2024/09/23

“Izan bazinen, bazara”. Hiru hitz besterik ez dituen lelo honekin, La Platako Euzko Etxeak deia luzatu zien euren bizitzako uneren batean, jardueraren batean parte hartu eta, euskal etxearen parte izandako pertsona orori gau berezi bat partekatzearren. 250 bat lagun bildu zituen "Berrelkartzearen Jaia"k irailaren 7an eta bai horixe oso bestelako gaua izan zela, gogoan ...
Gehiago irakurri...
2024/09/22

Irailaren 22tik hasita eta 28ra arte Euskal Pilotaren Nazioen Liga jokatuko da Parisen, trinketean dabiltzan nazioarteko kirolari onenak bildurik. Txapelketak 13 herrialdetako 230 pilotari batuko ditu, 7 diziplinatan eta 146 partida jokaturik 3 kantxatan. Hiru jokagunean La Cavalerie, Chiquito de Cambo (Trinquet Village) eta US Metro trinketeak izango dira, goi mailako kirol ikuskizun ...
Gehiago irakurri...
2024/09/20

Biarritzen larunbat honetan hasiko da Biarritz Amérique Latine 2024 Jaialdia, irailaren 21ean, eta aurten arreta berezia eskainiko dio Argentinari eta herrialdeak Javier Mileik boterea hartu zuenetik 2023ko abenduan bizi duen egoerari. Argentinako azken errealitatearen errepaso horretan, egun bat programatu dute antolatzaileek, bertan ustez indartsu eta aktibo dabilen euskal komunitatearen ...
Gehiago irakurri...
2024/09/20

Duela zortzi hamarkada luze, Cordoba probintziako eskualde honetara, nekazaritza eta abeltzaintza eremura, eta Argentinako esne-arro nagusietako baten erdigunera, iritsi ziren aitzindariek amets bat zuten. Garai hartan, inguruko lur sailetan bizi ziren familia euskaldunak euren etxeetan elkartu ohi ziren, baina txoko komun batekin amets egiten zuten, bertan elkartu, aterpea hartu eta jaiak ospatzeko. Duela 78 urte ...
Gehiago irakurri...
2024/09/20

Bost urteko etenaldi baten ostean, pandemia hutsunea lagundu duten faktoreetako bat izan dela, Gurtubay familia bizkairreko ehun bat ondorengo elkartuko dira berriro ere larunbat honetan, irailaren 21ean euren arbasoen jatorria izan ziren lurraldean, elkar ezagutu edo elkarrekin berriro topatzeko eta eguna elkarrekin pasatzeko, euskal kulturan eta tradizioetan murgilduta. Hitzordua Atxondon hasiko da ...
Gehiago irakurri...
2024/09/19

Colorado Euskal Etxeak bere Udako Besta egingo du datorren larunbatean, irailaren 21ean, Grand Junction hirian. Besta esanguratsua, hunkigarria ere, maitasunez antolatua eta estatuko eta estatutik kanpoko euskaldunak eta euskaltzaleak bilduko dituena izango da, ez sobera jendetsua, egun tipitua baitago Coloradoko euskal komunitatea eta Colorado urruti baitago Kalifornia edo Idahotik, baina bai azkarra, indartsua ...
Gehiago irakurri...
2024/09/19

Hiru Errekak bere lehenengo 25 urteak beteko ditu urrian. Hala ere, eta data gertu egon arren, oraindik ez dute zeharo erabaki nola ospatuko duten. Arrazoiak ez du, ordea, zerikusirik utzikeriarekin. Gauza da, egunotan, taldekideen energia guztia helburu bakar baten zerbitzura dagoela. Urte hasieran EuskalKulturako orrialdeotan aurreratu genuen bezala, Euskal Etxeak bere egoitza soziala eraikitzeko lanak hasi ...
Gehiago irakurri...
2024/09/19

Oso ekitaldi artistiko zaindu baten babespean, eta euskal dantzari eta kantariak partaide, Argentinako Liburutegi Nazionalak abegia eman dio Guillermo Etchebehereren “Poesia osoa” liburukiaren aurkezpenari, bertako Liburu eta Hizkuntzaren Museoko David Viñas aretoan. Mahaian eseri ziren poeta cañuelastarraren bizitza eta obra ikertu duen Juan Manuel Rizzi, Cañuelasko D. F. ...
Gehiago irakurri...
2024/09/18

Olavarríako herriak aste oso bat gorde du aurten bere egutegian, etorkinek udalerriari eta lurraldeari oro har egin dioten eta egiten ari zaizkion ekarpena aitortu eta ospatzeko. Hiriko Udalak eta Gizataldeen Batasunak programa aberatsa eratu dute, abuztuaren 31ean, larunbata, Udaletxeko Rivadavia aretoan egindako protokolo ekitaldiarekin abiatuta. Saioak gizatalde eta nazioetako banderak izan zituen ...
Gehiago irakurri...
2024/09/18

Bi eguneko egitaraua antolatu dute aurten Euskaldunak Quebec Euskal Etxeko lagunek euren Euskal Besta ospatzeko. Eta bietan bertan bizi diren eta Euskal Herritik bisitari etorritako lapurtarrek, ekarri berezia egin diote. Ostiralarekin, irailaren 6an, Maider (Cigarroa) abeslari senpertarrak kontzertua eskaini zuen Montrealeko La Marche à côté tabernan. Xabi Leon pianoan ...
Gehiago irakurri...