euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

500 lagunetik gora Mar del Platako Denak Baten Dantzari Ohiaren Jaian, FEVAko musikariak luzimendu handiz partaide

2024/06/26

Oholtza gain zein azpian, emozioz bizi izan ziren Dantzari Ohiaren Jaia eta Beti Alai dantza taldearen 80 urteak, FEVA musikariek edertuta Jarduera eta emozio handiko orduak bizi izan dira joan den asteburuan Mar del Platako Denak Bat-en, euskal etxea bi ekitaldi garrantzitsuren egoitza izan baita, batetik, euskal etxe argentinarretako musikarien biltoki, FEVAko musikarien urteko lehenengo bilkuran, Bahia Blancako Euskal Aste Nazionaleko euren partaidetza prestatzearren; eta horrez gain, 2024ko Dantzari Ohiaren Jaia egin du, bertako Beti Alai dantza ...

Gehiago irakurri...


Valladolideko Gure Txokoren asteburupasa Donostian eta bere abesbatzaren kontzertua Artzai Onaren Katedralean

2024/06/26

Valladolideko Gure Txoko Abesbatza Donostiako Artzain Onaren Katedralean Pucelako euskal elkarteak aldiro egin ohi duen Euskal Herrirako irteera egin du. Joan den astebutuan, Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeko lagun kuadrilla bat Donostiaraino heldu zen, elkarteko abesbatza ordezkaritzako ikur eta erakusgarri aitzindari harturik. Abesbatzak kontzertu dezente eskaintzen ditu Gaztela eta Leon erkidegoan eta kanpoan ere bai. Kasu honetan, joan den igandean Donostiako Artzai Onaren ...

Gehiago irakurri...


Zabalik atzerriko unibertsitate eta goi-mailako zentroetan euskara edo euskal kultura irakasteko ikastarorako epea

2024/06/25

Ikastaroa urriaren 4tik azaroaren 30era egingo da Donostian Atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa antolatu dute beste behin Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak. Ikastaroa urriaren 4tik azaroaren 30era burutuko da ostiral eta larunbatetan, EHUko Donostiako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean ...

Gehiago irakurri...


Chacabuco: Guillermo Larregui Euskal Etxeak topa egin du bere 35 urteengatik eta jai handi batekin ospatuko du uztailean

2024/06/25

Barnetchegaray Echave familiak Euskal Etxeko zeremonia banderen babeslearen figura inauguratu zuen joan den ekainaren 20an Guillermo Larregui Euskal Etxearen sorrera data esanguratsua da Argentinan, izan ere, aberri-data nagusietako bat ere bada-eta, Banderaren Eguna, hain zuzen. Joan den ekainaren 20an Chacabucoko Euskal Etxeak 35 urte bete zituen eta aurtengo ospakizunak ezaugarri bereziak izan zituen. Uztailean jai handi batekin ospatu behar dute, baina bitartean, ohiko topa eginez ospatu zuten eta, Argentinako ...

Gehiago irakurri...


Topaketa birtuala: Zer da gizona izatea 21. mendean? Bere rola berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzen

2024/06/24

Ekainaren 29an, larunbatean, 15etan (Euskadiko ordua), Zoom plataformaren bitartez, Euskal Etxeetako kide diren eta kudeaketa lanak egiten dituzten gizonei zuzendutako maskulinitateei buruzko topaketa bat egingo da. Euskal Etxeei zuzendutako emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazio-proiektuaren baitan, maskulinitateei buruzko jarduera birtual bat egingo da. Topaketak “Zer esan nahi du 21. mendeko gizona izateak? Gizonen zeregina berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko” du izenburua eta Berdintasunean eta Maskulinitateetan aditua den Josetxu Riviere Aranda izango ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz aritu da Mendozan bertako Euskal Etxeko Gure Kanta korala, Cantate Taldea eta musikari gonbidatuak lagun

2024/06/24

Ekainaren 15ko kontzertua Mendozako Denak Bat Euskal Etxean, Gure Kanta Abesbatza eta Cantate Taldearekin, gonbidatu gehiagorekin Haur eta gazte musikariak ere partaide, kontzertu arrakastatsua eskaini zuten joan den larunbatean ekainaren 15ean Mendozan, bertako Denak Bat Euskal Etxearen egoitzan, hiriko Cantate taldeak eta Euskal Etxeko Abesbatzak. Talde anfitrioiko kide askoren debuta izan zen eta publikoa abegikor eta harreratsu izan zuten, txalo zaparrada ederrak eskainirik. Estilo desberdinetako ...

Gehiago irakurri...


Limatik Berlineraino, sua, dantza eta agiantza onak munduko euskal etxeetan San Juan eta solstizioa ospatzeko

2024/06/21

Kanaria Handiko Mamia Euskal Etxeak Akelarre batera gonbidatzen du ekainaren 23an Ilusio handiz bizi du jende askok Euskal Herrian San Juan Gaua eta ilusio berarekin ospatzen dute munduan zehar sakabanatuta dauden euskal etxe eta euskaldunek. Berez ekainaren 23an bada, San Juan Egunaren bezperan, Diasporan asteburuaren bueltara ekartzen dute deialdi gehienek. Adibidez, Berlinen, gaur bertan, ostirala, egingo dute ospakizuna. Berlingo 'Gernika' euskal elkarteak, Berlingo katalan Castellers ...

Gehiago irakurri...


"Itziar Ituñogatik ikasten dut euskara", aitortzen du Buenos Airestik María Sol Cicerok, Madrilgo EEko euskarazko Poesia sariduna

2024/06/20

Itziar Ituño inspirazio, Maria Sol Cicero Moroni euskaran murgildu eta EHaren bihotzera heldu da. Argazkian, Bilbo bisitatzen "Ez daukat euskal odolik, Itziar Ituñoren zalea naiz eta beragatik hasi nintzen euskara ikasten” aitortu dio EuskalKultura.eus-en Buenos Airesko korrespontsalari Maria Sol Cicero argentinarrak, aste honetan bertan ebatzi den Madrilgo Euskal Etxearen Poesia Lehiaketako irabazleetako bat denak. Madrilgo Euskal Etxeak hamabi urte daramatza euskarazko poesia lehiaketa hau antolatzen eta hau izan ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea Euskal Etxea euskara irakasle baten bila dabil. Ezagutzen EGAdun edo irakaslerik Balear Uharteetan?

2024/06/20

Artea Euskal Etxeak datozen egunetan nahiko luke hartu euskara irakasleari buruzko erabakia Mallorcako Artea Euskal Etxeak iragarri berria du euskara irakasle baten bila ari dela, uda ostean hasiko den ikasturteari begira. EuskalKultura.eus-en erredakziora bidali duen oharrean dioenez, plazaratu duen proposamena datorren urrian hasi eta ekainera arte luzatuko den ikasturterako egiten du, eta EGA duen edo irakaslea den pertsona bat xerkatzen du, Euskal Etxeak Palman, Obra Cultural Balear-ekin duen ...

Gehiago irakurri...


Literatura solas animatua Mallorcan Carmen Larrinagarekin: larunbatean Ikasturte Amaiera Afaria Artea Euskal Etxean

2024/06/19

Mallorcan bizi den Carmen Larrinaga idazlearen lanak hizpide bildu ziren joan den larunbatean Artea Euskal Etxeak deiturik Joan den igandeak, ekainaren 16an, arrakastatsu joan zen Mallorcako Artea Euskal Etxeak Son Rapinyan antolatutako poesia hitzordua. Mallorcan bizi den Carmen Larrinaga idazle eta bidaiariak Marokori buruzko bere lekukotasuna eskaini zuen, "Marruecos paradise" liburuan biltzen duena hain zuzen, eta "Bach y la lámpara amarilla" izenburuko bere poema liburua ere komentatu zuen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia