euskal diaspora eta kultura
2020/06/23
Txileko Euskal Gizataldea (Colectividad Vasca de Chile) Euskal Etxeak bere lehenengo webgunea estreinatuko du bihar, hala iragarri digu elkarteko lehendakari den Rossana Arzak; eta testuinguru berezian egingo du, ekainaren 24, 25 eta 26an 2020ko bere Euskal Astea egingo baitu, berezia, sare sozialen bidez plazaratuko baitu, partaideetako bakoitzak bere etxetik parte hartuko baitu, Covid-19k eragindako egoeraren ...2020/06/22
Reno-Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak 2020ko Euskal Idazketa Lehiaketa antolatu du, ingelesez idatzitako original argitaragabeak edo argitaratzeko bidean ez daudenak kontuan hartzen dituena, beti ere gaia lotua gisa batez edo bestez euskaldunei, euskal kulturari, edota Euskal Herria eta bere diasporari. Lanak 2020ko abenduaren 15era arte aurkez daitezke. Lan irabazleari, diru-sari batekin ...2020/06/22
Australian, itxialdi egoeraren amaierak eta neurri zorrotzak arintzeak fase berri batera ekarri baita ere Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxea, etaelkarteak datorren asteburutik aurrera egoitza berriro zabalduko duela iragarri du. Izan ere, Gure Txoko aukera polita da jende askorentzat igandetan ongi bazkaltzeko, eta zabalik dago dagoeneko datorren iganderako erreserbak egiteko posibilitatea, ...2020/06/22
Bere 125. urtebetetzera iritsi da aurten Argentinako Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxea. Urtea, tamalez, erabat ezohikoa ari da izaten, COVID-19ak ekarri duen egoera zalantzakoia medio. Baina mende luzeko ibilbidea ospatzen segitzeak beti merezo du eta Norma Rios buru duen Elkarteko Kultur Azpibatzordeko kideek argi daukate, ospatuz, gainera, zaintza-neurriak funtsezkoak dituen egoera berrira ...2020/06/19
Egiazki Bakersfield-eko jende asko astindu eta hunkitu du herriko Noriega euskal ostatuaren itxierak. Gaur eta biharko iragarrita zegoen ostatu zaharreko barruko altzari, apaingarri eta eduki guztien salmenta, baina atzo tupustean bertan behera geratu zen. Geroztik jakin dugu, eta hala argitaratu zuen atzo bertan EuskalKultura.eusek-- Bakersfielden bestelako negozioak dauzkan herritar batek, Bill ...2020/06/19
Une bereziki zailak ari da pasatzen bolada honetan Txile Covid-19aren ondorioz, izan ere, asko zabaldu baita birusa azken asteetan eta osasun sistema kolapsatzeko arriskuan baita. Egoera honi nolabait aurre egiteko, kultur elkarte batzuek eraikitzen segi eta aurrera darraite euren egitarauekin. Eta hori da Santiagko ‘Txileko Euskal Gizataldea' Euskal Etxearen kasua. Izan ere, bere 13. ...2020/06/18
Denbora bat bazen berriarekin airean: Dan Ansotegui euskal-boisetar kultur eta negozio ekile ezagunak proiektu berri bat zeukala esku artean, eta argitu eta adierazi berria da sare sozialetan eta bertako prentsan 'Ansots' izena hartuko duen hiriburu idahotarrean euskal markarekin jan/edateko aukera berria. Boise erdigunean izango du egoitza eta uztailaren 15ean zabalduko da, bertan kontsumitu edo ...2020/06/18
EGUNERATUA 2020-06-17. Noriega euskal ostatuko jabetzak adierazi du datorren ostiral eta larunbaterako aurreikusi eta iragarria zegoen salmenta bertan behera geratzen dela, salgai zeudenak dagoeneko salduak izan baitira.2020/06/18
Planetako bazter guztietara iritsi da COVID-19k sortutako pandemia; txoko politenak ez dira salbatu, ezta oso urrun daudenak ere. Hortaz, Andeen magalean kokatuta dagoen Bariloche hiria ere gogor ari da ziurtasun neurriak errespetatzen. Konfinamendu egoera tarteko Mendiko Eusko Etxeko lagunak ezin izan ziren bildu Elkartearen 39. urteurrena ospatzeko, afari eta dantzekin, urtero egiten duten ...2020/06/17
Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) Mexikoko atalak eta Loiolako San Inazio Ikastetxeko --Vizcainas-- Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibo Historikoak deialdia zabaldu dute III. Nazioarteko Kongresua egitearren euskaldunen presentzia Mexiko eta Erdialdeko Amerikan XVI-XXI. mendeetan hizpide, datorren azaroaren 9an, hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio Ikastetxean.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus