euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ez da ohiko Fresnoko Euskal Besta egin 2020an, baina Etchechurytarrek ez dute data ahantzi eta bai, ospatu dute!

2020/05/03

Jean-Pierre eta Panpi klikako klairona jotzen eta erdian Dominique eta Emma dantzan (ez dira ikusten Manuela eta bere akordeoia) Indartsua da euskaldunen gogoa, eta maiatzaren 2a Kaliforniako Fresnoko Euskal Piknik eta Besta egiteko eguna bazen (Covid-19agatik bertan behera utzia), koronabirus guztien gainetik bertako euskaldunek nahi ukan dute eguna gogoan atxiki eta hala edo hola ospatu, zubilana eginez piknikaren datorren urteko edizioarekin. Fresnon Santa Fe euskal ostatua duen Etchechury familiak, internetez ospatu du ...

Gehiago irakurri...


‘Ekitatea’ elkarte argentinarrak genero indarkeriari buruzko ikastaro birtuala eskainiko du maiatzaren 18tik aurrera

2020/05/01

"Emakumeen eta identitate anitzen kontrako indarkeria. Identifikatzeko eta tratatzeko baliabideak” ikastaroa Argentinako Jose C. Paz hirian sortua, euskal izena duen ‘Ekitatea’ Elkarteak “Emakumeen eskubideen gauzapen osoa eta genero parekotasuna bultzatzea” dauka helburu nagusia. Asmo horren alde lan egiten jarraitzeko eta itxialdian aukera gehiago eskaintzeko xedearekin, ‘Emakumeen eta identitate anitzen kontrako indarkeria. Berau identifikatu eta tratatzeko lanabesak” ...

Gehiago irakurri...


Townsville, Australia: Joe Goicoechearen azken agurra eta ehorzketaren bideoa, zerraldoa ikurrinaz estalia

2020/04/30

Txapela, ikurrina eta beti lagun izan zuen mandolina zerraldo gainean Jose Mari Goikoetxearen azken agurrean Townsvilleko hilerrian Berrogeialdia dela-eta familia hurbilena bakarrik bertan zela egin egin dituzte gaur goizean Australiako Townsvilleko hilerrian Jose Mari 'Joe' Goicoechearen azken agur ekitaldia eta ehorzketa. Azken agurra eman nahi eta ezinean topatu direnei begira, ekitaldiko bideoa grabatu eta zabaldu du familiak. Bertan ikurrinak estalia agertzen da Jose Mariren zerraldoa, berak maite izan zituen zenbait ...

Gehiago irakurri...


101 urte zituela Txileko Algarrobon hil den Antonio Andres Urbieta gudari plentziarraren istorioa, berak kontatua

2020/04/30

Antonio Andres Urbieta Txileko Eusko Abesbatzako kide gisa ateratako talde-argazki  batean (Berriketari eta EEren politesia) Bizitza luze eta oparoa bizi izan zuen Antonio Andres Urbieta plentziarrak. 1918ko irailaren 22an jaioa, Francok estatu-kolpea eman zuenean 17 urte egiteko zegoen eta irail hartan Bilbon, Molaren hegazkinen bonbardaketa batean zauritu zuten. 1937ko apirilean Irrintzi bataloi jeltzalera batu zen gudari. Preso hartu zuten Urduñan, Konzentraziogunea Burgosen, "langileen ...

Gehiago irakurri...


Rosario, Argentina: ‘Trainera en Tu Casa', euskal platerak eta ardo onenak etxeraino, Itziar Aguirreren bermearekin

2020/04/30

‘Trainera en Tu casa’ (Trainera Zeure Etxean) Otsail amaieran aurkeztu zuen Itziar Aguirre chefak (ikus hemen) ‘Trainera Cocina Vasca’ bere proiektu berria. Une hartan inork ez zuen Argentinan imajinatzen oso denbora laburrean munduan zehar zabaltzen ari zen Koronabirusak hemen ere izango zuela eragina. Otsailetik hona asko aldatu dira gure bizitza eta ohiturak. Baina sukaldari euskal argentinarrak bere ‘Trainera’ ...

Gehiago irakurri...


AEBetako bertsolari Martin Goicoecheak bertsoak atera dizkio Wyomingetik mundua astitzen ari den koronabirusari (bideoa)

2020/04/29

Martin Goikoetxearen bertsolari lanak saririk altuenak lortu ditu AEBetan euskal komunitate barru eta kanpoan (arg. Joseba Etxarri) Nafarroako Gorritin jaioa baina 16 urte zituenetik bizitza Wyoming estatuko Rock Springs-en egin duena, Martin Goicoecheak Euskal Herritik ekarri zuen bertsolaritzari eusten dio Estatu Batuetan, eta egun hauetan mundua astintzen ari den koronabirusaren aurrean bertso batzuk asmatu eta grabatu ditu. NABOko Euskara Arduraduna ere bada Martin, eta beti ari da gure hizkuntza eta kultura suspertzeko ...

Gehiago irakurri...


Zinea.eus-ek bere I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa jarri du abian; lanak ekainaren 30era arte bidal daitezke

2020/04/29

 I. Film Laburren Gidoi Lehiaketa Diasporatik ere lehiaketan parte hartzeko gonbitea Zinea.eus-etik iritsi zaigu zuzenean. Agerkari digitaleko arduradunek azaldu dutenez, hutsune bat betetzera dator proposamena: “Badakigu hamaika direla film bukatuak saritzen dituzten jaialdiak. Gutxi dira, ordea, egilea bere lehen urratsetan laguntzen duten deialdiak”. Kari horretara irabazleari 800 euroko saria emateaz gain, filmaren produkzioaren ...

Gehiago irakurri...


Maritxu Bastarricak bere pilota jardunbidea kontatzen digu Txiletik, itxialdirako aholkuak ere emanez (bideoa)

2020/04/29

Maritxu Bastarrica pilotari txiletarra Txiki-txikitatik dabil Maritxu Bastarrica Santiagoko Euzko Etxean. Eta ez da harritzekoa. Izan ere Ignacio Bastarrica eta Maria Angelica Carrasco bere gurasoak erakundeko erreferente garrantzitsuenetakoak dira. Bertan hasi zen dantzan ‘Itxaropen Gaztea’ taldean, eta oraindik ere taldeko partaide da. Bertan ezagutu zuen pilota eta pilotari bihurtu zen Zita Solas Aranbazal pilotariaren eskutik. Gaur egun ...

Gehiago irakurri...


Joe Goicoechea hil da Australian, mezenas euskaldun euskaltzalea, North Queenslandeko EEko lehen lehendakaria

2020/04/28

Jose Mari 'Joe' Goicoechea, Australiako The Goicoechea group-eko sortzailea North Queensland-eko Townsvillen Joe Goicoechea hil da Australiako North Queensland-en. Jende askoren estimua lortuta zeukan pertsona zen. Euskal diasporaren ikuspuntutik, Townsvillen egoitza zeukan Basque Club of North Queensland izeneko Euskal Etxearen eragile eta bultzatzaileetakoa izan zen, baita bere lehenengo lehendakaria ere. Profesionalki ingeniari zibila zen eta eraikuntza munduan garatu zuen bere lana, Vasco Constructions, ondoren ...

Gehiago irakurri...


Konfinamenduko bideo-poemak: Chicagotik euskal poesia ingelesez ekartzen digun proiektua Amaia Gabantxoren opari

2020/04/28

"Adam and life", Amaia Gabantxok ingelesez bideoratu duen lehenengo poema, Bernardo Atxagarekin hitzekin Amaia Gabantxo, Bermeon sortua, artista, kantari, idazle, euskal literatura itzultzailea eta Chicagoko Unibertsitatean irakasten du. Covid-19 pandemiaren konfinamenduan, #basquevideopoems proiektua jarri zuen abian, euskal poesia ingelesez eta bideo moduan eskaintzeko. “Six Basque Poets” antologian agertzen diren poetetatik poema bana hartuko du Amaiak eta bideo-poemak egingo ditu. Lau bideo ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia