euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Renoko Euskal Liburutegiak kanpaina abiatu du Facebookez, egunero bere diaspora funtsako argazki bat plazaratuz

2020/05/07

Iñaki Arrieta Baro hernaniarra da Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiko liburuzain arduraduna (arg Joseba Etxarri) Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia itxita dago momentuz presentzialki Koronabirusaren karietara, baina urrunetik lanean jarraitzen du, sostengua emanez ikertzaile eta ikasleei. Baita abian jarri duen ekimen berezi baten bidez ere, “One Item-A-Day” (egunero item bat”) izenpean liburutegiko artxibo digitaleko argazki esanguratsuenen artean egunero bat aukeratuz ...

Gehiago irakurri...


Otsailean koronabirusaren mugen aurretik Boiseko Basque Block-en egin zuten Santa Agedako kopla ibilbideko bideoa

2020/05/07

Boiseko 2020ko Santa Agedako kopla ibileran parte hartutako jendeak Basque Block-en, Euskal Etxearen aurrean Ez daklgu, egiari zor, gure Diasporako leku askoz gehiagotan ohore egiten ote zaion Idahoko Boisen ahal delarik urtero segitzen duten Santa Agedako koplen ohitura eta ibilerari. Urte batzuk badira Boisen, bertako Ikastolako haurrek, batetik, euren eskoletan; eta bestetik Euskal Museoan euskara ikasle direnen aldetik (beti ere euskal komunitateko lagunen bat gehitzen zaizkiela) makilak hartu eta Ama ...

Gehiago irakurri...


Bisitatu nahi online Kaliforniako Leonis Adobe Museoa, Migel Leonis euskaldunaren istorioaren berri ematen duena?

2020/05/06

Miguel Leonis-en (laukian) Kaliforniako Calabasas herriko arrantxuan dago kokatuta Leonis Adobe Museoa (arg. EuskalKultura.eus) Edozein momentu da ona Estatu Batuetako euskal historiako pasadizoetan barneratu eta, esaterako, Los Angeles iparraldean, Calabasas herrian dagoen Leonis Adobe Museoa bisitatzeko. Gogoratu, Migel Leonis kanboarrari eta XIX. mende amaierako bere testuinguruari eskainitako museoa dela Los Angeles eta Santa Barbara artean kokatzen den hau, XIX mende amaieran Leonisen arrantxu eta bizitoki izan zena. Bertako ...

Gehiago irakurri...


Euskal Zinema Ibiltariak bere 10. urteurreneko logoa aurkeztu eta maiatzeko saio birtualak iragarri ditu

2020/05/06

Euskal Zinema Ibiltaria-ren 10. urteurreneko logotipoa Buenos Aires hiriburuan Carlos Gabilondoren eskutik  jaiotako Euskal Zinema Ibiltaria proiektuak bere hamargarren urteurrena ospatu behar zuen aurten; eta esan zuen eta hala ari da Carlos Gabilondo, koronabirusaren krisiak ezarritako neurriak errespetatzen baina besoak gurutzatuta batere beratu gabe, emanaldi birtualak bihurtuta; aldi berean, urtebetetze berezi honetan bere lagun Esteban ...

Gehiago irakurri...


Berria egunkariak bi orrialdeko erreportajea eskaini dio Necocheako euskal etxe argentinarraren 75. urteurrenari

2020/05/06

Baserria Argentinan. Necocheako euskal etxearen irudia, inaugurazio egunean, 1951n

Aurrera segitzen dute Buenos Aires probintzia hegoaldeko Necochean hiriko Euzko Etxearen 75. urteurreneko ospakizunek, gainerako gauza guztiak bezala Covid-19aren kontrako neurriek baldintzatuta. Eguneroko ogia, bizi dugun sasoi honetan. Atzo, ordea, pozik irakurri ahal izan dute necocheatarrek euren berri Euskal Herritik, Berria egunkariak bi orrialdeko erreportajea eskaini baitio euren euskal etxeari "Guztientzako irekitako etxe bat" izenpean, Iker Tubiak izenpetua.

Gehiago irakurri...


Deia Corpus Christitik EEetako eta EHko euskaldunei: "Ez al duzue gure literatur lehiaketan euskaraz parte hartu nahi?"

2020/05/05

Corpus Christiko Eusko Etxea, bertako bazkide eta lagun batzuk aurrean, artxiboko irudi batean Ilusioz eta kulturarekiko atxikimendu eta engaiamendu handiz eta bertako gizartea eta kultur mundua inarrosi eta lagundu nahirik antolatzen dute urtero Argentina Iparraldeko Misiones probintzian bertako Corpus Christi herriko lagunek inguru zabal batean ezaguna eta izenduna den Literatur Lehiaketa hau. "Kontaketa Harrigarriak" izenarekin hasi zen 2009an, eta geroztik tinko eutsi dio, eta hala ...

Gehiago irakurri...


Urkulluren agurra, musika, sariak, sukaldea, dantza... datorren igandean, 'Buenos Airesek EH ospagai' birtualean

2020/05/05

2020ko BACen egitaraua Lanpetuta bezain gogotsu ari dira ixten Laurak Bat-eko lagunak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren programa, aurten birtuala. Datorren igandean egingo dute, baldintza berrietara egokituz baina, hasteko, proiektuarekin aurrera egiteak berak askoren ilusioa piztu du. Segidan bildu dugun programan aldaketak egon daitezke baina itxaropentsu ari dira lanean antolatzaileak, ikusten dutelako ...

Gehiago irakurri...


Maria Angela Juanena, Salto, Uruguaitik: “Gure amak bezala, batzuetan ez dakit ongi hemengoa edo hangoa naizen”

2020/05/04

Maria Angela Juanena (bigarrena eskuinetik) 'Saltoko Euskaldunen Taldea' EEko Tailerreko ikasleekin Maria Angela Juanena artista bisuala etxean txikitan ikusi eta ikasitakoa berriro bizitzeko hurbildu zen bere herriko, ‘Saltoko Euskaldunen Taldea’ Euskal Etxera. Izan ere, sakondu eta hobekiago ezagutu nahi zuen Nafarroako Lekunberritik emigratu zuten Eugenio Juanena eta Regina Beraza bere gurasoek bizitza osoan faltan bota izan zutena. Baina Saltoko Euskal Etxean hori baino gehiago ...

Gehiago irakurri...


Maria Villanueva Aperribay gazte donostiarra, izen berri bat gorantz Estatu Batuetan euskal golfisten munduan

2020/05/04

Kentucky-ko Unibertsitateko dokumentu ofizialak sinatu ditu Villanueva Aperribay-ek eta udazkenean hasiko da jokatzen Maria Villanueva Aperribay golf jokalaria (Donostia, 2001) fitxatu du aurten Kentucky-ko Unibertsitateak. Jokalari donostiarrak oso gazte hasi zuen Europan ibilbide profesionala eta iaz AEBetarako jauzia eman zuen eta Augustako Unibertsitatean aldiberekotu zituen finantza ikasketak eta golf karrera. Oso denboraldi ona izan ondoren, Kentucky-ko golf taldera aldatu eta udazkenean hasiko da jokatzen. ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia Kaliforniatik, Baztanen koronabirusagatik hil den Mari Carmen Echeverriari (kantu ederra euskaraz)

2020/05/04

Omenaldia MariKarmen Etxeberriari eta munduan koronabirusagatik hil diren euskaldun huztiei (arg Unai eta Olaia) Kantuak koronabirusak ekarri digun egoera gaiztoa aipatzen du eta bakarrik elkartasunetik eta amodiotik gainditu ahal izango dugula. Hitzak Begoña Echeverria kaliforniar euskaldunarenak dira, eta apìrilaren 1ean Lekarozen hil zen bere izeba Mari Carmen Echeverria Itzeari eskaintzen dizkio. Gogora dezagun  Orabidean sortu Echeverria Itzea zazpi anaia-arrebetarik, lau anaiak, Carlos, Alejandro, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia