euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ingalaterrako Bristolen au pair lan egiteko prest? Bikote euskal-ingeles batek haurtzain euskalduna behar du

2020/04/02

Asmoa irailean hasi eta urtebeterako, ondoren berritzeko aukerarekin bi aldeak ados badaude Aukera polita eskaintzen du Ingalaterrako Bristolen au pair lan egiteko bertan bizi den bikote gazte batek, emakumea euskalduna eta gizona ingelesa. Profesionalak dira eta 15 hilabeteko ume bat daukate eta zortzi urteko beste bat, denboraren erdia eurekin bizi dena. Pertsonak euskalduna behar du izan, adinak eta sexuak ez du axola, irudimentsua eta haurrekin ongi moldatu behar du, ez da eskatzen ...

Gehiago irakurri...


Koronabirusarenak Argentinan harrapatu eta EHrako itzulera aurreratuta bidaiaren bideo ederra plazaratu duen familia

2020/04/02

Larraitz eta Gari eta euren bi semeak Inder eta Euri Ushuaian, grabatu zuten bideoko irudietako batean Larraitz eta Gari eta euren bi semeak Inder (9) eta Euri (7) abenduan iritsi ziren Argentinara apirila arte gelditzeko asmoarekin. Egonaldiaren helburua, familia eta lagunak bisitatzea –ez zuten lehenengo bidaia eta harreman estuak dauzkate bertan– eta turismoa egitea; bisitatu dituzten leku famatuenen artean, Iguazuko Urjauziak, Ushuaia, Calafate, eta hain ...

Gehiago irakurri...


Klik soil bat ahotsa testu bihurtzeko: Adituk automatikoki transkribatzen ditu euskarazko audio eta bideoak

2020/04/02

Igor Leturia, Elhuyarren egoitza nagusian, Usurbilen, Gipuzkoa (arg Jon Urbe / Foku / Berria)

Elhuyar fundazioak Aditu hizketa ezagutzailea sortu eta kaleratu du: euskarazko eta gaztelaniazko audioak eta bideoak automatikoki transkribatzen eta azpidazten ditu. Adituren teknologia oinarri izan daiteke euskara sartzeko pertsonen eta makinen arteko elkarrekintza ahalbidetzen duten gailuetan. Jakes Goikoetxeak sinatzen du erreportajea Berrian.

Gehiago irakurri...


Juliana Batista, Brasil: “Euskara misioa da eta pasio handi bat, ikasten dudan hitz berri bakoitza ederra iruditzen zait"

2020/04/01

Juliana Batista, Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxeko euskara ikaslea da Euskara Munduan programan Sao Paulon bizi da, 48 urte ditu, marketing zuzendaria da eta animalien eskubideen militantea. Gehitu bere hiriko inauteriak maite dituela, flamenko dantzaria dela eta euskara ikaslea. Juliana Batistarentzat euskara misioa eta pasio handia bat da: “Misioa, ikasteko engaiatu naizelako, ondoren irakasteko; eta pasioa, ikasten dudan hitz berri bakoitzak kristoren poztasuna ematen ...

Gehiago irakurri...


Atzerrian premia larrian bizi diren herritarrentzako 2020ko laguntzak onartu ditu Jaurlaritzak, 202.000 euro guztira

2020/04/01

Euskal Etxeak bitartekari ematen ditu Jaurlaritzak egoera larrian daudenentzako laguntzak. Irudian, Gral Rodriguezko Euskal Etxea Eusko Jaurlaritzak onespena eman zion atzo astearteko Kontseiluan, munduko Euskal Gizataldeetan premia larrian dauden herritarren egoera eta laguntza-beharrei aurre egiteko 2020ko Deialdiari. Orain artean bezala bezala, dirulaguntzok Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira, eta orotara 202.000 euro zuzkidura izango dute. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ...

Gehiago irakurri...


Covid19aren krisialdia: Eusko Jaurlaritzak erne segitzen du egoerak atzerrian harrapatutakoen eskeak jasotzen

2020/04/01

Ander Ugarteburu lekeitiarra eta Henar Uriarte algortarra Filipinetan harrapatu zituen krisiak, lagun batzuekin ezin itzulirik (arg EiTB) Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia den Marian Elorza elkarrizketatu zuten atzo Radio Vitorian, eta Covid19ak eragindako krisiaren ondorioz munduko hainbat herrialdetan harrapatuta geratu eta Jaurlaritzarekin harremandu diren EAEko herritarren datu eguneratuak eman zituen: 430 pertsona dira, eta horietatik 268 Euskadira itzuli dira dagoeneko, eta 23k erabaki dute ...

Gehiago irakurri...


“Pena handiz, baina ardura instituzionalez jabetuta” bertan behera utzi dute 'Buenos Airesek EH ospagai' 2020

2020/03/31

2020ko BAC jaialdia atzeratu du Laurak Batek Argentinako euskal egutegiak urtero sasoi honetan daukan hitzordu nagusia da'Buenos Aires Celebra al País Vasco' (Buenos Airesek EH ospagai) ekitaldi jendetsua. Igande gauean, Alberto Fernandez presidente argentinarrak koronabirusagatiko itxialdiaren luzapenaren berri eman zuen --apirilaren 12ra arte-- eta ordu batzuk geroago ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-BAC’ ...

Gehiago irakurri...


Bertan behera utzi dute "Buenos Airesek EH ospagai" eta zalantzak nagusi dira Boiseko Jaialdi-ri buruz

2020/03/31

Datozen asteetan Diasporan bertan behera utziko diren ekitaldietako bi: "Buenos Aires Celebra" eta Fresnoko (Kalifornia) Euskal Besta Erabakia gobernu argentinarrak Covid-19aren berrogeialdia beste bi aste --apirilaren 14era arte-- luzatzeko neurriaren ostean etorri da, eta ondotik, berehala baieztatu da maiatzaren 10ean hiriburuko Mayo Hiribidean ospatzekoa zen "Buenos Airesek Euskal Herria ospagai" edo gaztelaniaz "Buenos Aires Celebra al País Vasco" izeneko hitzordu jendetsua bertan behera geratzen ...

Gehiago irakurri...


Elkartasuna koronabirus garaian: Saladilloko Euskal Etxearen egoitza kutsatuentzako euste-eremu gisa prestatuko dute

2020/03/31

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen egoitza, Buenos Aires probintzia argentinar barnealdean Atzo hasi zituen Saladilloko Udalak egokitze lanak herriko Itxaropen Euskal Etxearen egoitzan. Asmoa, egun gutxitan lekua prest egotea behar izanez gero herriko ‘Dr. Posadas’ ospitalea kolapsa ez dadin, esan nahi baita Koronabirusak kutsatutako lagunak jasotzeko prestatuz. Euskal Etxetik azaldu dutenez, egokitze lanak sinpleak izango dira, “batez ere dutxak jartzea ...

Gehiago irakurri...


Itxialdi egunotan, hona Dantza.eus-ek proposatzen dizkigun zenbait tutorial dantzari etxetik eutsi ahal izateko

2020/03/30

13 tutorial dira, beste hainbeste egunetan etxean dantza lantzen eta ariketak egiten segitu ahal izateko Badakigu munduan barreiatutako euskal etxeetako dantzazale eta dantza taldeetako kide frango ditugula gure irakurleen artean; irakurle guztientzat eta eurentzat bereziki, euskal dantza alorrean erreferentzia den Dantza.eus-ek plazaratu dituen dotzena bat pasexe bideo tutorial bildu dugu hona, Euskal Herrian eta munduko beste hainbat lekutan daramagun etxeko itxialdia ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia