euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parte hartu Mallorcako EEaren lehiaketan: bidali uatxap edo emailez zeure testu, kantu, txiste, marrazki, olerki, bideo... (ikus adibideak)

2020/04/21

Mallorcako Euskal Etxearen ekimen honen helburua euskaldunen arteko komunikazioa eta umore ona sustatzea da. Kanporatu zure talentu eta umore ona. Mallorcako Artea Euskal Etxeak lehiaketa bat antolatu du, testu laburrak, poemak, kantuak, bideoak, txisteak... euskaldunen etxealdia eta Covit-19 gai hartuta. Lehiaketak euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz onartuko ditu lanak eta Mallorcan etxealdia bukatzearekin amaituko da lanak aurkezteko epea. Ekimenak euskaldunen arteko komunikazioa eta umore ona mantzentzea ...

Gehiago irakurri...


El Hoyo eta beste hainbat izenburu, mota guztietako proposamenak euskal zinema online ikusteko berrogeialdian

2020/04/21

Galder Gaztelu-Urrutia-ren "El hoyo", egun hauetan Netflixen pelikularik ikusienetako bat Hiilabete joan da Argentinako gobernuak ere ezinbesteko etxealdia agindu zuenetik, eta horretan aldaketa gutxi hemen zein hemendik kanpo. Momentuz horrela jarraitu behar, eta etxean geratu behar izate horrek aukera ezinhobea ekarri digu telebista, zinema eta internet bidezko ikusentzuteko aukerak esploratu eta sakontzeko. Segidan dakarzkizugun gomendio hauek Buenos Airestik idatzi diguten bi ...

Gehiago irakurri...


Zozketak eta opariak Juan Gorriti margolari nafarrak haurrei zuzendutako ‘Atera zure koloreak’ ekimenean

2020/04/21

Juan Gorriti bere irudietako bat erakutsiz (argazkia Noticias de Navarra) Nafarroako Oderitz herritik gonbite polita luzatu die Juan Gorriti artista plastikoak Euskal Herriko eta munduko neska-mutilei, “margotzea itxialditik ateratzeko”. ‘Atera zure koloreak’ du izena abian jarri duen ekimenak, “garai gris hauek –Koronabirusak eragindako isolamendua– kolorez betetzeko asmoarekin”. Parte hartzea oso erraza da: neska edo mutiko ...

Gehiago irakurri...


Euskal jatorriko Adrian Charras arrecifestarra Maral-ekin, Baglietto eta Vitale musikariekin eta Colon Antzokian jotzaile

2020/04/20

Adrian Charras Lito Vitalerekin (argazkia Verónica Gonzalez) Apala bezain talentuduna, Adrian Charrasek musikari askoren ametsa bete izan du: Argentina eta mundu mailan onenetakoa den Colon Antzokian jo izan du. Baina ez da Colon-eraino bakarrik iritsi; Charrasek Argentinako ‘Trova Rosarina’ musika-talde ospetsuarekin jotzen du eta baita izen handia duen Lito Vitalerekin ere.

Gehiago irakurri...


Irudiotan klik egin eta goza ezazu Iruñetik datorkigun Suakai-ren Ezpatadantza musika-bideo interaktiboarekin

2020/04/20

Bideoa ikusten zoazela gainean klik egin eta irudiak aldatzen dira, parte hartzen duten musikariak banan bana erakutsiz Asteburuan helarazi digute Suakaikoek segidan aurkezten dizuegun bideo eta musika zoragarria. Bideoa pantaila osoa ipinita ikusi eta entzutea gomendatzen digute eta, benetan, segitzea komeni den ahilkua da, lan ederra egin baitute musikariek zein bideo ekoizleek lan ikusgarri hau prestatzen. Ez da, baina, ikusteko bakarrik, ikusleak aukera baitauka modu interaktiboan ikusi eta xaguaekin klik eginez irudiak eta ...

Gehiago irakurri...


'Buenos Airesek EH ospagai' fisikoa bertan behera geratu ostean, Laurak Bat-ek birtualki eutsiko dio hitzorduari

2020/04/20

2020ko 'Buenos Airesek EH ospagai' jaialdia maiatzaren 10ean izango da, formatu birtualean Denbora aurrera doa, itxialdia etxean luzeagora ari da eta daukagun ziurtasun bakarra ziurtasunik eza da. Baina egun hauetan oso argi geratzen ari da gaitasun handia daukagula moldatzeko eta uste baino proposamen gehiago eta ederrago zein emankorragoak sor ditzakegula esparru birtualetan. Laurak Bat Euskal Etxeak ere modalitate hau bere egin eta 2020ko 'Buenos Airesek EH ospagai' ...

Gehiago irakurri...


Aristerrazu: Saiatu zara inoiz erromeria batean online parte hartzen? Gaur saia zaitezke, etxetik, Elizagoien Ahizpekin

2020/04/19

Gaurko erromeria birtualera deitu duen Elizagoien Ahizpak bikote etxalartarrak Mallorcako Artea Euskal Etxean jo zuen iaz Aristerrazukoa, Gipuzkoa eta Euskal Herriko azken urteotako erromeria tradizional famatuena da seguruenik, Aiako Andatza auzoan. Trikitixa jotzaileen izenik ezagunenak pasatu dira bertatik eta trikitilari berrien harrobia eta trebalekua ere bada, baita dantzazaleen bilgune eta gozatoki ere. Sei hamarkadatik gorako historia duen hitzordu honek erronka berri bati ekin dio egunotan, Koronaburisarekin bere saioak bertan ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz darraite San Nicolaseko Euskal Etxearen online saioek: Parte hartu eta euskal gairen bat jendaurretu nahi?

2020/04/18

Etxean geratzea tokatzen zaigun garai honek, paradoxikoki hurbilago egoteko aukera ere ematen digu. Etxealdiak lortu du aurretik askoren ustez gertaezina zena: distantziak desagerraraztea. Teknologia berriek erraztu diguten hurbiltasun horretaz berehala ohartu zen San Nicolaseko Euskal Etxea eta derrigorrezko etxealdia hastearekin batera #nietxeangeratzennaiz Facebook-eko ekimena jarri zuen ...

Gehiago irakurri...


Lourdesko Denak Elgarrekin elkarteak euskal esaldi bat ezartzen du egunero Facebooken euskaraz eta frantsesez

2020/04/17

Bere 27. urtea du 2020a frantsesez "l’Amicale des Basques de Bigorre" deitua euskal etxeak. Irudian iazko Biltzar Nagusiko bazkaria (arg Lurdesactu.fr) Denak Elgarrekin da Bigorrako euskaldunen elkartea, Lourdesaldean euskal kultura eta sentimendua gorde eta transmititu nahi duten euskaldunak biltzen dituena. Egun hauetan Koronabirusaren karietara euren etxeetan sarturik dira, baina elkartea aktiboa da urtean zehar kantuan eta abesbatza dauka, baita dantza taldea ere, eta euskaldunen kultur agerpena edo lankidetza behar duten ekitaldietan partaide ohi dira, euskal ...

Gehiago irakurri...


AEBetako euskaldunen harrera ona aita Antton Egigurenek Kaliforniatik egin duen euskarazko online mezen eskaintzari

2020/04/17

Aita Antton Egiguren joan den igandean, bere lehenengo euskara/ingeles online meza ematen Kaliforniako Merced-etik "Nire proposamena igandetako meza euskaraz eta inglesez ematea da, online zuzenean, igandero goizeko 9etan, hemengo ordutegian", esan digu Kaliforniako Merced-etik aita Antton Egiguren bidaniarrak, 2014tik Estatu Batuetan bertako euskaldunen omonier edo kapelau bizi den apaiz frantziskotarrak. Aita Anttonen helburua, hasiera batean Idahoko Boisen eta duela hilabete batzuk Kaliforniako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia