2024/10/25

"Bahiketa", "Secuestro" izenpean, gaztelaniara itzulitako laugarren eleberria du Asel Luzarragak, aurkeztu berria orain Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, Lauburu argitaletxea Argentina argitaratzaile. Liburuaren egilea Zoom bidez izan zen aurkezpenean, eta Euskaltzaleak elkarteko kide Alfonsina Leranozek egin zuen bere aurkezpena. urriaren 4an, ostiralez. Euskal idazle eta ...
Gehiago irakurri...
2024/10/25

Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketaren XLV. edizioa Peruko Urubamba Haranean eta Cuscon ari da jokatzen aste honetan Limako Euskal Etxea antolatzaile. Musaren inguruan euskal gizataldeak urtero antolatzen duen ekitaldi nagusia den hau joan den asteburuan hasi eta urriaren 26ra arte luzatuko da aurten. Larunbatean egingo dira azken partidak, sari-banaketa eta agur-afaria.
Gehiago irakurri...
2024/10/24

Euskal kulturaz gozatzeko aukera ederra izan zuten joan den igandean Valladoliden, ez bakarrik bertako Euskal Etxeko lagunek, herritarrek oro har baizik. Izan ere, hiriko Gure Txokok antolatutako 2024ko Euskal Jaiak elizan, kalean eta Udaletxearen aurrean izan zituen une publiko garrantzitsuenak. Valladolideko euskaldunek Euskal Herritik propio etorritako bi elkarte izan zituzten agerkide, ...
Gehiago irakurri...
2024/10/24

Garai batean izandako asistentzia maila berreskuratuz eta alaitasun giro ezinhobean, Argentinako Urdaiazpikoaren Festaren XIV. edizioa arrakastatsu burutu da Trenque Lauquenen. Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolatuta, ekitaldia urriaren 19ko larunbat gauean egin zen, ohiko Barrio Alegre Klubaren egoitzan. Menu bikainaz gain, euskal dantzaz, zozketez, dantzaldi herrikoiaz eta dibertsioaz ...
Gehiago irakurri...
2024/10/24

Euskal zeramika herrikoia zabaltzeko eta berreskuratzeko proiektu baten barruan, Chubut Ipar-ekialdeko Haraneko Euskal Etxeak, buztingintzan trebatzeko hainbat jarduera eskaini ditu urriaren 11tik 13rako asteburuan. Jarduera Trelewko Udal Artisautza Eskolan garatu da, Mariana Demicheli Uribeondo, euskal zeramika herrikoia berreskuratu eta sustatzea xede duen Amalur elkarteko arduraduna buru. Horrekin batera, euskal ...
Gehiago irakurri...
2024/10/23

10 urte bete ditu hilabete honetan Marseillako Euskal Etxeak eta urriaren 12an ospatu du, Marseillako Etxe Korsikarraren egoitzan, Fermin Muguruzaren Black is Beltza filma pantailaratuz. Pelikula ikusi eta gero eztabaida interesgarria sortu zen bildutakoen artean, Frantziako eskualdetako hizkuntzei buruz, beren egoera, irakaskuntza eta presentzia, etorkizuna eta erakundeek jokatu beharko luketen rola ...
Gehiago irakurri...
2024/10/23

Eusko Jaurlaritzak munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2024ko deialdia onartu zuen atzoko Gobernu Bileran. Urtero bezala, dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira eta aurreko urteetako kopuru bera izango dute orotara, 212.000 euro. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik ...
Gehiago irakurri...
2024/10/22

Euskal Artzainek Estatu Batu mendebaldeko mendietako arboletan utzitako "lertxun marrak" edo 'arborglifoak' ardatz erakuketa estreinatuko da gaur asteartea, Bakersfieldeko California State Unibertsy-n, bertako Institute for Basque Studiesen eskutik. Horren aurretik, hitzaldiak emango dituzte Iñaki Arrieta Barok (UNR, University of Nevada, Reno), ...
Gehiago irakurri...
2024/10/22

"2025ean bidaiatzeko munduko 25 leku onenak" hautatu ditu National Geographic aldizkariak eta izenburu horretako erreportaian eman ditu ezagutzera bere azken zenbakian eta hara non mundu osoko leku eta plan hautu horien artean euskal proposamen bat dagoen, baina ez Europako Euskal Herrikoa, Diasporakoa baizik, Idahoko Boise eta Jaialdi 2025 aholkatzen baititu aldizkari ospetsuak datorren urtean bisitatzeko ...
Gehiago irakurri...
2024/10/22

Oso gutxi falta da 2024ko Euskal Aste Nazionalerako. Atzerako kontaketak aurrera darrai eta diaspora argentinarreko lagun guztiak prestatzen ari dira Bahia Blancan egingo den festa handirako. Ohi bezala, musika osagai garrantzitsua izango du. Prestaketa lanetan, oroit dezagun, Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA), euskal etxeetako 24 musikarik osatutako taldea, Cosquin-en elkartu ...
Gehiago irakurri...