euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak: Kanpoan bizi diren herritarren botoek Eusko Legebiltzarrerako emaitzak alda ditzakete ostiralean

2020/07/14

Datorren ostiralean ikusi beharko da orain arteko emaitzak baieztatzen dituzten kanpoko bozkek (irudia Goiena.eus) Joan den igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egin ziren hauteskundeetako emaitzak ezagunak dira eta jakina da behin-behineko emaitzak hauek direla: EAJ (31 eserleku), EH Bildu (22), PSE-EE (10), Elkarrekin-Podemos (6), PP (5), Vox (1). Behin-behineko emaitzak diogu, Diasporako eta kanpoan dauden euskal herritarren botoak ostiralean jakinaraziko direlako eta honek, izan ere, aldaketak eragin ditzakeelako, ...

Gehiago irakurri...


Kolonbiako Barranquillatik bertako euskaltzale talde batek Sanferminekin bat egin du BizikoDitugu2021 lelopean

2020/07/14

Barranquillatik bidali diguten irudia, Sanferminak Barranquillako plaza nagusian, Jacinto Sarasua ohoratuz  Vicente Fararonyk egina 2020ko Ez-Sanferminen azken egun honetan, Barranquillatik idatzi digun Iker Guillermo Lópezen mezua aipatu nahi dugu, Iruñeko jai handiaren aurtengo edizio bereziaren harira lerro batzuk bidali baitizkigu, marrazki batekin batera. bere hiriaren eta nafar hiriburuaren arteko lotura sakonak aipatuz, eta marrazkiarekin aukera baliatuz omenaldi txiki bat egiteko Barranquillako "Don Jacinto ...

Gehiago irakurri...


Berri onenak Macachinetik: prebentzio neurriak hartuta, berriro hasi dira Euskal Etxean aurrez aurreko ekintzak

2020/07/14

Pixkanaka, aurrez aurreko ekintzak berriro ere Macachingo Euskal Etxean Herrialdeko beste leku batzuetan ez bezala, badirudi mundu osoa kolokan daukan pandemia hau arnasbide txiki bat ematen ari dela Argentina barnealdeko herri txiki batzuetan, non konfinamendu ehun egun hauetan Covid-19 kasurik egon ez den egon. Hori da Macachinen kasua. Izan ere La Pampa probintzia osoak oso itxialdi lasaia bizi izan du eta horregatik bertako erakundeak ohiko jarduerak egiteko baimena lortzen ari ...

Gehiago irakurri...


Elkarrizketa Josu Garritz harrijasotzaile mexikarrarekin, 19 urterekin Diasporako gazteak animatzen ditu (ikus bideoa)

2020/07/13

65 kiloko harri bat altxatu zuen Josu Garritzek 18 aldiz Mexikoko 2019ko Diasporaren Egunean Josu Garritzek Nafarroako eta Bizkaiko euskal arbasoak ditu eta horregatik txiki-txikitan hasi zen Mexiko Hiriko Euskal Etxera joaten. Are gehiago, gaur egun jo ta ke dabil adierazgarrienetakoa den euskal herri kirol batean, harri-jasotzean hain zuzen, bere bi pasio uztartuta: indar kirolak eta euskal jatorriduna izatearen harrotasuna.

Gehiago irakurri...


Gaurko afari eta traguekin behin-betiko itxiko ditu ateak Renoko Santa Fe euskal hotel historikoak, koronabirusa kari

2020/07/12

Renoko Santa Fek zerbitzatzen duen edaririk ezagunena, euskaldunen picon-a da, klasiko historiko bat Euskaldunen AEBetan COVID-19 koronabirusaren garai honetan beste euskal jatetxe baten ateak itxiko dira gaur. Renoko Santa Fe Hotela, hiriko azken euskal ostatu historikoetako batek --Louis Basque Corner baino ez da geldutuko bihartik aurrera hirian-- gaur azkeneko eguna izango duela iragarri du. Gaurkoan bertara doazenek afaria bost dolarretan eta traguak dolarrean eukiko dituzte. Hala adierazi du Santa Fek berak, ...

Gehiago irakurri...


Diasporatik Bingen Amezagaren lanen dohaintza egin zion atzo Xamezaga argitaletxeak Euskadiko Artxibo Historikoari

2020/07/10

Monumentua Bingen Amezagari bere sorterri Algortan, 1988an inauguratua Bingen Amezaga Arestiren (Algorta, 1901 - Caracas, 1969) obra osoen dohaintza egin zion atzo Euskadiko Artxibo Historikoaren baitango Euskal Diasporaren Artxiboari, idazle, itzultzaile eta kulturgizon nabarmena izan zen algortar honen seme Xabier Amezagak sortu eta kudeatzen duen Xamezaga argitaletxeak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarezekin ...

Gehiago irakurri...


Entzun eta irakurri nahi nola azaltzen dien Todor Azurtzak amerikarrei zer den euskararentzat bertsolaritza? Ederra!

2020/07/10

Todor Azurtza Boisen bertsoak kantatzen (Euzkaldunak-en bideotik) Orain aste batzuk, Boisen bizi den Todor Azurtzak koronabirusaz idatzitako bertsoak ekarri genituen ordialde hauetara. Todor Boiseko Euskal Etxeko zuzendaritzako kide hautatu zuten aurtengo urtarrileko batzarrean eta askotan erantzun behar izaten die bere auzoko amerikarren euskara eta euskal kulturari buruzko galderei, eta galdera hauetako batzuei bertsotan erantzutea pentsatu du, erantzun hauen ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Etxea online bilduko da igandean, bere egoera ebaluatu eta Sanferminetako "Gaixoa ni" kantatzeko

2020/07/09

London Basque Society Euskal Elkarteko kideak artxiboko irudi batean Munduko beste hamaika lekutan bezala, londrestarrek eta tartean London Basque Society Euskal Elkarteak eta bertako bazkide eta lagunek ere murrizketak eta neurri zorrotzak izan dituzte COVID-19ak eraginiko egoera dela-eta, nahiz eta neurri horietako batzuk altxa egin zituzten uztauil hasieran, tarbernak zabaltzea baimenduz eta talde txikika paseatzeko baimena emanez. Aurtenbaina, ez da Aberri Egunik ospatu ...

Gehiago irakurri...


Iritzi eta ikuspegi trukea bihar online Ipar eta Hego Ameriketako gazteen artean, Boiseko Museoa antolatzaile

2020/07/09

Iragarri genuen joan den astean: Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxea antolatzaile, ostiral honetan "coffee break" bat izango da sarean. Bertan, 2019ko Gaztemunduko hiru gazte sartuko dira Argentinatik: Tomas Vicente (Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxekoa), Ines Olazabal (Tandileko Gure Etxea EEkoa) eta Alfonsina Leranoz (Buenos Airesko Euskaltzaleak-ekoa), Boise bertatik moderatzaile ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoy-ko Beti Aurrera EEa sareetara edukiak igoz ari da ospatzen 37. urteurrena: bihar Zoom-en, topa-egite birtuala

2020/07/09

Chivilcoyko Beti Aurrerak 37 urte bete ditu uztailaren 7an, San Fermin egunez, eta astean zehar ari da ospatzen internet eta sareak tarteko Koronabirusaren ondorioz, urteurren jairik gabe geratzen ari diren euskal etxeak asko dira mundu osoan, hauetako bat, Chivilcoyko Beti Aurrera. Festa bertan behera utzi behar izate honek hutsune handia utziko du 2020ko Euskal Etxearen egitarauan. Egitarauan. Ez ordea Euskal Etxeko bazkide eta lagunen bihotzean. Izan ere, proposamen sorta bat luzatu du euskal elkarteak, nahi duten guztiek beraiekin ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia