euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako euskal etxeek sare sozialetan egin zuten bat Gernikako bonbardaketaren 83. urteurrenarekin

2020/04/28

 Gernikako Bonbardaketa, 2020an, sare sozialetan Koronabirusaren karietara elkarretaratze jendetsu guztiak oraingoz debekatuta, sar sozialak dira gaur egun plaza berria, foro edo agora aktiboa jende biltzeko... birtualki besterik ez bada ere. Euskal diaspora ez da honetan salbuespen eta gogoz ekin dio --ze erremedio-- eskura dauden bide berriak erabiltzeari. Halaxe gertatu zen, konparazio, duela pare bat aste Aberri Egunaren ospakizuna sareetan egitearekin, eta ...

Gehiago irakurri...


Berlin 1937-2020, oroipen ekitaldi eta lore eskaintza soil eta hunkigarria Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrenean

2020/04/27

Berlingo Euskal Etxeko lehendakari Ainhoa Añorga bere senar Atilla Özer-ekin Guernica Platz-en zeremoniaren ondotik EuskalKultura.eus-ek aurreratu bezala, neurri bereziak harturik, baina Berlingo agintariek baimendu egin zuten joan den igandean urtero hiriko Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren urteurrenean Guernica Platz-en antolatzen duen oroitzapen-ekitaldia. Aurten koronabirusa dela-eta segurtasun tartea utzirik eta gehienez 12 pertsonaren partaidetza baimendurik, zeremonian poesia bat irakurri eta hitzak esan ziren ...

Gehiago irakurri...


Noriega euskal hotela ez da berriz irekiko Covid-19aren ostean, AEBetako euskal ostaturik zaharrena galduz

2020/04/27

Bakersfieldeko Noriega euskal ostatuko zenbait ikusoegi, pilota kantxa ere barne Berri txarra da, seguruenik egungo egoeraren ondotik etorriko zaizkigun berri txar gehiagoren aurrekari. Bakersfield-eko Noriega hotela, AEBetan zabalik zeuden euskal ostatu historikoetan zaharrena denak, iragarri du ez dituela ateak berriz zabalduko gaur egun bizitzen ari garen Covid-19aren krisialdiaren ostean. 1893an Faustino Noriega eta Fernando Etcheverry-k sortua, 1931etik kudeatu du Elizalde familiak. ...

Gehiago irakurri...


Elkarrizketa Eneka Cordoba ‘Euskara Munduan’eko ikasle eta Comodoro Rivadaviako EEko irakaslegaiarekin (bideoa)

2020/04/27

Eneka Cordoba, Pilar eta Emilia alabekin, 2020ko Aberri Eguna ospatzen Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxean ez dago euskara irakaslerik. Beharrei erantzun eta egoera hori konpondu nahian, EEko bazkide bereziki aktibo batek bere gain hartu du irakasle trebatzeko konpromisoa eta laster hasiko da klaseak ematen. Eta nahiz eta duela hilabete gutxi ekin zion lan honi, Eneka Cordobak euskararekin duen harremana betikoa da. Izenak ere salatzen du bere jatorria: ...

Gehiago irakurri...


Bruselako EEak abenduaren 5erako iragarri du Covid-19aren aurretik martxoan egin behar zen Kalakanen kontzertua

2020/04/27

BEE hasia da planak egiten Koronabirusaren ondoko garairako eta data berria eman dio bertan behera utzitako Kalakanen kontzertuari Batzuetan badirudi bizitzarik ez dagoela Koronabirusak eragindako egungo egoeratik kanpo, baina hau ere pasatuko da eta planak egin beharra dago egoera honetatik ateratzen garenerako. Hori oroitarazi digute Bruselako Euskal Etxekoek eta finkatu dute dagoeneko, krisiaren aurretik martxoaren 20rako antolatuta zeukaten Kalakanen kontzertua. Mezu batean adierazi digutenez, "daata berriaren berri ...

Gehiago irakurri...


'Bronco Days' ate irekiak: Boiseko BSU unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak galderak erantzungo ditu bihar internetez

2020/04/24

Ziotza Gandarias eta Nere Letek Boiseko Euskal Ikasketei buruzko galderei erantzungo diete bihar larunbata BSU unibertsitatetik Boiseko BSUk (Boise State University) Bronco Day izena hartzen duen ate ireki eguna egingo du larunbat honetan, normalean presentziala egiten bada ere, aurtengoan ezaguna den pandemia egoera tarteko bideokonferentzia bidez. Unibertsitateko Basque Studies Zentroaren kasuan, ohi bezala World Languages departamentuaren antolaketa barruan egingo dute, hizkuntza bakoitzak bere saioak edukukiko ...

Gehiago irakurri...


Neurriak hartuz baina baimena eman diote Berlingo EEari Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko Guernica Platz-en

2020/04/24

Koronarirusak eragindako egoera bideratuz, Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketaren 83. urteurrena gogoratuko du datorren igandean Urtero antolatzen du Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko ekitaldia hiriko Guernica Platz-en eta aurtengoan, Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, erabateko komentzimendurik gabe eskatu zuten baimena. Gaur goizean jakin berri dute baimena eman dietela, eta ekitaldia egin ahal izango dutela, elkarren arteko tartea zainduz eta hamar pertsonako kopuru-mugarekin. "Oso ...

Gehiago irakurri...


Gaur jarriko da abian ‘Etxealditik Euskaraldira’ ekimenaren hirugarren fasea eta diasporatik ere har dezakegu parte

2020/04/24

Berriz ere heldu da Euskaraldia 2018ko lehenengo edizio arrakastatsuari segida emateko ‘Euskaraldia’ izena hartzen duen ariketa soziolinguistikoaren bigarren edizioa aurten, urte amaieran, egingo da, Antolatzaileek azaldu bezala, “Oraingoan gure arteko mugikortasuna eta aurrez-aurre harremantzeko aukerak murriztu badira ere, Euskaraldiaren bigarren edizioak bere bidea darrai eta azaroaren 20tik abenduaren ...

Gehiago irakurri...


Berrogeialdiak ez zuen indargabetu Diasporako Aberri Eguna eta sareetara atera zen, milaka argazki eta bideo lagun

2020/04/24

Irudi hau Euskal Herriko eta Diasporako hainbat herritan errepikatu zen apirilaren 12an Zalantzarik ez da aurtengoa edizio berezia izan dela, erabat ezohikoa Koronabirusaren karietara, segurtasun neurrietara zintzo makurtuz eta Euskal Herrian eta Diasporako herrialde guztietan ere indarrean dagoen elkarretaratzeak oro galerazteko neurriei kasu eginez. Hala ere, hamaika izan ziren euren etxeetako bakoietan ikurrina atera, argazki bat egin eta argazki hori sare sozialetara igoz atxekimendua ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus-ek bat egiten du euskal kulturako 1.000 jende baino gehiagok deitu duten bi eguneko grebarekin

2020/04/21

Gogoetarako deia egiten dute Euskal Herriko milatik gora sortzaile eta kurturgilek, gaur eta bihar geldialdi digitala antolaturik EuskalKultura.eus-ek bat egingo du euskal kulturako mila jendetik gora deitu duten bi eguneko grebarekin eta gaur eguerditik etzi eguerdira arte ez du buletina aterako ezta testurik argitaratuko ere, ondoren bere ohiko konpromisoari eusten segitzeko. Greba deia euskal kulturako 800 eragile baino gehiagok egin dute, sektore honen prekarietatea areagotu eta hainbat programa bertan behera ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia