euskal diaspora eta kultura
2020/02/05
Bere 10. urteurrenera iritsiko da aurten Argentinako ‘Euskal Zinema Ibiltaria’ proiektua --euskal filmak eskaintzen ditu hala eskatzen duten herrialde osoko euskal etxeetan-- eta programako sortzaile Carlos Gabilondok era polit batean ospatu nahi du: hamar urte hauetan euskal zinema emanez bisitatu dituen euskal etxe guztietara bueltatuz. Zeure euskal etxean euskal zinemako izenburu zahar edo ...2020/02/04
Euskal Etxearen 2019ko azken bileran oso helburu zehatzak jarri zizkion bere buruari Gral. Belgranoko Gure Etxeak, tartean dantza taldea handitu eta sendotzea. Asmoa ez da hitz hutsetan geratu eta urtea hasi bezain laster –otsailaren 2an hain zuzen– euren lehenengo emanaldia egin zuten Gure Etxeako dantzariek --"Gure Dantza" talde-izenpean--, herriko ‘Peatonal 2020’ ...2020/02/04
Espainolezko punk mugimenduaren ikur eta aitzindari izan ziren eta milaka jarraitzaile segitzen dituzte izaten Euskal Herrian zein Espainian baina baita Hego Amerikan ere. Taldea sortu zela 40 bete direla ospatzeko, eta “Ni descanso ni paz” azken lan diskografikoa aurkezteko, kontzertu bira bat eskainiko du Evaristo buru duen bandak aste ...2020/02/03
Gutxienez lau dira munduan aste honetan Santa Ageda edo Agate Deuna ospatuko duten euskal etxeak, esan nahi baita Madrilgo Euskal Etxean, Bruselakoan, Valentziako Euskal Etxean eta Boisekoan. Guztietan, ohiko koplak kantatuko dituzte eta hiruetan bira edo itzulia egingo dute herriko kale eta plazetan barrena, Valentzian ekitaldia egoitza barruan egingo delarik, afari bat eta kantu gehiago ...2020/02/03
'Batiburrillo' du izena eta behiki eta haragi eta tripakiz prestatzen den jakia da San Juan Bautista eta Misiones departamentu paraguaitarrean. Izan ere bertako platerik famatu eta adierazgarriena da gaur egun. Bere sorburua, bertara 1926an iritsi zen Sebastian Sasiain-i eta Brigida Zubia Erostarbe bere emazteari egozten zaie eta, urteak eta gero, euren ondorengoek zein bertako botere ...2020/02/03
Mugimendua eta haize berriak sumatzen dira azkenaldian Buenos Aires probintziako Magdalenako Euskal Etxean eta horien barnean oso animaturik ospatu du bertako euskal gizataldeak San Sebastian Eguna. Zeremonia urtarrilaren 20an egin zuten herriko Memoriaren Parkean eta bertara bildu ziren Etxeko kide eta lagunak haritz bat landatu eta plaka oroigarri bat desestaltzeko. Aipagarria da udaleko agintariak ...2020/01/31
Urtarrilaren 24an zendu da bi minbizi mota diferentez Elkoko Ospitalean 84 urte zituen Fermin Alzugaray lesakarra, aspaldi Elkon bizi zena eta lagunek crowdfunding edo dirubilketa bat antolatu dute GoFundMe orrialde bat sortuz izan zituen mediku zorrak kitatu eta familien bidaia eta hileta gastuei aurre egin ahal izateko. Dirubilketak 3.000 dolarreko helburua finkatu du eta artikulu hau idatzi artean erdia ...2020/01/31
Iazko uztailean bukatu zuen trebakuntza prozesua Euskara Munduan programaren V. taldeak, euskara maila egiaztatze-frogekin. Baina katea ez da batere eten eta talde berri bat hasi da aurten, Hego Amerikako udan, San Nicolaseko Euskal Etxea anfitrioi eta Etxepare Euskal Institutua eta FEVA antolatzaile. Argentina (27), Brasil (2), Txile (3) eta Uruguaiko (3) ikasleak dira, guztira 35: “Taldea sortzeko egin ...2020/01/31
Pixkanaka urtean barneratzen goaz eta Argentinako euskal etxeak urteko euren egitaraua osatzen doaz, bakoitzak bere herri mailako ekitaldiei begira baina baita herrialde mailako hitzordu eta elkarretaratze handiei dagokienez ere. Eta ez bakarrik festetara publiko gisa bertaratzeko, baizik eta ekitaldietako protagonista eta komunitatearen aurrean agertuko den euskal gizataldearen irudiaren parte ...2020/01/24
Zenbat aldiz galdetu diozu zeure buruari zure arbaso euskaldunen jatorriari buruz? Norekin eta zein adinekin ezkondu ziren, zenbat seme-alaba izan zituzten eta zein izan zen euren legatua? Bizi izan zineten baserria ezagutu nahi izan al duzu, zertara dedikatu ziren? Zergatik bidaiatu zuten mundu berrira: gerra izan al zen, erbestea, edo etorkizun hobe baterako ilusioa?PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus