’ proiektuari forma ematen. Lehenengo jendaurreko programa zehatza, ordea, 2022an ailegatu zen, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenean. Momentu hartan ‘Gernika Viva’ Astearen lehenengo edizioa estreinatu zen eta geroztik, urtero egin dute. ‘Gernika Viva’ ...

Gehiago irakurri...


BERTAN BEHERA. Hitzaldiak eta dokumentala Bogotako Euskal Etxean Gernikari buruzko erakusketaren estreinaldian

2024/06/11

‘Gernikako Bonbardaketatik 87 urte’ erakusketa Bogotako Euskal Etxean: ekitaldia bertan eta haren aurreko Gernika Parkean [EGUNERAKETA 2024-06-11n: Bogotako Euskal Etxeak jakinarazi du asteazken honetarako, ekainaren 12rako, iragarritako eskola maisu-maistren geldialdi nazionalaren karietara, eta Polizia Nazionalaren gomendioei jarriki, bertan behera geratzen dela ekitaldia. Adieraziko da data berria. Barkatu eragozpenak]

Gehiago irakurri...


"Hilketa euskal ostatuan", Elizabette Guéçamburu gazte euskal kaliforniarraren lehenengo polizia eleberria

2024/06/10

"Murder at the Boardinghouse" (hilketa euskal ostatuan, esango genuke itzulpen librean) dauka izenburu Elizabette Guéçamburu gazte euskal kaliforniarraren lehenengo eleberriak. Ingelesez idatzia, nobelak euskal gaiko lanentzat Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak urtero deitzen duen lehiaketa irabazi zuen 2022an, eta sariko parte zen lana argitara ematea. Anna ...

Gehiago irakurri...


BEO Euskal Irakurle Klubaren bigarren saioa, Zoomez, oraingoan "Sweet Promised Land" hizpide, animatzen?

2024/06/10

San Frantziskoko BEO Irakurleen Klubak Robert Laxalt-en 'Sweet Promised Land' aztertuko du gaur San Frantziskoko BEO (Basque Educational Organization) euskal elkarteak deia zabaldu du, Estatu Batuetan edo Diasporan diren irakurleei zuzendua, gaur astelehena ekainaren 10ean egingo duen bere 'BEO Book Club'aren bigarren saioan parte hartzekoa. Partaidetza libreko saioa da, eta Robert Laxalt-en "Sweet Promised Land" obra hautatu du hizpide. Liburuak idazlearen aita xiberotarraren ...

Gehiago irakurri...


Euskal Australiar Alkartearen urteroko bazkaria bihar Gernikan, bi hilabete falta direla Australiara joateko: animatzen?

2024/06/07

Iaz Gernikako Zallo Barri jatetxean batu ziren lagun euskal australiarrak, Euskal Australiar Alkartea antolatzaile Hazten ari da azken urteotan Australiako euskaldunen presentziaren berri eta oihartzun publikoa. Amerikarakoa baino askoz apalagoa, baina egitate bat da hau ere, eta azken mende pasexean hara emigratu eta bertan finkatu zirenen ondorio, egun badira bi euskal etxe aktibo, Sydneyn (Gure Txoko) eta North Queenslanden (North Queensland Basque Club). Azken urteotan, eta honek zerikusi zuzena du ...

Gehiago irakurri...


Andrea Braverman-en "Maleta batean sartzen dena" liburua aurkezten, euskal istorio eta emozio gau bat Buenos Airesen

2024/06/07

Erdian, Andrea Braverman, "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) liburuaren egilea, Sabrina Otegui bere eskuinean eta Quipu argitaletxeko Vik Arrieta ezkerrean dituela orain astebete Euskaltzaleak-en Buenos Aires hiriko nerabe bat da Sol, eta egunkari intimo bat aurkitzen du bere etxeko trastelekuan. Gerraoste hasieran Argentinara iritsi zen bere euskal birramonarena da, gauza gutxi daki haretaz... "Lo que cabe en una valija" (Maleta batean sartzen dena) liburuaz ari gara, Andrea Braverman idazle argentinarrak idatzia. Joan den ostiralean, maiatzaren 31an, Buenos Airesko Euskaltzaleak ...

Gehiago irakurri...


Erantzun bikaina FEVAren formakuntza proposamenari: ehun partaide Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko tailerretan

2024/06/07

Hogei Euskal Etxetik gorako ordezkariek partaide joan den asteburuan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean antolatutako tailerretan Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea izan da joan den asteburuan FEVAk antolatutako bi formakuntza topaketa jendetsuen gertaleku. Eraldaketa Instituzionaleko Tailerra, Zazpirak Bateko lehendakari Guillermo Canut Garramiolaren eskutik, larunbatean, ekainaren 1ean, burutu zen, 19 euskal etxetako 39 ordezkari partaide. Dantzarientzako tailerrak, berriz, Bahia Blancako Union Vascako Manu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia