euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emaitza onez bihurtu ditu online Viña-Valparaisoko Eusko Etxeak lehen aurrez-aurrekoak zeuzkan euskara klaseak

2020/05/20

Viña-Valparaisoko Euskal Etxeak online eskolak eskaintzen ditu 2020 ikasturtean, interesatuek euzkoetxeavinadelmar@gmail.com helbidera idatz dezakete Munduko beste hainbat lekutan bezala, Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxean, aurrez-aurreko euskara eskolak birtualak bihurtu behar izan zituzten, aurrera egiteko beste aukerarik ezean. Modu berria antolatu eta abiatzeko prest uzteak bere lana hartu zien, baina aurtengoa bertan irakasle bostgarren ikasturtea duen Leire Martinez de Luco iruindarraren aburuz, klaseak ez dira batere gaizki hasi, "dozena ...

Gehiago irakurri...


Trenque Launquengo Euskal Sustraiak-ek 22 urte bete ditu eta bere ibilbideko bideoak sareratuz ospatuko du (ikus)

2020/05/19

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen 22. urteurrena Joan den ostiralean, Maiatzaren 15ean bete ditu urteak --Zorionak!-- Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak eta koronabirusagatik urtero egiten duen jaia aurten ezin egin izango duenez, ospakizunak sare sozialetara pasatuz ospatuko du. Hilabetean zehar, Euskal Etxearen historia biltzen duten hainbat bideo eta irudi argitaratuko dituzte Trenque Lauquengo lagunek Facebooken. Argazki eta bideoen ...

Gehiago irakurri...


Salgai edo errentagai Kalifornian, Bakersfield-eko Noriega euskal ostatua: Zenbat eskatzen duten jakin nahi?

2020/05/19

Bakersfield-eko Noriega euskal ostatuko irudiak, bere pilota kantxa eta guzti (arg EuskalKultura.eus) Koronabirusaren tenore honek albiste txarra ekarri zigun Bakersfield-en lehenago Kern City gisa ezagutua zen eremutik, trenbide ondoko Noriega euskal ostatuak krisi hau pasatuta ateak berriro zabalduko ez zituela jakin zenean. Bakersfield hiriko biztanleen eta Kaliforniako euskaldunen biltoki kuttuna eta zenbait belaunaldiren bizitza eta oroitzapenen lekuko eta gordailu zen eraikina salgai ezarri dute orain, eta ...

Gehiago irakurri...


Doan: Itzuli, euskara-gaztelania eta alderantzizko itzultzaile automatiko erabilterraza, ipini app-a zeure mugikorrean!

2020/05/19

Itzuli, kalitate handiko itzulpenak denon eskura “Itzuli” erabiltzen erraza den kalitate duineko itzultzaile neuronala da. Euskaratik gaztelaniara eta gaztelaniatik euskarara itzultzeko tresna hau Eusko Jaurlaritzak plazaratuta atera zen iazko urrian, hasieran webgunean bakarrik erabilgai, eta abendutik aurrera baita App formatuan ere. Azken datuen arabera, gero eta gehiago erabiltzen ari dira Itzuli lan munduan, arlo ...

Gehiago irakurri...


Viedmako Aberri Etxeak irakurketa sustatzeko programa bat jarri du abian; eredua edozein herritan errepika daiteke

2020/05/18

Itxialdian irakurketa sustatzeko proiektu berria Viedma eta Carmen de Patagoneseko Euskal Etxeak egokitu behar izan ditu bere aktibitateak Koronabirusa dela eta ezarri diren neurrietara. Ekintza batzuk online egiten dira, euskara klaseak eta abesbatzaren entseguak kasu. Bestelako proposamenak ere agertu dira, ordea, eta hauen artean irakurketa sustatzeko proiektu berri bat. Programa honi esker, Euskal Etxeko kideek euskal gaiei buruzko liburuak eskatu eta eskura ...

Gehiago irakurri...


Uruguaitik mundura: 60 lagun baino gehiago dabiltza Montevideotik bultzatzen diren mintza-saio birtualetan

2020/05/18

Zoom plataforman egindako mintza saioa "Zortzigarren Herrialde"ko euskararen presentziaz hitz egiten badugu, ez dago zalantzarik sakontasun handia lortu duela euskal hizkuntzaren irakaskuntzak Uruguain. Ez da beraz batere harritzekoa itxialdi honetan ere, uruguaitarrek euskaraz mintzatzen jarraitzeko eta euskarazko harremanak sendotzeko bide bat aurkitu dutela ikustea.

Gehiago irakurri...


Euskaraz dabilen zure izeneko .eus emaila nahi? Orain doan eskura dezakezu PuntuEUS Fundazioaren eskaintzarekin

2020/05/18

Adibidez mexikoEuskalEtxea@ni.eus, info@laplataeuzkoEtxea.eus edo topaketak@euskaltzaleak.eus bezalako helbideak lor ditzakezu Euskarazko zerbitzua da ni.eus eta doanik eskaintzen du zureizena@ni.eus emaila edo, hilean hiru euroren truke, nahiduzuna@zureizena.eus (hiru euro: hiru helbide .eus, 2GBko postontzia helbide bakoitzeko eta bezero arreta euskaraz). Webgunerik ez duten erabiltzaileentzat dago pentsatua, norbanako, elkarte, enpresa edo euskal etxearentzat, eta urtea amaitu aurretik milaka e-mail kontu berri ...

Gehiago irakurri...


"Badago jendea Buenos Aires eta Montevideon Mintzanetez euskara praktikatzen laguntzen Bilboko eta EHko jendeari"

2020/05/15

Ritxi Lizartza maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea Ritxi Lizartza filologo donostiarra maramara* Hizkuntza Zerbitzuen sortzailea da. maramara* taldeak ekintza mordoa garatzen du, tartean Internetez euskara praktikatzeko aukera doan ematen duen Mintzanet programa. Berez Euskal Herrian eta zehatzago Donostian erabiltzeko eman zituen lehenengo urratsak Mintzanetek 2013an. Baina euskarria Internet izanik, denbora gutxian Donostiako eta Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Paul Ygartuak erakusketa abiatuko du bihar Vancouverren COVID-19aren aurkako borrokako heroien gorazarre

2020/05/15

Paul Ygartuaren lanak COVID-19aren aurka lehenengo lerroan borrokatu diren langleei omenaldia Grandville Irlako Ukama Galeriak Paul Ygartuaren erakusketa bat zabalduko du bihar. Neurri handiko koadro bilduma bat da, pandemia garai honetako emaitza, COVID-19aren kontrako borrokan lehenengo lerroan borrokatu diren funtsezko langileei eskaini die, euskal jatorriko artistaren ustez "heroiak" eta "gerlariak" baitira osasun langileak eta oro har funtsezko langile ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek online emango du igandean Kaliforniatik, euskaraz eta ingelesez, Los Banos-eko Euskal Festako meza

2020/05/15

Aita Antton Egiguren bere euskara/ingelesa online mezetako bat ematen Facebookez Berez, Euskal Besta bertan behera utzi da, COVID-19gatik, eta kasu honetan Los Banoseko Euskal Etxeak ez du aurreikusi bertsio birtualik, baina normalean piknikari eta Euskal Bestari hasiera ematen dion meza bai emango duela internetez, euskaraz eta ingelesez, aita Antton Egigurenek, AEBetako euskaldunen omonier edo kapelau den apaiz frantziskotarrak. Kalifornian goizeko 9:00ak direnean, Euskal Herriko 18:00etan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia