euskal diaspora eta kultura
2020/03/24
Koronabirusa dela-eta mundua bizitzen ari den krisialdi egoeraren aurrean, gutun bat plazaratu du Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak deia eginez tokian tokiko agintariak hartzen ari diren prebentzio eta babes neurriak errespetatzearren eta azpimarratuz Zuzendaritza bere 2020ko jarduna normaltasunez ari dela garatzen eta Jaurlaritzaren Diaspora arloko hiru deialdi nagusiak --euskal etxeekikoa, ...2020/03/23
"Alda dezagun momentu batez gaia, eta koronabirusa alde batera utzi eta egin dezagun beste zerbait, Aritz Azkue zarauztar gaztearengana hurbilduz eta Mexikon daraman bizitza hobeto ezaguna nahian. 27 urte dauzka eta hiru anaietan zaharrena da (Julen eta Mikel dira beste biak). Ingeniaritza Elektrikoa ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean (Tecnun) eta masterra egin zuen Energia Berriztagarri eta Ingurumenean Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan". Elkarrizketa Antxon Etxeberriak sinatu du El Diario Vasco-n.
2020/03/23
Belakok kontzertu bakarra eskaini zuen AEBn eman behar zituenen artean, eta Liherrek seitik lau Suitzan eta Alemanian. Covid-19k sortutako egoerak jende askoren bizitza eta planak ukitu ditu. Belako eta Liher taldeetako musikariak ezustean harrapatu ditu Estatu Batuetan eta Europan hurrenez hurren egiten ari ziren biretan. Eurak behintzat aukera izan dute garaiz itzuli eta EHan etxeratzeko. Juan G. Andres eurekin mintzatu eta erreportajea eman du argitara El Diario Vascon, guk datozen lerroetan euskaratua.
2020/03/21
Duela aste pare bat ekintzez beteta zegoen EuskalKultura.eus-eko agenda, asko dantzariak protagonista. Gaur, eta ondotxo dakizkigun arrazoiengatik, guztiak edo ia guztiak bertan behar utzi behar izan dituzte. Baina dantza maite dutenek, zergatik utzi dantzatzeari? Jarrera, bizitzak jartzen dizkigu oztopoei aurrera egitea da, sormena eta gogoa eta elkartasuna baliatuz. oraingo berrigorrezko itxialdiari, zein bide ...2020/03/20
Ez da lehenengo aldia, baina azken egunotan berriz ere atera da Tandilgo Euskal Etxea bertako prentsara euskal elkarteak emakumeen pilota arloan, paletan zehatzago esateko, daraman lana azpimarratzen eta behin aukera emanda euskal kirol hau bertako emakumeen artean lortzen ari den arrakasta nabarmentzen. El Diario de Tandil egunkariarekin mintzatu da EEko lehendakariorde Marcos Castillón, eta harro ...2020/03/20
Coronavirusak eragindako alertak etxean geratzera behartzen gaitu egunotan, geure burua eta geure inguruko jendea zainduz. Zaila da, baina alde onak ere aurkitu behar dizkiogu eta ‘etenaldia’ baliatu normalean egin ezin ditugun gauzak egiteko: ikusi gabe geratu zaizkigun filmak ikusteko, ireki gabe geratu zaizkigun liburuak irakurtzeko edo margotzen hasteko, zergatik ez. Gaurkoan, kantu bat erreskatatu ...2020/03/19
Etxepare Euskal Institutuak berak aurrera jarraitzen du lanean, baina munduko unibertsitateetan dauzkan irakurletzak, unibertsitateek Coronabirusaren krisiagatik ateak itxi dituztenez, planteatutako ekintzak nola gauzatu pentsatzen ari dira, eta baliteke posible den lekuetan saioak online bidez egitea edota irailera bitarteko saioak bertan behera uztea, adierazi dute ohar baten bidez. Katedren kasuan, hainbat ...2020/03/19
Koronabirusak eragindako egoeraren aurrean, eta segurtasun neurri zorrotzak ugaltzen eta zorrozten ari direla mundu osoan, Elkon joan den asteburuan egin zuten Sheepherder's Ball dantzaldia eta NABO Mus Txapelketa Estatu Batuetako eta munduko euskal etxeetan ere bolada baterako egin den azken elkarretaratze jendetsua izan direla jotzen da. Egun horretan bertan San Frantziskon egin beharreko Bertsolari ...2020/03/18
Marek Jacek Grzeszozyk poloniarra da, geografoa, eta Euskal Herrian daukagu, euskaldunez eta "Euskal Herriko lau hizkuntzez" interesaturik, hala aldarrikatzen baititu euskara, gaztelania eta frantsesa, baina baita gaskoiera ere, sarritan ahazten dugulakoan euskal kostalde osoan historikoki presentzia nabarmena izan duten gaskoinak eta euren hizkuntza, Donostian bertan esaterako, ezin ...2020/03/18
Urtarrilean hasi zituen Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak egoitza handitzeko lanak eta dena ondo joanez gero –eta Koronabirusa dela eta orain arte hartutako neurriak gehiago zorrozten ez badira– datozen pare bat asteotan bukatuko ditu, “prest egoteko oso gutxi falta baita”, jakinarazi zaio Elkartetik EuskalKultura.eus-i. Birmoldaketak batez ere bi tokitan nabarituko ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus