euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alboradari, EHko herri askotako igandetako ohitura horri eutsi diote konfinamendutik Altzuolako txistulariek (bideoa)

2020/03/28

Eskerrik asko Antzuolako 'Alboradak' txistulari taldeko kideei, hauxe baita behar dugun izpiritua. Eta milesker Goienako lagunei ere Alborada, Euskal Herriko herri askotako igandetako ohitura hori, goizean, argitu ondoko lehenengo orduetan txistulari bandek eskaintzen duten musika iratzartze ibilbidea herriko kaleetan zehar ez dute galtzen utzi nahi konfinamendu kinka honetan 'Alboradak' Antzuolako Txistulari taldeko lagunek, eta ekimentsu eta irudimena astinduz, honako bideo honetan ageri den lan ederra egin dute, Debagoiena ...

Gehiago irakurri...


"Mundu oso bat aurkitu nuen euskararen barruan; natura, gizartea eta mundua ulertzeko modu bat…”

2020/03/27

Noel Abella Aiscar, montevideotarra, musikaria, feminista eta euskara ikaslea Noel Abella Aiscar montevideotarra da, musikaria eta feminista. Duela pare bat urte pasatxo hasi zen euskara ikasten oso arrazoi on bat tarteko: gauza asko ikasi izan ditu –musika irakaslea eta koru zuzendaria da, eta biolontxeloa eta tronboia jotzen ditu– eta lanarekin loturarik ez zuen zerbait nahi zuen ikasi. Noelek gustuko ditu hizkuntzak, euskal arbasoak ditu eta euskara interesgarria ...

Gehiago irakurri...


Boisen uztailean egitekoa den Jaialdi 2020ko antolatzaileek, gauzatzearren lanean segitzen dutela adierazi dute

2020/03/27

Atxiki egin dira oraingoz Jaialdi 2020ren datak, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra Idahoko Boisen, AEBetan. Jendea Estatu Batu barru eta kanpotik --bereziki EHtik-- kezkatuta ari zaie galdezka, kinka honetan Jaialdik aurrera egingo al duen, eta Boisen euskal festa erraldoi hau antolatzen ari direnek, horixe erantzun diete, jakitun direla munduan kezkagarri hedatzen ari den Covid-19 koronavirusa eragiten ari den egoeraz, baina eurak lanean jarraitzen dutela eta, oraingoz behintzat, ...

Gehiago irakurri...


Etxetik, baita Diasporan ere: Lortu email soil batekin eLiburutegiko 20.000 liburu eta 15.000 filmeetarako sarbidea

2020/03/26

Liburuak, Pariseko Euskal Etxeko liburutegia Egun hauetan etxeratuta daudenentzat balio berezia izan dezake, baina oro har berri on erabilgarria dira irakurzale ororentzat Euskal Herriko zein Diasporako, Eusko Jaurlaritzak bere eLiburutegira sartzeko eta bertan dauden 20.000 liburu eta 15.000 filmeetarako sarbidea izateko ematen dituen erraztasunak. Bazkide egitea erraza da oso, eta Diasporako euskaldunen kasuan, aski da email bat ...

Gehiago irakurri...


Krisiak kanpoan harrapatu euskaldunak: "Jaurlaritzarekin harremandu zirenen erdia euskadiratu da dagoeneko"

2020/03/26

Hala erantzun zuen atzo Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak ETB1eko 'Egun on' saioan elkarrizketatu zutenean. Xifra horiek hobetu egin dira hain segur gaurko eta Covi-19k sortutako krisiak Euskaditik kanpo harrapatu eta euskadiratzen laguntzea eskatu duten lagunei dagozkie. Elorzaren esanetan, 275 euskal herritar jarri dira harremanetan Jaurlaritzarekin asmo ...

Gehiago irakurri...


Koronabirusa: Nafar Gobernuaren laguntzak atzerrian bizi diren nafarrentzat eta itzulera errazteko neurriak

2020/03/26

Nafarroako Gobernuko Ana Ollo eta Pello Pellejero Mendozako Nafar Etxeko kideekin, artxiboko irudi batean Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak laguntza deialdi bat abiaraziko du atzerrian bizi diren eta zailtasun ekonomikoak dituzten nafarrentzat, baldin eta Nafarroara behin betiko itzuli nahi badute edo COVID-19 birusak eragindako osasun-krisiaren ondorioz itzuli behar izan badute. Laguntza hauek atzeraeragina izango dute, Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak atzo ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeak Fundazio bat sortuko du bere kideen osasunaz, dokumentazioaz eta aholkularitzaz arduratzeko

2020/03/25

Caracasko Euskal Etxeak 'Esku Bat' izeneko Fundazioa sortuko du Duela egun batzuk argitaratu genuen legez, Venezuela bizitzen ari den zailtasun eta gabezia egoeraren aurrean Caracaseko Eusko Etxea ez dago geldirik eta urrats berritzaileak ari da ematen herrialde osoko euskaldunei euren oinarrizko beharretan laguntzeko. Izan ere, 'Esku bat' izena hartuko duen Fundazio bat sortzeko lanetan ari da 'Esku Bat’ izenpean, erakunde eta izaera berri ...

Gehiago irakurri...


Iñigo Llopis igerilari euskaldunak bere iritzia ematen du Tokioko Olinpiadak uztailean bertan behera uzteaz (bideoa)

2020/03/25

Iñigo Llopis igerilari donostiarra Tokioko Joko Paralinpiarrak ari den prestatzen Tokion datorren uztail eta abuztuan jokatu behar zuten Olinpiadak 2021era atzeratzeko erabakiaren aurrean galdetu diote Iñigo Llopis igerilari donostiarrari. Basque Team-ek Iñigo Llopis igerilariarekin hitz egin du Covid-19 koronabirusak goi mailako kirolean eragin duen egoeraz. Konfinamenduaren aurretik, Llopis Tokioko Paralinpiar Jokoetan lehiatzeko prestatzen ari zen, gutxieneko marka ...

Gehiago irakurri...


Marcos Tedin argentinarra euskara ikaslea da Buenos Airesen eta euskara sustatzen lan egitea amesten du (bideoa)

2020/03/24

Marcos Tedin Lekeitioko hondartzan

22 urte ditu, Olivosen bizi da, Buenos Aires probintzian, eta Gizarte Komunikazioa ikasten du UBA unibertsitatean. 2018ko amaieran hasi zen euskara ikasten eta urte t'erdian ‘euskaltzale amorratua’ bihurtu da: euskaraz egiten du hango eta hemengo lagunekin eta etorri berria da Zornotzako Barnetegitik hilabeteko ikastaro trinko bat egitetik. Buenos Airesko 'normaltasunera' bueltan, bere eskarmentuaren, bere gogoeta eta proiektuen berri eman dio Euskalkultura.eus-i, "euskara hutsean, jakina".

Gehiago irakurri...


Partaide diren lau EEetako bakoitzak erabakiko du 2020ko Laburbirako emanaldiak noizko birprogramatuko dituen

2020/03/24

Laburbiraren XVII.edizioak Euskal Herri osoko 33 herri bisitatu behar zituen eta 4 euskal etxe: Valladolid, Valentzia, Londres eta Paris Koronabirusak eraginda bizitzen ari garen kinka honetan, Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta munduko lau euskal etxetan --eta EHko 33 herriko kultur etxe eta aretotan-- martxoan eta apìrilean egitekoa zen Laburbira euskarazko laburren XVII. zirkuitu ibiltariak ere atzeratu behar izan ditu bere saioak. 9 ikusentzutekok osatzen dute Laburbiraren 2020ko egitaraua eta, Diasporaren kasuan, Valladolid, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia