euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Edu Vergel, Comodoro Rivadavia: “Euskal sukaldaritza liluragarria da; produktuen nahasketak zapore-eztanda sortzen du ahoan”

2020/05/29

Comodoro Rivadaviako Edu Vergel sukaldaria Familia aldetik euskal sustrairik ez du badu ere, Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeko batzordekide, dantzari eta banderaduna da Edu Vergel. Euskal Etxeak bere bi pasioak batzeko aukera ere eman dio eta gaur egun, bere mikro-ekimen gastronomikoa aurrera eramateaz gain, sukaldaritzaz arduratzen da Euskal Etxeko jardunetan. Izan ere, euskal gastronomian trebatu zen 2016ko Gaztemundu ...

Gehiago irakurri...


Txapela euskal argentinar sagardoak lehen urtebetetzea ospatuko du ekainean astelehenetik hasita sare sozialetan

2020/05/29

'Txapela’k, euskal argentinar sagardoaren urtebetetzea Pandemiaren ondorioz hasierako plana aldatu behar izan badute ere, ‘Txapela’ izenarekin Argentinan saltzen den bertan egindako euskal sagardo naturalak bere urteurrena bete eta ospatuko du; izan ere, urte oparoa izan da hau ekimenarentzat eta poza lagunekin partekatu nahi dute, orain gauzak ospatzeko modalitatera egokituz, era birtualera, alegia.

Gehiago irakurri...


Adi Argentinako edo Euskal Herriko chefak! Errentagai dago Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko jatetxea

2020/05/28

Laurak Bat-ek alokairuan jarri du bere jatetxea Laurak Bat Euskal Etxearen behe solairuan dagoen jatetxea errentan atera da aste honetan. Dituen instalazioak --taberna, jantokia eta sukaldea-- "egoera ezin hobean" eta berehala sartu eta abiatzeko moduan daudela adierazi du elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta, beraz, proposamenen zain geratzen direla, proiektu gastronomiko berri batekin ahalik eta lasterren hasi ahal ...

Gehiago irakurri...


Sukaldari solidarioak berriro abian dira, gazteak buru, San Nicolaseko Euskal Etxean, eskolumeei jaten ematen

2020/05/28

Joan den ostiralean, gazte taldeak oilasko-paella prestatu zuen San Miguel auzoko janlekurako San Nicolaseko Euskal Etxea aspalditik da ezaguna bere elkartasun ekintzengatik. Euskal elkarteak sukaldari talde aktiboa dauka, eta honi esker “Etxe Nasaia” izeneko programa darama 2002tik, hilero eskola-adineko haurrei EEan bertan jaten emanez eta euskal kultura zabalduz. Berrogeialdia dela-eta eskolak itxita egon arren, beharrak ez dira desagertu eta euskal sukaldariak, joan ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus: Sabrina Otegi online mintzatuko da gaur komunikazioak euskal diasporan daukan garrantziaz

2020/05/27

Sabrina Otegi EuskalKultura.eus-eko Buenos Airesko korresontsala euskal kultura eta diaspora buletin honek daraman lanaz mintzatuko da gaur Instagram-en, diasporan euskal kultura eta euskalgintza alorrean sortzen diren ekimenak eta egiten diren ekarpenak dokumentatu eta zabaltzeak duen garrantzia azpimarratuz. Solasean arituko da gai hori hizpide, Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioko Victoria Roldanen ...

Gehiago irakurri...


Elkanok munduari bira eman zioneko 500 urteurrenean, jaitsi doan liburu hau bera eta bere garaiko euskaldunez

2020/05/27

Daniel Zulaika Aristiren liburuak Elkanoren inguruko euskaldunak aipatzen ditu, tradizio itsastiarra ezaugarri duen EHan Juan Sebastian Elkano getariarrak lehenengoz munduari itzulia (1519-1522) eman zioneko espedizioaren 500. urteurrena ari gara ospatzen bolada batez, koronabirusak eraginiko kinka berezi honek programa baldintzatu badu ere. Aukera, hala ere, hor dago, garai bati eta jende batengana hurbiltzeko, eta horixe da izan ere gaurkoan proposatzen dizugun liburu honek eskaintzen diguna: "Elkano, euskaldunak eta ...

Gehiago irakurri...


Konfinamendua gorabehera, Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxeak aurrera darrai elkartea berrabiatzeko prozesuarekin

2020/05/27

Chubut Iparrekialdeko Euskal Etxea 2019ko abenduan hautatua izan zen Zuzendaritza Batzorde berria buru belarri ari da lanean, Interneten bidez egin daitezkeen ekintzak eginez, jakina. Eta ez da gutxi. Izan ere, sare sozialetan ekin diote inoiz elkarteko bazkide izan zirenekin kontaktuan jartzeari eta lagun berriak gonbidatzeari. Horretaz gain, eguneratu ahal izan dute euren lege izaera eta egoitzaren behin betiko jabetza-titulua ere ...

Gehiago irakurri...


Uruguai: Haize Hegoa EEa elkartasun saioak antolatzen hasi da pandemia egoerak kaltetutakoen lagungarri

2020/05/26

COVID-19ak ekarritako egoerari aurre egiten laguntzeko paella solidarioa antolatu du Haize Hegoak Haize Hegoak Bere inguruko herrialdeak jasaten ari direna baino askoz egoera hobea bizi du Uruguaik koronabirusari dagokionez. Izan ere, poliki poliki ari dira konfinamendu garaia gainditzen, eta egoera hobe horregatik hain zuzen konfinamendua bera ere ez da derrigorrezkoa izan. Arlo ekonomikoan, berriz, eta mundu osoan bezala, egoerak kalte handiak utziko ditu hilabete hauetan eta argi dirudi denbora beharko ...

Gehiago irakurri...


Kalean da Juan Lekueren 'Solitude', XX. mende hasieran Estatu Batuetara emigratzen duten bi euskaldunen eleberria

2020/05/26

Juan Lekueren 'Solitude' salgai dago internetez Txalaparta.eus webgunean. Aste honetan plazaratu du Txertoa argitaletxeak Juan Lekue Goikuriaren 'Solitude' eleberria. Gaztelaniaz idatzia, lana internetez eros daiteke dagoeneko eta berehala iritsiko da liburudendetara. Argitaletxeak zabaldutako erreseinan esaten denez, Solitude Jean Claude eta Lucilleren istorioa da, XX. mendearen hasieran, beste hainbat euskaldun bezala Estatu Batuetara etorkizun hobe baten ...

Gehiago irakurri...


Etxeparek epea ireki du Euskara eta Euskal Kultura irakurle izateko Alemania, Errusia eta Frantziako hiru unibertsitatetan

2020/05/26

Irene Larraza, Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria Zabaldu berria da deialdia Euskara eta Euskal Kultura eskolak emateko Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Paueko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia). Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa, unibertsitate horietan, Etxepare Euskal Institutuak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia