euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mugi eta izena eman doaniko lehenengo euskal musika ikastaro birtualean, leku mugatuak, Argentinako Cordobatik

2020/06/17

Gerora Elkarte argentinarrak emango duen Euskal Musikari buruzko ikastaroa Cordobako Gerora Euskal Elkarteak, ‘Lurra eta Haizea’ bere Musika tailerreko irakasleekin batera, “Dunbada, Euskal Herriko soinuak eta entzuketak” izeneko doaniko tailer birtualean parte hartzeko gonbitea luzatu du..Proposamena Argentina osoko musikari eta musikazaleei zuzentzen zaie, baina baita ere mundu osoan Euskal Herriaz eta bere musikaz interesatuak egon daitezkeenei. ...

Gehiago irakurri...


Udako euskara ikastaroen eskaintza ireki du Bartzelonako Euskal Etxeak, gainerako bestelako saioak normaltze bidean

2020/06/16

Uda honetan, euskara ikasteko aprobetxateko aukera ezinhobea Euskara taldeak amaitzen ari dira 2019-2020ko ikasturtea Bartzelonako Euskal Etxean. Pandemiak eragindako egoera berezi honetan, talde bakoitzak erabaki du presentzial edo birtual bururatu. Eta orain egun batzuk, euskarazko udako ikastaroetan izena emateko epea ireki du hiriburu katalaneko Euskal Etxeko euskaltegiak. Hogei orduko ikastaroak eskainiko ditu, astelehenetik ostiralera, bai hasi berrientzat bai ...

Gehiago irakurri...


Baieztatu da berri txarra: Macachingo Euskal Aste Nazionala 2021era atzeratu da eta aurten ez da Euskal Asterik izango

2020/06/16

Macachingo Euskal Astea 2021ean izango da Asteburuan konfirmatu du Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak hartutako “erabaki triste baina arduratsua”. 2020ko Euskal Aste Nazionala, azaroaren 16tik 23ra herri pampatar honetan egin behar zena, bertan behera geratu da. “Erabakia, hala ere, aurtengoa bertan behera uztea da, baina datorren urtera mugituz, urtebete atzeratzea alegia”

Gehiago irakurri...


Bisitatu zeure etxetik "Havens East" erakusketa birtuala, 1937an Ingalaterrara ebakuatutako gerrako euskal haurrez

2020/06/15

Erakusketan pantailaratzen den filmetako bat (1937) euskal haurren iritsiera agertuz Ingalaterrako biztanleei Espainiako Gerra Zibilaren garaian (1936-1939) Ingalaterrako Cambridge eta Norfolk herrietan babesa bilatu zuten gerrako euskal haurren istorio ahaztuak dakartza "Havens East" (Ekialdeko babeslekuak) erakusketak. Zazpi zati nagusi dauzka --'Etxea', 'Krisialdia', 'Bidaia', 'Cambridge', 'Norfolk', 'Nor da 162 zenbakiduna?' eta 'Ekialdeko ...

Gehiago irakurri...


Julen Meneses euskal-perutar muslari gaztea musaz eta Limako Euskal Etxean bizi duen eskarmentuaz mintzatu zaigu

2020/06/15

Gazteak ere biltzen ditu Limako Euskal Etxeak eta saiatzen da ekimen desberdinak garatzen eurentzat ere Julen Mneses Vergara Limako Euskal Etxera joaten hasi zenean aitari mus partidetara laguntzeagatik izan zen gehienbat. Baina berehala hasi zitzaion gustatzen eta jokoak berak eta muslarien giroak harrapatu egin zuen, denbora gutxiren buruan bera ere jokatzen eta disfrutatzen hasi arte. Gaur egun, Euskal Etxeak bazkideei egiten dizkien proposamen abantxu guztietan hartzen du parte. Proposamen horien helburua, ...

Gehiago irakurri...


Pedro J. Oiarzabalen 'Diaspora bizia' blogeko atal berria: "Biharamuna izango dugu. Eta desberdina izango da"

2020/06/15

Artxiboko argazkian, Diasporan aditu Pedro J. Oiarzabal 'Memoria Bizia' proiektua azaltzen (arg EuskalKultura.eus) Pedro Oiarzabalek 'Diaspora bizia' bere blogaren atal berria ekarri digu EuskalKultura.eus-ko kolaborazio sailean. Egoeren gauza txarra ez dira egoerak berak, gaiztoak eta konplikatuak izanda ere, eurei aurre ez egitea baizik, ez erreakzionatzea, begietara ez begiratu eta ez identifikatzea, geu ezagutzea, haiek ezagutzea, aktiboki jardutea, euretatik ikastea, konklusioak ateratzea gainditzen ...

Gehiago irakurri...


Ez dute aurrera egin beste norbaitek Noriega berriz abiazeko ahaleginek eta familia bertako gauzak saltzen hasiko da

2020/06/12

Noriegako ondasunen salmenta ekainaren 19an (ostirala) eta 20an (larunbata) egingo da, 10: 00etatik 3: 00etara Noriegan bertan Pandemiak eraginako itxialdiaren ondotik Bakersfieldeko euskal bizitzaren erreferente historikoa izan den hau berriz zabalduko ez zela jakinarazi zenean, jende asko hunkitu zen. Telebista, irrati eta bertako, estatuko eta nazio mailako egunkariek artikulu eta tarteak eskaini zizkioten eta hainbat jendek deitu eta idatzi zuen euren pena eta desasosegua adieraziz, euren bizitzetako parte izan den ...

Gehiago irakurri...


‘Amurrio’ etxeko goxoki eta txokolateak: euskal sustraiko ekimen argentinar tentagarria, Buenos Aires hiriburuan

2020/06/12

Edurne Crespillo Canz-ek egin du 'Amurrio'ren logoa: lauburua eta Amurrioren 'A'a elkartuz Ekainaren 15ean hasiko da eskaerak jasotzen eta banaketak egiten –beti ere konfinamenduak oztopatzen ez badu– Buenos Aires hirian sortu berri berria den 'Amurrio' gozotegi eta txokolategia. Postreek, tartek, budinek, alfajoreek, txokolateek… goxoki guztiek zapore argentinarra izango dute, zalantzarik gabe, baina euskal ukitu batekin. ‘Amurrio’, Cecilia Canz euskara ...

Gehiago irakurri...


Eman izena Paranako Urrundik-ek eratutako Xake Txapelketa birtualean; ekainaren 20an da eta sariak, eskudirua

2020/06/11

Urrundik-ek antolatutako 'Dos Orillas' Xake Txapelketa 20. urteurren programa barruan egingo du Urrundik Euskal Elkarteak "Dos Orillas" izeneko  Xake Txapelketa. Hasieran aurrez aurre izango zen ekintza eremu birtualera mugitu behar izan zuten antolatzaileek Covid-19 pandemiaren ondorioz. Hala ere, erantzun ezin hobea lortu dute eta Argentinako 19 probintziatako eta Uruguai, Paraguai, Venezuela eta Espainiako xakelarik eman dute izena.

Gehiago irakurri...


Argentina: Joseba Bilbao pilotari necocheatar sarituaren bideo elkarrizketa COVID-19 berrogeialdi sasoi honetan

2020/06/11

Elkarrizketa Necocheako Euzko Etxeko Joseba Bilbao pilotari euskal-argentinarrarekin Pilota munduan dabitzatenek, Argentinan zein nazioarteko txapelketetan, ezagutzen dute Necocheako Joseba Bilbao. Txikitandik Necocheako Euzko Etxeko partaide, halaxe izan dira baita ere bere familiako hiru belaunaldi, bere aitona Alfredo Bilbao, aurten 75 urte betetzen ari den Euzko Etxeko fundatzaileetakoa izan baitzen, eta Josebaren aitak ere, Carlosek, iaz joana, bere onenak eman baitzizkion guztion bigarren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia