euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Blogak: Pedro Oiarzabalek Diaspora eta datorren igandeko hauteskundeen gaia aztertzen du gaurko bere zutabean

2020/07/08

Ikus zer dioten diasporari buruz euren programetan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politikoek Diaspora gaietan aditua den eta euskal diaspora bereziki ezagutzen duen Pedro J. Oiarzabal ikertzaile bilbotarra bere blogaren sarrera berri batekin datorkigu gaur, oraingoan datorren igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen harira, izan ere bertan lehiakide diren alderdi politikoek diasporarekiko aurkezten dituzten proposamenei buruzko errepaso txiki bat ...

Gehiago irakurri...


Lehertu dira Sanferminak! Soilik sareetan, baina pandemia hasieratiko aurrez aurreko lehen ekitaldiak ere eginez

2020/07/08

2020ko San Fermin Eguna Tandilen Diasporako nafar eta euskal etxeek gorriz eta zuriz tindatu dituzte azken egun hauetan euren sare sozialak. Nola ez,, Sanfermin egunak badira! Pandemiagatiko egoera medio, urte berezia izaten ari da oso 2020 hau nazioarteko oihartzunik handiena duen gure festari dagokionez ere, eta Iruñeko kaleetan isiltasun arduratsua gailendu bada ere, ‘Gora San Fermin’ oihua webera pasatu da, ...

Gehiago irakurri...


Saint Pierre eta Miquelongo 2020ko Euskal Besta egin eginen da, neurriak segituz, eta inoiz baino lokalagoa izanen da

2020/07/07

St Pierre eta Miquelongo Euskal Etxeko ordezkariak NABOko bilera batean, Michel Goïcoéchéa hizlari (arg EuskalKultura.eus) Moldaketa batzuk egin behar izango dira, baina azkenean, zalantzak nagusi izan diren denbora baten ondotik bertako Euskal Etxeak eta autoritateek jakinarazi dute aurten egin egingo dela urtero abuztuan St Pierren egiten den Euskal Besta. Jaiak abuztuaren 10etik 16ra garatuko dira, osasun-agintariek finkatutako nerriak zorrotz segituz, distantziak mantenduz, musuko eta babestaileak eramanez eta gel ...

Gehiago irakurri...


Cañuelas, Argentina: Denak Bat EEak bere 60. urteurreneko buletina kaleratuko du aste honetan (ikus bideoa)

2020/07/07

60. urteurren logoa 60 urte bete ditu Denak Bat-ek uztailaren 2an eta, ospatzeko, Euskal Etxearen historia jasotzen duen buletin bat zabalduko du sare sozialetan. Historiarekin batera, aurten dagoeneko egin dituen eta burutuko dituen ekintzen berri ere bilduko du. Buletina ez da, ordea, EEak urteurrena ospatzeko proposatu duen lehenengo, ezta azkeneko ekintza ere. Azken egun hauetan, eta pandemiak sortutako ...

Gehiago irakurri...


FEVAk deituta lehenengo elkarretaratze birtuala egin dute Erdialdeko eta Hego Amerikako Euskal Etxe eta Federazioek

2020/07/07

Erdialdeko eta Hego Amerikako euskal etxe eta federazioen lehenengo bilera birtuala Konfinamendu garaian sortutako hainbat egoera larriri aurre egiteko tresna baliagarria suertatu dira bilera birtualak. Euskal kolektibitatea, ordea, haratago joan da eta harremanak ugaldu eta topagune berriak sortzeko ere ari da erabiltzen batzuetan hain kritikatuak diren tresna teknologiko hauek.

Gehiago irakurri...


Entzun Mallorcako Euskal Etxeko Gotzon Merlok koronabirusari eskaini dion kantua: doinu zaharra, hitz berriak

2020/07/06

Aurkeztutako lanen artean, Gotzon Merlok aurkeztutako kantu hau, Oskorriren 'Aita-semeak'-i hitzak moldatuz. Ongi, Gotzon! Pandemia garai honetan, Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertan behera utzi zuen ikasturte amaiera ospatzeko antolatu ohi duen bazkaria, baina itxialditik atera ondoko fasean gaudenez pintxo-pote deialdi txikiago bat egin zuen bertako taberna batean; besteak beste, koronabirusa gai harturik Euskal Etxeak antolatutako lehiaketaren sariak ematearren. Hogei pertsonak hartu zuten parte ekitaldian. ...

Gehiago irakurri...


Kalean da Jazoera aldizkariaren 111. zenbakia, Caracasko euskal komunitatetik Pedro Javier Arriaga Aguirre-k ekoitzia

2020/07/06

Caracasetik Pedro Javier Arriaga Aguirre-k ekoizten duen Jazoera buletinaren 111. zenbakia Plazaratu berria du 2020ko ekaineko bere zenbakia, aldizkariaren 111.a egiten duena, hilabetero Caracastik Pedro Javier Arriaga Aguirrek ekoizten duen Jazoera agerkariak. Zenbaki honetan bereziki lodia dator, 61 orrialde baitauzka. Arriagak berak editorialean aurkezten duenez, zenbakiak besteak beste hiru neskaren lana azpimarratzen du, Jone Leizaola, Itxaso Uzkanga eta Arancha Olabeaga-rena (azken ...

Gehiago irakurri...


Gaur uztailaren 6a hasiko dira Diasporan Sanferminak: birtualak baina betiko gogo eta atxikimendu biziaz

2020/07/06

2020ko San Ferminetan, Mendozako Nafar Etxeko txikien irudiak Kolokan du ipini du mundu osoa birus honek… lagun eta ahaideekin fisikoki elkartzeko aukera ere kendu digu. Baina inondik ere ez digu kenduko ospatzeko gogo eta borondatea; teknologia berriei esker, distantziak gainditu eta Sanferminak gogo eraberrituz ospatuko dituzte Diasporako lagunek.

Gehiago irakurri...


Igandean Elkoko eta "La Puente"ko euskal festak gogoan emango du meza internetez Kaliforniatik aita Anttonek

2020/07/03

Aita Antton Egiguren iaz meza ematen Winnemuccako euskal festan (arg Artzai Ona) Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Elkoko eta Southern California Basque Club-en (ezagunagoa askorentzat "La Puente"koa bezala) euskal jaien txanda zen, Elkon (Nevada) eta Chinon (Kalifornia). Koronabirusak eragindako egungo egoeran, egoera gaiztotzen AEBetan, bistan da bilera fisikoa ez dela posible, baina aurretik beste zenbait euskal jaien kasuan egin bezala, aita ...

Gehiago irakurri...


Benoit Etcheverryk berritasunak iragarri ditu bere irrati eta online saioetan; igande honetan Joseba Etxarri gonbidatu du

2020/07/03

Benoit Etcheverry udako saio berria izango du euskaraz France Blue Pays Basque-n; bestalde, igande honetan Joseba Etxarrirekin solastuko da online "Diaspora eta Zu 2:0" bere tartean "Diaspora eta zu 2:0" du izena Benoit Etcheverryk Baionatik igandero emititzen duen saioak. Datorren igandekoa 11.a izango du izenburu horren azpian, eta kasu honetan online programa edo solasaldira bilduko duen gonbidatua Joseba Etxarri izango da, EuskalKultura.eus-eko zuzendaria, Donostiatik sartuz saiora. Gogoratu programa ordubetekoa dela eta igandean arratsaldeko 19:00etatik 20:00ar arte segi ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia