euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hamarkada pasea da Quebec-eko euskal arraun taldea ari dela lanean Montrealen; hurrengo txangoa, ekainaren 29an

2024/06/19

Quebec-eko arraunlarien taldea ‘Kebekeko Arraun Taldea-KAT’ (sic) izeneko arraunlari amateurren taldea 2013an sortu zen Montrealeko Euskaldunak Quebec Euskal Etxearen baitan euskaldunen eta quebectarren itsas-zaletasunaren eta bi herrien artean egon dagoen lotura historikoaren ikur. Hamar urte hauetan, mota askotako ekintzak antolatu izan ditu taldeak naturaz eta euskal kulturaz gozatzeko helburuarekin.

Gehiago irakurri...


50 bat ikaslek klase bat jaso dute euskal kultura eta immigrazioaz Lapridako Lagunen Etxeko lagunek emana

2024/06/18

Lagunen Etxeko Eduardo Torryk eta Silvia Azpiazuk euskal immigrazioari buruzko klasea eskaini zuten “Escuela Media Nro. 1” Eskolan Immigrazioari eskainitako formakuntza-jardunaldi baten baitan, ikasleen aurrean mintzatu eta euskaldunez hitzaldia emateko gonbitea jaso zuen Lapridako Lagunen Etxeak, espainiar eta italiar gizataldeekin batera, bertako Maila Ertaineko Eskola 1 zenbakidunean. Ekintza kurrikularrean, aipatu eskolan irakasle den eta aldi berean Lagunen Etxeko kide den Celeste Ugarte egon zen, institutuko berrogeita hamar bat ...

Gehiago irakurri...


Global Training: epea zabalik uztailaren 19ra arte Euskadiko gazteek praktika ordainduak egin ditzaten atzerrian

2024/06/18

Global Training-en aurreko edizio bateko gazte partaideen elkarretaratzea Global Training programa, Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko denak urtero deitzen duen beka programa da, 2012an sortu zenetik hona Euskak Autonomia Erkidegoko 5.000 gazte baino gehiagori praktika profesional ordainduak atzerrian egiteko aukera eman diena. Programak deitu berria du bere 2024ko ...

Gehiago irakurri...


FEVAko Musikarien 2024ko Topaketa Nazionala datorren asteburuan Mar del Platan, Dantzari Ohien jaian ere partaide

2024/06/17

Iazko abuztuaren 19an FEVAko musikarien bigarren topaketaren baitan Cosquín-eko Alma Encantada Antzokian emandako kontzertua FEVAk deituta, datorren asteburuan 2024ko Musikarien Lehen Topaketa burutuko da Mar del Platan. Argentinako hainbat hiritatik etorriko diren musikari ugariak Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiak prestatutako abegiari erantzun eta guztien arteko lan koordinatua landu eta bideratuko dute. Ekitaldia heldu den ostiral eta larunbatean, ekainaren 21ean eta 22an alegia, gauzatuko da, eta asteburu berean, larunbatean, ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz eskaini dute Tepotzotlan-en Euskal Musika Programa Arte Ederretako Madrigalistek, Mexikoko SBAP antolatzaile

2024/06/17

SBAP edo Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, Mexikoko Adarra, EHko RSBAP elkartearen adar mexikarra da, 1764an Azkoitian sortu elkartea Entzulegoa zein antolatzaileak pozik eta gogobete bururatu zen joan den igandean Tepotzotlan-go Herri Magikoan, hainbat euskal musikagileren obrez osatutako 'Euskal Kontzertua' —ezaugarri, garai eta estilo diferentetako egileen lanak interpretatuz, Aita Donostia, Sorozabal edo Arriagatik, JavierBusto, David Azurza o Josu Elberdineraino—, Euskalerriaren Adiskideen ...

Gehiago irakurri...


Euskara irakasle bila dabil Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxea, euren irakasle taldera bil dadin

2024/06/14

Paueko Lagun eta Maita Euskal Etxea euskara irakasle bila dabil, euren egoitzan klaseak astelehenero emateko. Datorren ikasturteari begira izango litzateke, irailaren 16ko astean abiatzeko printzipioz, Klaseak astelehenetan arratsaldeko 7etatik 9etara lirateke Euskal Etxeak 94 Avenue de Burosen daukan egoitzan.  Zeregin ordaindua da. Detaileak elkarrekin solastuz zehaztuko dira.

Gehiago irakurri...


Nola josi zeure euskal jazki tradizionalak: Aberri Etxeak tailer berezia eskaintzen du horretarako Viedma eta Patagonesen

2024/06/14

Jantzien tailerraren kariaz, bertako telebista kateak Antonella Ibarrola elkarrizketatu zuen Aberri Etxearen egoitzan Dantzari talde bat oholtzara igotzen denean, gutxitan pentsatzen dugu emanaldi horren atzean, batzuetan minutu gutxikoa bada ere, dagoen lanaz. Eta ez gara ari soilik dantzaren ikasketa prozesuaz, entseguez eta talde baten koordinazioaz, gaietako batzuk aipatzearren. Jantziak ere ikuskizunaren zati garrantzitsua dira, eta lortzea ez da beti lan erraza Diasporako euskal etxeentzat. Viedma eta Patagoneseko Aberri ...

Gehiago irakurri...


Euskaraz eta gaztelaniaz kantuz, D'Capricho bikote kubatarrak igandean hasiko du Iholdin 2024ko bere EH bira

2024/06/14

D’Capricho bikote kubatarraren 2024ko bira ekainaren 16an hasiko da, Behe Nafarroan Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatzen duten D’Capricho bikotea berriro ere arituko da kantari Euskal Herriko agertokietan uda europarra baliatuz. Oraingo bira honetan ‘Azul’ izeneko bere azken diskoa aurkezteko dute. Kubatarren bira igande honetan –ekainaren 16an– hasiko da, Nafarroa Behereko Iholdin arratsaldeko 4etan emango dute kontzertuarekin, eta abuztura ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako 'Euskal Echea'k bere Artxibo Historikoa sortu du eta liburutegia ari da suspertzen

2024/06/13

Paula Zuluaga eta Iñaki Montoya (goiko irudian) dira ehun eta bat urteko Euskal Echea liburutegia suspertzeko eta bertako Artxibo Historikoa sortzeko lanen koordinatzaileak Duela hiru hamarkada pasatxo Patagoniako Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteak sarritan jasotzen zituen liburu dohaintzak, Eusko Jaurlaritzaren aldetik gehienbat. Duela oso gutxi zendutako Dora Huiche euskaltzale nekaezinak material hori antolatzeko beharra ikusi zuen, lanari ekin eta horrela Euskal Echea-ko liburutegia jarri zuen abian. Iaz, munduan hegoaldeen dagoen Euskal Etxe ...

Gehiago irakurri...


140. zenbakira iritsi da Txileko Santiagoko Euzko Etxeko ‘Berriketari', euskal musika, kirola, Batzorde berritua aipagai

2024/06/13

Txielko Santiagon duela 17 urtedanik argitara ematen duten ‘Berriketari’ren 140. zenbakiaren azala Eskuragai dago jadanik sareetan eta buletineko blogean —Euzko Etxeko lehendakari ere baden— Ignacio Bastarrica zuzendari duen eta Maria Angelica Carrasco editore duen 'Berriketari' buletinaren 140. zenbakia. Atala editorearen hitzekin hasten, ohi bezala, da eta aurreko zenbakien ereduari jarraituz hiztegi labur bat ere badakar hasieran, eguneroko bizitzan maiz erabiltzen diren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia