euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gorka Alvarezek adierazi du oraingoz, egungo krisi-egoera argitu arte, ez dela argitaratuko Gaztemundu Deialdia

2020/04/17

Alvarez atzo sare sozialen bidez egindako agerpenean Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk sare sozialen bidezko agerpena egin zuen atzo, aste honetan Jaurlaritzak argitaratu edo onartu dituen behar larriko egoeran dauden Diasporako lagunei laguntzeko eta Gaztemundu programen azken ordua adierazteko. Koronabirusak eraginda bizi dugun egoeraren karietara, lehenengoari buruz, oroitarazi zuen egun ...

Gehiago irakurri...


Hego Konoko euskal etxeak egokitu eta euskara eskolak internetez emanez abiatu dute 2020ko ikasturtea

2020/04/17

Bahia Blanca-ko Union Vascako euskara ikasleak eskolak aurrez-aurre ematetik Zoom bidez ematera egokitu dira Euskal Etxeak itxita Koronabirusagatik, Hego Konoko herrialdeetan atzeratu egin da aurrez aurreko eskolen hasiera, tartean euskara eskolena [gogoratu ikasturteak hemen urte naturalari jarraitzen diola eta urtero uda ondoren hasi ohi dela, martxo/apirilean]. Egun batzuk edo kasu batzuetan asteren bat behar izan dute, baina euskara ikasle eta irakasleak gogor saiatu dira, eta jarduera ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetako euskal diasporaren ekitaldi nagusi guztiak erori egin dira 2020an: Lepoan hartu eta segi aurrera

2020/04/16

Winnemuccako (Nevada) euskal jaiak ere bertan behera geratu dira aurtengoz Egiari zor, ez bakarrik euskal diasporari dagokionez, eta ez bakarrik Estatu Batuetan, baina artikulu honetan AEBetako euskal diaspora aipatuko dugu, bertan baitziren (Ipar Hemisferioko) uda honetan gertatzekoak zenbait ekitaldi berezi eta jendetsu. Orain bi aste t'erdi artikulu bat argitaratu genuen Diasporan Koronabirusarengatik bertan behera geratzen ari ziren saioei buruz, eta geroztik, banaka baieztatu ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema Ibiltaria, orain birtuala: filma, online eta debatea, sare sozialetan; bihar, hitzordua Euskaltzaleak-en

2020/04/16

Euskal Zinema Ibiltariaren 2020ko lehenengo saioa, birtuala eta Euskatzaleak-en Batzuetan pelikula baten barruan gaudela ematen badu ere, bizi dugun pandemia-egoera benetakoa da, eragin egiten digu eta egokitzera behartzen. Euskal Zinema Ibiltariaren kasuan --Carlos Gabilondo buru duen programa honek euskal egileen filmak eskaintzen ditu Argentina osoko euskal etxeen pantailetan-- datorren ostiral honetan ekingo die 2020ko saioei, baina modu birtualean: ikus-entzunezko materiala bakoitzak ...

Gehiago irakurri...


Gaur argitaratzen dugun "Euskal diaspora standby-n" post-arekin hasita Pedro Oiarzabalen gogoetak EuskalKultura.eus-en

2020/04/15

Pedro Oiarzabalek bi hamarkada daramatza ahozko historia, migrazioa, diaspora eta erbestea ikertzen (arg Seana Ni Bhaoil © 2019) Diasporan aditua den Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarrak lankidetza hasi du EuskalKultura.eus-en, Diaspora Bizia izenburupean. Gaurtik aurrera, eta hiruzpalau bat asteko maiztasunarekin, diasporetan eta bereziki euskal diasporan aditua den irakasle honek post bat emango du argitara gure blogen sailean. Bere lehenengo zutabeak "Euskal diaspora standbyn" du izena eta jasaten ari garen ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak bere Literatur Lehiaketa jarri du abian, gaurko egoerara egokitua: gaia, berrogeialdia

2020/04/15

Corpus Christiko 2020ko Literatur Lehiaketa Misiones probintzia argentinarreko Eusko Etxeko Atahualpa Yupanqui Liburutegiak bere urteroko deialdia egin du aurten ere: abian du dagoeneko 2020ko Literatur lehiaketa elebiduna. Gonbitea 18 urtetik gorako lagunei zuzentzen zaie eta gaia gaur egungo egoerarekin erabat lotuta dago: “Berrogeialdi honetan, zerbait geratu da barruan, norberarekin, eta zerbait kanpoan”. Testuak poesiak, kontaketak edo ...

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak atzo eman zuen argitara egoera larrian dauden euskal gizataldeetako kideentzako 2020ko deialdia

2020/04/15

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo apirilaren 14an argitaratu zuen egoera larrian daudenen 2020ko deialdia EHAA buletin ofizialak atzoko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2020ko apirilaren 2koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. Deialdiak eskabideak aurkezteko ematen duen hilabeteko epea gaur hasiko zen korritzen, baina Koronabirusak eragindako alerta egoera dela-eta hona hemen ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 2020ko lehen zenbakia prest sarean irakurri edo bertatik jaisteko

2020/04/14

Atera berria du La Platako Euzko Etxeak 'Euzkia' hiruhilabetekariaren 2020ko lehenengo alea, martxoari dagokiona Koronabirusaren krisialrekin pixkat gehiago kostata, baina plazan da, irakurleekin daukan hitzordua zintzo betez, La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren aurtengo lehenengo alea, denboraldi berriko bederatzigarrena. 32 orrialde bildu ditu eta bere edukia gainbegiratuz, azken aletik hona euskal etxeak garatu dituen eta datozen asteetarako iragartzen dituen --edo koronabirusa iritsi arte ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak onespena eman dio Gaztemundu 2020ri, aurtengoan euskal sukaldaritzan trebatzeari eskainia

2020/04/14

Gaztemunduren feedback-a: euren etxeetara itzulzean, gazte partehartzaileek ikasitako konpartitzen dute bertan Jaurlaritzak Euskal Etxeetako 18 eta 35 arteko gazteentzat urtero antolatzen duen bi asteko ikastaldia Euskal Herrian, da Gaztemundu, edizio bakoitzean gai jakin bati lotuta, aurtengoan euskal sukaldaritza. 15 gazte etorri ahal izango dira Euskal Herrira, sukalde kontuetan trebatu eta oro har herrialdea ezagutu eta bertan eskarmentua hartzera. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur goizean eman ...

Gehiago irakurri...


La Plata Unibertsitateko agerkari akademiko batek euskal gatazka-osteari buruzko dossierra bildu du bere azken zenbakian

2020/04/14

UNLPko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Olivar aldizkariak euskal gatazka-ostea aztertzen du bere azken zenbakian Arlo akademikoan izen handia duen Olivar seihilabetekaria UNLPko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko argitalpen zientifikoa da eta bere azken zenbakian, 30. zenbakidunean, Patrick Eser aditu alemaniarrak zazpi artikulu akademiko bildu ditu, El “boom de la memoria” y las imaginaciones culturales del pasado violento en el escenario del pos-conflicto vasco ("Memoriaren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia