euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikerketa-egonaldi bat egin nahi Renoko Unibertsitatean? Martxoaren 3an itxiko du epea Jon Bilbao Katedraren deiak

2020/02/21

Euskal diasporari buruzko ikerketa sustatzeko helburua dauka Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Katedrak Hilabeteko ikerketaldia 2020ko abuztutik abendura bitartean gauzatzeko da eta Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada System of Higher Education erakundeak (NSHE), Nevada-Renoko Unibertsitatearen (UNR) izenean, plazaratu dute. Jon Bilbao Visiting Research Fellow 2020 deialdiak Euskal Diaspora gaiari buruzko ikerketa proiektu bat landuko duen ikertzaile bat hautatzea du helburu eta ...

Gehiago irakurri...


Baionako Collège Marracq eskolako 50 bat gazte errugbilarik Iparraldeko Euskal Etxea bisitatu dute Buenos Airesen

2020/02/21

Baionako Collège Marracq-eko errugbilariak Iparraldeko Euskal Etxean eginiko argazkian Bi aste igaro zituzten Argentinan Collège Marracq eskolako gaztetxoek, Buenos Aires eta Santa Fe probintzietako zenbait hiritan partidak jokatu eta erakustaldiak eginik. Buenos Aires hiriburura iristean, Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideek elkartearen egoitzan errezibitu zituzten. Bertan, 1895ean sortutako erakundearen historia azaldu zieten eta “Euskal ...

Gehiago irakurri...


Kirmen Uriberen ‘17 segundo’ poema-liburuko atal bat argitaratu du ingelesez ‘Poetry International’ atariak

2020/02/21

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) poeta eta idazle euskalduna Nazioarteko poeta desberdinen lanak ingelesez biltzen dituen ‘Poetry International’ atariak Kirmen Uriberen azken liburuko ‘Espetxeko haikuak’ atala argitaratu du. Poesia horietan intsumiso izateagatik kartzeleratzen duten gizon baten bizipenak kontatzen dira. Hala nabarmendu du Naiz-ek aste honetan argitaratu eta datozen lerroetara ekarri dugun informazioak.

Gehiago irakurri...


Mattin Lerissa eta Mixel Ducauk bi saio eskainiko dituzte Kalifornian, Chinon eta San Frantziskoko euskal etxeetan

2020/02/20

Mattin Lerissa Mixel Ducau (arg Maryse Bergonzat) Bidaia hasiko dute aste honetan Estatu Batuetara, Kaliforniara, Mattin Lerissa Behorlegiko kantari gazteak eta Mixel Ducau euskal kantari, musikagile eta jotzaile eskarmentudunak. Bira laburxea izango da, bi asteburu, eta horietan Chinon, Hego Kaliforniako herri honetako Euskal Etxean kantatuko dute datorren igandean, 23an; eta baita San Frantziskon ere, ondokoan, martxoaren 1ean, hiriko Gure Euskal Etxean. Ez ...

Gehiago irakurri...


ETB2ko ‘Vascos por el Mundo’ saioa Limara iritsiko da gaur, gaueko 10:30etan Euskal Herrian; arratsaldeko 6etan, Liman

2020/02/20

'Vascos por el Mundo' telesaioak Lima bisitatu du eta bertako Euskal Etxeko lagunekin bildu da 'Vascos por el Mundo' telesaioak Peruko hiriburura bidaiatu zuen urtarrileko azken astean ETB2k gaur emitituko duen saioa grabatzeko. Pedro Mardones kazetariak eta Joan Vinos kamerariak hiriko sukaldaritza zirkuitoak, hondartzak eta gune historiak bisitatuko dituzte Liman bizi diren sei euskal herritarren eskutik. Maider Zumarragakoa da, David Urnietakoa, Izaro zarauztarra, Gonzalo indautxuarra, ...

Gehiago irakurri...


‘Etxekoak’ abesbatzaren kontzertura gonbidatzen du bihar Bordaleko Euskal Etxeak, urtea bizi-bizi hasi ondoren

2020/02/20

Ekintza ugari urte hasieran Bordaleko Euskal Etxean, tartean, kantaldia Bordelen “euskal kultura biziaraztea” helburu duen elkarteak gonbite berezia luzatu die bazkide eta lagunei oro, 25 urteko jardunbidea duen ‘Etxekoak’ gizon abesbatzak bihar ostirala, otsailaren 21ean, St. Pierre Elizan, Gandignan-en, iluntzeko 8:30etan eskainiko duen kontzertura. Bordelealdean bizi diren 40 bat abeslarik osatzen duen abesbatzak kantaldia emango ...

Gehiago irakurri...


Triki-poteoa Buenos Airesen Euskaltzaleak-en 2020ko saioei ekiteko: urtean zehar zinema, sukaldaritza, kantua, dantza…

2020/02/19

Euskaltzaleak-ek antolatutako 9. Triki-poteoa otsailaren 9an izango da Euskara irakatsi eta zabaltzea du helburu nagusi Buenos Airesko Euskaltegiak eta irmo eusten dio asmo horri, Argentinako ikurra den Obeliskotik hurbil-hurbil daukan egoitzan. Eta bertatik aterako da 9. Triki-poteoa, otsailaren 29an, larunbata, San Telmo auzo famatuko kaleetan murgiltzeko. Hitzordua arratsaldeko 7:30etan da, Bernardo de Irigoyen kaleko 826an eta Euskaltegian hartuko dute lehenengo potea. ...

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasunak Pilar Alava berretsi du lehendakari; 2020ko ekintzak euskara eskolekin hasiko dira

2020/02/19

Sao Pauloko Euskal Etxearen 60. urteurreko ospakizunean elkartearen Gernika Kutuneko egoitzan Urtarrilaren 26an egin zuen Sao Pauloko Euskal Etxeak bere Batzar Nagusia. Bildutakoek Sao Paulon arabarren alaba jaiotako Pilar Alava berretsi zuten lehendakari 2020-2024 eperako. Agintaldi berriari begira helburuak zeintzuk diren galdetzean, Alavak esan dio EuskalKultura.eus-i orain arte bezala “euskal sustraiak bizirik mantentzea eta euskal kultura –eta ohiturak, folklorea, sukaldaritza, ...

Gehiago irakurri...


'Zauria(k)' dokumentalak abiatuko du ostiralean Bartzelonan euskal zinemaren erakuslehio katalana den Zinemaldia 2020

2020/02/18

Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen euskal zinemaren erakuslehio katalanak otsailaren 21etik martxoaren lehenera garatuko du bere 15. edizioa Hiru agertoki izango ditu Bartzelonan ostiralean hasiko den Zinemaldia.CAT jaialdiaren 15. edizioak, esan nahi baita Cinemes Girona aretoak, Hizkuntza Eskola Ofiziala eta Euskal Etxea bera. Izan ere, Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen euskal zinemaren erakuslehio katalan hau otsailaren 21etik martxoaren lehena bitartean garatuko da aurten, 11 euskal luzemetraia erakutsiz, horietarik 7 ...

Gehiago irakurri...


Bihar azken eguna izena emateko Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatza eskaintzen ari den 2020ko Udako Tailerrean

2020/02/18

Lagun Onak Abesbatza, 'Buenos Aires Celebra' jaialdian Tailerra atzo hasi zen (izena emateko epea bihar arte dago zabalik) eta otsailaren 28an bukatuko da. Proposamena maila ertaineko abeslariei dago zuzenduta, Pablo Banchi eta Miguel Pesce maisuen esku, eta garai eta estilo anitzeko koruentzako propio egindako obrak landuko dira. Saioak egunero dira, iluntzeko 7:30etatik 10etara, Laurak Bat Euskal Etxean, eta kostua 900 pesokoa da, ikasmateriala ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia