euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko lau dirulaguntza deialdi zabaldu ditu

2020/06/05

Euskal kultura nazioartekotzeko lau dirulaguntza deialdi atera ditu Etxepare Euskal Institutuak. Irudian, Linguae Vasconum Primitiae EHAA Buletin Ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren lau dirulaguntza deialdi argitaratu zituen atzo, eta eskaerak egiteko epea gaurtik aurrera dago zabalik. Deialdiak literatura itzulpenak egiteko, euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko jarduerak burutzeko, zinema eta literaturako bidaia poltsetarako eta arte azoketan parte hartzeko dirulaguntzak eskatzeko dira. Ekainaren erdialdean ...

Gehiago irakurri...


Bilketa solidarioa eta janari salmenta poliki-poliki berrabiatzen hasi den Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxean

2020/06/05

Paella salmenta antolatu dute tandildarrek ekainaren 13rako Covid-19ren ondorioz, Hego Amerikako herrialdeak oraindik alerta egoeran badaude ere, Argentinako barnealdeko hiri batzuetan irekitzen ari da gutxika gutxika konfinamendua, ziurtasun neurri guztiak errespetatuz eta beti ere, helburuak bitartekoak justifikatzen dituenean. halaxe hasi da esaterako Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxea.

Gehiago irakurri...


John Ascuagaren Nugget-en 'Euskal artzainaren estatua' Nevadako Unibertsitateko Renoko kanpusean ezarri dute

2020/06/04

Ezkerrean, Euskal Artzainaren Estatua, Sparks-en zegoenean eta, eskuinean, behin-betiko lekua izango duen unibertsitatean Nevada-Renoko Unibertsitateak estatua berri bat emendatu dio bere hiri-altzarien ondareari, esan nahi baita Euskal Artzain baten estatua, duela hilabete batzuk arte Sparks-eko John Ascuaga's Nugget kasinoan, bertako Orozko jatetxearen kanpoaldean zegoena. Ascuaga familiak kasinoa saldu ondoren, Orozko jatetxea ere --euskal argazki eta apaingarriz dekoratua-- izenez eta izaeraz aldatu eta estatua honek bere erro ...

Gehiago irakurri...


Pedro Oiarzabalek II Mundu Gerran borrokatu ziren euskaldunen Kaliforniako fasearen amaiera iragarri du

2020/06/04

Euskaldunak Bigarren Mundu Gerrako gertaleku guztietan borrokatu ziren, Libiako basamortuetatik Pazifikoko hondartzetara "Fighting Basques, memory of WWII" izenekoa, Memoria Bizia proiektuak eta Sancho de Beurko ikerketa erakundeak garatutako egitasmo bat da eta, Pedro J. Oiarzabal eta Guillermo Tabernilla ikertzaile eta sustatzaile, NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundearen eta AEBetako euskal komunitatearen laguntzaz, Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten euskal beteranoen peskizan ibili da, hauek ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrera EEak ‘Gernikako Arbola’ literatura lehiaketaren bederatzigarren edizioa jarri du abian

2020/06/04

2020ko "Gernikako Arbola" lehiaketaren deialdia irekita dago jadanik 'Gernikako Arbola' Lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du Beti Aurrera Euskal Etxeak SADE-Idazleen Argentinar Elkartearekin batera. Argentinan bizi diren 18 urtetik gorakoek parte har dezakete. Aurrekoetan bezala, bederatzigarren edizio honetan ere gaia eta generoa libreak dira. Partaide bakoitzak testu bakarra aurkez dezake, gaztelaniaz, A-4 orrialde batean,12 edo 14 neurriko Arial letraz ...

Gehiago irakurri...


Baieztatuta: ‘Euskara Munduan’eko Neguko Barnetegia egin egingo da, uztailaren 18tik 25era, oraingoan online moduan

2020/06/03

2020ko urtarrilean Euskara Munduan programa hasi zen taldea Laster beteko dira Argentinan konfinamenduaren lehenengo hiru hilabeteak eta etorkizunari begira ez du ematen egoera berezi hau oraingoz erabat aldatuko denik. Gauzak honela, azken orduetan FEVAk baieztatu egin du Euskara Munduan Programaren 2020ko kronogramako neguko ikastaro trinkoa egin egingo dela, baina oraingoan era birtualean, egoerari egokituta. Ikastaroa urtarrilean adostutako datan ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Mus Federazioak bertan behera utzi du Ayacuchon jokatzekoa zen 2020ko Txapelketa Nazionala

2020/06/03

2020ko Argentinako Txapelketa Nazionala, bertan behera COVID-19ren zabalkundea ekiditeko hartutako neurriek baieztapen berri bat bildu zuten atzo, kasu honetan  Musari dagokionean, bart baieztatu baitzion Argentinako Mus Federazioak EuskalKultura.eus-i abuztuan hiriko Euskal Odola Euskal Etxea antolatzaile Ayacuchon jokatu behar zen Txapelketa Nazionala bertan behera geratu dela behin-betiko.

Gehiago irakurri...


EuskarAbentura 2020 ez da egingo: antolatzaileek 2021era atzeratu dute gazteen espedizio honen hirugarren edizioa

2020/06/02

EuskarAbentura ekimeneko 120 gaztek (diasporako batzuk partaide) EH osoa zeharkatzen dute oinez uztailean Espedizioa egin ahal izateko hainbat konponbide eta aukera aztertu ondoren, antolatzaileek jakinarazi dute "osasuna erdigunean jarrita", egoerak ez duela espedizioa antolatzea ahalbidetzen.eta beraz 2020ko udan ez dela Euskal Herria oinez zeharkatzen duen gazte espedizio hau egingo eta ekimenaren hirugarren edizioa 2021era atzeratu dutela, "espedizioaren indar ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako EEak bere lehen "Txoko birtuala" egingo du ostiral honetan, "lagunak ikusi eta berriz biltzeko"

2020/06/01

Bahia Blanca-ko Union Vasca Euskal Etxeko txokoan adin guztietako lagunak Tamaina bateko euskal etxe askok munduan “txoko” deitzen duten lekua daukate, mahai baten inguruko biltokia, adinekoen, familien zein neska-mutilen topaleku dena. Dantzariak, pilotariak, umeak, muslariak eta bazkideak oro astean zehar hortik pasatu ohi dira eta era batera edo bestera, komunitate bizitza partekatzen dute bertan. Berrogeialdia luzatzen ari da Argentinan eta ...

Gehiago irakurri...


Irakurgai dagoeneko sarean La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 10. zenbakia, 2020ko ekainari dagokiona

2020/06/01

La Platako (Argentina) Euzko Etxeko Eguzkia hiruhilabetekariaren 10. zenbakia, 2020ko ekainekoa Eskuragai da dagoeneko sarean Eguzkia aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2020ko ekainari dagokiona, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta paperean irakurri/banatu. Lau zenbaki ateratzen ditu urtero eta aurtengo bigarren hau, pandemiak eragindako egoera kari, hara sorpresa, inoiz baino lehenago ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia