euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Garaiz zaude zure familiaren datuak sartu nahi badituzu Juan de Garay Fundazioaren 'Los Vascos en la Argentina' liburuan

2020/05/25

'Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa' liburuaren 4. edizioa, 2011an argitaratuta Berrogeialdiak eta mugitzeko eta bulegora joateko debeku eta oztopoek ez dute lana erraztu, baina Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak aurrera darrai 'Los Vascos en la Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 5. edizioarekin. Laugarrena 2011ko abenduan salgai jarri eta 2012ko Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan aurkeztu ...

Gehiago irakurri...


‘Amalur’, etxeko moduko euskal plater eta postre aukera berria Mexiko Hirian eta Oaxacan, etxeraino eramanez

2020/05/25

Amalur, etxeko euskal sukaldaritza, Mexikon Hilabete baino ez da abian jarri zela, eta gozo-gozo ari da Mexiko Hirian eta Oaxacan Mikel Larregi sukaldari lapurtarrak hasitako 'Amalur' proiektua, euskal plater eta postreak zeure etxean jasotzeko aukera berria. Ziburuan jaiotako sukaldariak Donostian ikasi zuen sukaldaritza eta lehenik Euskal Herriko eta ondoren Mexikoko jatetxetan lan egin ostean, amets honi ekin dio, lehengai ...

Gehiago irakurri...


Pablo Zabaleta futbolari argentinarra Manchestertik solastu da EuskalKultura.eus-ekin futbolaz eta sustraiez

2020/05/22

Pablo Zabaleta, dantzari eta futbolaria “Arbasoek eta lurrak tiratu egiten dizute… Horregatik euskaldunen ondorengo garenok sentimendu berezia daukagu Euskal Herriarekiko” komentatu digu Pablo Zabaletak. Zain dago futbolaria Manchesterren, bere taldeak, West Ham United-ek, entrenamentuak berriro ere noiz deituko, eta tarte horretan harrapatu du EuskalKultura.eus-ek arbaso nafarren ondokoa den futbolaria, bere jardunbidea den futbolaz ...

Gehiago irakurri...


New York Times egunkariak erreseina eskaini dio Hirian aste honetan Mikel de Luisek zabaldu duen Haizea jatetxeari

2020/05/22

Mikel de Luis sukaldaria New Yorken, joan den asteazkenean zabaldu duen Haizea jatetxea aipatzen duen NYTeko erreseinan Ez da ez batere hasiera makala. Koronabirusak eragindako jatetxeen ezinbesteko itxierak bete-betean harrapatu badu ere, asteazken honetan, bi hilabeteko atzerapenez baina zabaldu ditu ateak New Yorken, hirian finkatutako Mikel de Luis sukaldari eta enpresari bilbotarraren Haizea jatetxeak. Eta bezperan, asteartean, harrera ezinhobea egin dio New York Times erraldoiak, jatetxearen erreseina polit ...

Gehiago irakurri...


Ekainaren 15era arte da zabalik Liverpoolgo Unibertsitatean Manuel Irujo bekara aurkezteko epea, irailean hasteko

2020/05/22

Manuel Irujo Ollo (Estella-Lizarra, 1891 - Iruñea-Pamplona, 1981) politikari nafarra (arg Auñamendi Eusko Entziklopedia) Etxepare Euskal Institutuak bertan duen Manuel Irujo Katedraren bitartez, Liverpoolgo Unibertsitateak Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies izeneko beka eskaintzen du 2019az geroztik. 2020ko deialdia zabalik da, ekainaren 15era bitarte. Bekak Unibertsitateko MRes in Modern Languages and Cultures izeneko ikerketa-masterraren urtebeteko balio ekonomikoaren % ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Lyric Soul Fundazioak euskal opera eta abesti tradizionalak eskainiko ditu bihar ostiraleko online kontzertuan

2020/05/21

Victoria Roldan eta Cristian Carrero sare sazialetan emandako kontzertuan Konfinamendu garaian jarraitzaileekin kontaktua ez galtzeko Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioa hitzaldiak eta kontzertuak ari da eskaintzen astero Instagram eta Facebook bere kontuetan. Programa honen barruan, penintsula iberiar iparraldeko obrak ere izango dituen ‘’Viva España!’ emanaldian, Victoria Roldan sopranoak eta Cristian Carrero tenoreak Espainiako ariak eta ...

Gehiago irakurri...


Ingalaterrara erbesteratutako gerrako euskal umeak euren kanpamentuetan dantzan erakustaldia eskaintzen (bideoa)

2020/05/21

Irudiok lasai izan zitezkeen Argentinako Euskal Aste Nazionaleko Dantzarien Alardekoak, kanpamentua salbu Dantzan.eus-ek erreskatatu ditu hona dakarzkizugun irudiak Filmoteca Española eta RTVEko artxiboetatik. 1938-39ko irudiok, gerratik eta bonbardaketetatik babesteko euren gurasoak Habana itsasontzia tarteko Ingalatarrera bidalitako euskal haurrek bertan bizi izan ziren kanpamentuetan antolatutako dantza erakustaldi bat eskaintzen dute. Publikoan, agintedun ingelesak eta bertako biztanleak. Poxpolin eta ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek online emango du igandean Kaliforniatik euskaraz eta ingelesez Bakersfieldeko Euskal Bestako meza

2020/05/21

Aita Antton Egiguren frantziskotarrak igandero ematen du, meza online, eta egunero, errosarioa, euskaraz eta ingelesez Kaliforniatik Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Bakersfield-eko euskal besten txanda zen, hiriko Kern County Basque Club antolatzaile. Koronabirusak eragindako egungo egoeran, bistan da elkarretaratzea ez dela posible, baina aurretik Fresno eta Los Banos-eko euskal besten kasuan bezala, aita Antton Egigurenek piknikari dagokion meza internetez emango du, nahi dutenek jarrai dezaten. Gogora dezagun, tradizio ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak 97 urte beteko ditu gaur eta online ekitaldi programa oso batez ospatuko du

2020/05/20

Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak gaur egungo egoerari aurre egiten dio eta 97. urteurrena ospatzen du Aste honetan Argentinako Patagoniako euskal elkarte zaharrena den Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak bere 97. urteurrena ospatuko du. Zorioneko koronabirusagatik, erakundearen ekintza guztiak bertan behera geratu dira aurten: dantzak, abesbatza, kirolak... Baina ez dute nahi izan bertako bazkide eta lagunek Euskal Etxearen urteurrena besterik gabe pasatzen uztea. Eta, komunitate osoa partraide ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutua: Covid-19arekin gora egin dute munduan euskara online saio, ikastaldi eta ekitaldiek

2020/05/20

Atzo bertan ekin zion bere lehenengo euskara klase birtualari Macachingo (Argentina) Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak Koronabirusak eragindako mundu-mailako larrialdi egoeraren aurrean, irakaskuntza sistemak sekulako ahaleginaegin du eskolak online plataformetara egokitzeko. Gauza bera egin du Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar kudeatzen dituen euskara eskolekin, bai Euskara Munduan programaren baitan, baita unibertsitateetako irakurletzen kasuan ere, nabarmendu du Institutuak plazaratu duen ohar ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia