euskal diaspora eta kultura
2020/03/02
Urtero martxoaren lehenean ospatzen dute Balear Irletan 'Les Illes Balears Eguna', eta Mallorcako Artea Euskal Etxea urtero parte hartzen saiatzen da ospakizun honen karietara hirian instalatzen diren txoznetan, atzo bertan egin zuen moduan, bere txozna berezituarekin, euskaldunen presentzia agerrarazi eta "gure elkartearen jarduerak eta gure kultura aurkeztuz errezibitu ...2020/02/28
‘Urrundik’ Euskal Etxeak eta Federico Borras aurkezle duen 'Presencia Vasca' irratsaioak urte berezia izango dute aurtengoa. Izan ere urteurren biribilak izango dituzte, 20.a eta 30.a, hurrenez hurren, eta ospatzeko ekitaldi ugariko egitaraua antolatu dute urtean zehar garatzeko. Ekintzetan Euskal Etxeak garatzen dituen aktibitate guztietako protagonistek hartuko dute parte, batzuetan nazioarteko ...2020/02/28
Asteartetik larunbatera bitartean, otsailaren 25ean hasi eta 29ra arte luzatuko da San Juanen Eguzkiaren Festa Nazional famatua, San Juan hiriburuan, Andeen magalean. Jai honen programa zabala da oso, eta mota askotako ekintzak batzen ditu, tartean nazioarteko artisten ikuskizunak. San Juango Udalak gonbidaturik, hiriko kolektibitateek ere hartzen dute parte eta urtero-urtero San Juango Eusko Etxea izan ...2020/02/27
Aktibitaterik gabeko denboraldi baten ostean –Euskal Etxeko lehendakari eta sortzaile zen Clavel Sagredoren heriotzaren ondorioz– Chubut Iparrekialdeko euskal gizataldea lanean hasia da, bertako euskal elkartea berriz ere abian jartzeko. Patagonia argentinarreko Chubut probintziako Trelew hirian egoitza duen elkarteko lagunek Zuzendaritza Batzordea berria hautatu zuten ...2020/02/26
2020ko uda laster bukatuko da Hego Hemisferioan eta atzean geratu da Aguirre-Soraluce familiak Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxeari azken agurra emateko egindako afaria. Haize berrien bolada da hau eta Itziar Aguirre sukaldari euskal argentinarrak ‘Trainera’ ekimenari ekin dio. “‘Trainera Cocina Vasca’ orain arteko proiektu familiarraren bilakaera da, 25 urteko jardunbidearen jarraipena", diosku rosariotar euskaldunak. "Euskal sukaldaritzaren muinari eutsiko diogu, baina kontzeptu integratzaileago batean, belaunaldi berriak ere gurera bildu eta erakarriz”.
2020/02/26
Otsailaren 28a, datorren ostirala, da azken epea eskabideak aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako 2020ko dirulaguntza nagusira. Deialdi hau Jaurlaritzak eremu honetan daukan deialdi garrantzitsuena da eta 902.300 euro banatuko ditu aurten, horietarik 782.300 euro IV. Kapituluari lotuta (ohiko gastu eta jarduerak) eta ...2020/02/25
Gero eta gutxiago falta zaio Arrecifeseko Euskal Etxeari bere mendeurrena ospatzeko eta horrela ekarri zuen gogora EEko lehendakari Laureano Villa Zabaletak 98. urteurren festako bere ongietorri hitzetan. Jaia joan den larunbatean, otsailaren 22an izan zen, 130 lagun bildu zituen eta hasiera emateko Ohorezko Aurreskua dantzatu zieten elkarteko lehendakari ohiei Anabella Bilbao Valielak eta Elisa Barroso ...2020/02/25
Ayacuchoko Txahalaren Festa Nazionala 48. ediziora iritsiko da aurten eta martxoaren 8tik 15era luzatuko ditu bere egunak, beti ere “Argentinako zelai eta landaguneetako tradizioak babestu eta berreskuratzeko" asmopean. Urtero legez bertako Euskal Odola Euskal Etxea izango da euskal gizataldearen ordezkari jaialdian, erregina-lehiaketan bere partaidea aurkeztuz –aurtengo hautagaia Camila ...2020/02/24
Euskal Aste Nazionaleko dantza jardunak prestatzeko lehenengo antolaketa bileraren data adostu dute Argentinako euskal etxeetako dantza taldeen erreferenteek. Datorren asteburu honetan izango da, otsailaren 29an eta martxoaren 1ean, jaialdiaren egoitza izango den Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxean. Bilkuran Festako larunbateko Dantza Emanaldiaren xehetasunak hasiko dira aztertzen dantzariak beti ere ...2020/02/24
Behar larrian bizi den jendeari begira sortutako ‘Tarjeta Alimentar’ (Elikatu txartela) izeneko ekimen berezia aurkeztu (janaria erosteko baino ez du balio) eta banatu du Rosarioko Udaleko Gizarte-Ekonomia sailak eta horretarako, sukaldaritzan erreferente diren lagun batzuk gonbidatu ditu tailerrak emateko, tartean Nutrizioan Lizentziaduna den eta gastronomian 25 urteko jardunbidea duen Itziar ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus