euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere sareetan material argitaragabea zabalduz ospatuko du 27 urteurrena La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askeak

2020/06/11

La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askearen 27 urteurrena 1993an La Platako Euzko Etxeari loturik La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP) sortutako ekimenak 27 urte beteko ditu datorren astean. Bizi dugun pandemia egoera honetan ospakizuna ezin da aurrez aurre egin baina hala ere, La Platako Gogoetarako Euskal Katedra Askeko lagunek zerbait berezia egin nahi izan dute eguna oharkabean pasa ez zedin eta gauzak horrela, "Katedraren muina ...

Gehiago irakurri...


Bilbon, 'Euskal Diasporaren Artxiboa' aberastu dute Manuel Ynchaustiren eta Andres Irujoren artxiboen dohaintzek

2020/06/10

Ekitaldi amaieran, Lehendakaria Maria Elena Etcheverrirekin hizketan bideokonferentziaz Buenos Airestik Artxiboen Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta Bilbon, ospakizuna Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan egin zen, Urkullu lehendakaria buru; Diaspora protagonista izan zuen ekitaldi batekin, Diasporari zinez lotutako bi pertsonaia esanguratsuren --Manuel Ynchaustiren eta Andres Irujoren-- artxiboak errezibitu baititu Euskadiko Artxibo Historikoak, hain zuzen ere bere baitango 'Euskal ...

Gehiago irakurri...


Argentinako nafar etxeetako dantzariek Iruñeko Ortzadar taldeko Nora eta Anderrekin online ikasi eta praktikatu dute

2020/06/10

Nafar dantzarien topaketa birtuala Ideia Argentinako nafar etxeen baitan sortu zen, esan nahi baita Buenos Aires, Bolivar, Rosario eta Mendoza hirietako nafar etxeetan. Indarrean dagoen berrogeialdiak entseguak ahalbidetzen ez dituela eta egoera hau noiz arte luzatuko den ez dakigula, aktibotasuna sustatu behar da; are gehiago ohiko sanferminik gabeko urte baten aurrean. Gazte argentinarrak, beraz, Iruñeko Ortzadar ...

Gehiago irakurri...


Ez zazu galdu bihar euskal koru musikan giltzarri den Javier Bustoren online saioa, Cordobako Gure Txokoa antolatzaile!

2020/06/10

Javier Bustoren hitzaldia Luxu hutsa da, plazera beti, honako mailako sortzaile bati entzutea. Cordoba hiriko Gure Txokoa EEa antolatzaile, Javier Busto musikagile eta abesbatza maisuak hitzaldia eskainiko bihar sarean. Gure Txokoako lehendakari Alejo Martinen azalpenetan, “COVID-19 dela eta ezin izan dugu aurten gure ohiko Abesbatzen Topaketa egin, baina musika koralarekin lotura duen ...

Gehiago irakurri...


Parte hartu Mendozako Nafar Etxeak itxialdiari aurre egin eta sanferminen hutsunea arintzeko proposatutako saioetan

2020/06/09

2020ko Sanferminak, sare sozialetan 2020ko San Fermin jaiak bertan behera utzi behar izatea ez da batere erraza izan ez iruindarrentzat ezta munduan dauden nafar etxeetako lagunentzat ere. Izan ere, bereziki espero dute Diasporako hainbat eta hainbat sanferminzaleek uztailaren 7a, egun horretan --bilgarri diren-- jai ederrak antolatzeko, txupinazoa, dantzak, janaria eta, nola ez askotan erraldoiak eta buruhandiak ere barne.

Gehiago irakurri...


Eskuragai sarean Josu Martinez zuzendari bilbotarrak euskal patagoniar Jon Villelabeitia zine aitzindariaz eginiko ikerlana

2020/06/09

Jon Villelabeitia zinemagileari buruzko ikerlana, ZER aldizkarian Orain urtebete, hiriko Euskal Etxearen 96. urteurreneko programa barruan aurkeztu zuen Comodoro Rivadaviako euskal gizataldeak ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ izeneko proiektua. Helburua, Patagonian zinema arloko aitzindari izan zen Jon Villelabeitia mungiarraren lana balioestea. Proiektuko arduradun, aurkezpenean parte hartu zuen Josu Martinez zinegile eta ikertzaile ...

Gehiago irakurri...


Kantari jarraiki, urtarrilaren 1a, otsailaren 2a... ekainaren 6ra iritsi gara, uztailaren 7a amaiera duen eskaileran

2020/06/08

Gora San Fermin! ¡Viva San Fermín! Oraindik ez dakigu nola egingo dieten aurre iruindarrek aurtengo sanferminei, pandemia kari ohiko ospakizunaren deialdia bertan behera geratu ostean. Seguru arauak ukatu gabe moduak topatuko dituztela online edo bestela ospatzeko, eguna alferrik pasatzen utzi gabe. Bitartean, epeak aurrera doaz eta joan den larunbatean, ekainaren 6an, San Ferminera doan eskaileraren ...

Gehiago irakurri...


‘El Vasco’ filmaz mintzatu gara Eduardo Blanco protagonistarekin: Donostian pintxozaletu zela esan digu

2020/06/08

Eduardo Blanco 'El Vasco' eta 'Cuando dejes de quererme' pelikulen protagonista Zineman zein antzerkian nazioarteko ibilbide luzea darama Eduardo Blanco aktore argentinarrak. Bere azken lanetako bat, urte hasieran Madrilen antzeztu zuen Parque Lezama izan zen, Juan Jose Campanella zuzendari. Orain, berriz, euskal gizataldearekin zerikusi handia duen pelikula bat egiteko aukera iritsi zaio: Koprodukzio bat da, Prisma (Cordoba), Oeste films (Mendoza) eta Pausoka ...

Gehiago irakurri...


Athleticen ezaugarriak aurkeztu dituzte Mexikon: "Gure filosofiak muga bat irudi lezake, guretzat indar handia da"

2020/06/08

Andoni Bombin, Alkorta eta Ayarzaren ondoan, Lezamako organigramaren aurkezpenean Mexikon (arg Mireya Lopez)

Athleticen filosofiak mugak gainditzen ditu eta jakinmina pizten du. Iritsi den azken lekua Mexiko da. Andoni Bombin talde bilbotarreko Metodologia Saileko arduraduna da eta hitzaldia eskaini du BBVA MX Ligarekin lotua den futbol mexikarreko Berrikuntza Teknologikorako Zentruan. "Nahiago dugu jokalari sakrifikatua talentuduna baino", baitetsi zuen Bombinek herrialde iparramerikarrean. Endika Riok sinatzen du artikulua Mundo Deportivon.

Gehiago irakurri...


Victoria, Argentina: Frantzisko Aita Santuak 'Basilika' izendatu du bertako Arantzazuko Ama Birjinaren Parrokia

2020/06/05

Victoriako Arantzazu Basilika Txiki berria Hogeita hamar bat bila biztanle dituen herria da Victoria, Entre Rios probintzia argentinarrean. Beste askotan bezala, iragan euskaldun nabaria dauka eta bertako euskal gizataldetik abisua pasatu digute Frantzisko Aita Santuak 'Basilika txiki' izendatu berria duela bertako Arantzazuko Amaren Parrokia. Izendapena bertatik egindako eskaera baten ondorio da eta Hector Trachitte apezaren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia