euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Guk maskara, zuk zergatik ez?" da Boisetik (AEB) euskaraz datorkigun mezua, elkar babes dezagun eskatuz

2020/07/24

COVID-19 koronabirusa lagun (kasu honetan etsai esan beharko) joan gara 2020an barneratzen, baina pandemiaren kontrako borrokak terorian hainbat hilabete badaramatza ere, gizakiok ez ditugu oraindik erabat asumitu hartu beharreko neurriak eta leku askotan, gure herrialdeetan, zorrotz aplikatzeko gai baino, hizpide eta solasgai dira, biztanlegoak eta kasu batzuetan agintariak ere, modu malguan eta momentuko ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek hilberria den bere kide Carlos Guthux-i eskainiko dizkio gaurko Hitzaldi eta Topaketa

2020/07/24

Euskaltzaleak-eko kide, euskara ikasle, abesbatzako partaide zen Carlos Guthux pertsona atsegin maitakorra gogoan gaur Topaketan Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegi eta elkarteak aste honetan hil den bere bazkide eta lagun Carlos Guthux-i eskainiko dizkio gaur gauean online egingo duen Hitzaldi eta Topaketa. Hitzaldia 20:00etan (EHan larunbateko 1:00etan) hasiko da elkartearen Facebooken eta bertan "Iñaki Echeverria, bidaia euskal-argentinar ilustratzailearen ibilbidean zehar" izenpean, Alfonsina Leranozek eta ...

Gehiago irakurri...


Kanpoko euskaldunen bozkatzeko eskubidea ezabatua? Pedro Oiarzabalek aztergai bere blogaren gaurko sarreran

2020/07/23

"Diasporaren hauteskunde deskonexio politikoa Euskadirekin" du izena Pedro Oiarzabalek gaur sinatzen duen bere blog-eko sarrerak Askotan aipatua, kexu ugari han-hemenka entzunda --batzuk EuskalKultura.eus-eko orrialdeak ere bitartekari-- baina euskal diasporaren botoa emateko eskubidearen auziak konpondu gabe segitzen du: paperaren gainean onartu eta aitortua, baina egiazki hamaika traba eta eragozpen topaturik, kanpoan bizi diren hamarmilaka euskaldunen bozkatzeko eskubidea praktikoki ezabatzeraino. Bere blogeko gaurko sarreran, horixe ...

Gehiago irakurri...


AEBetatik Mikaela Goicoecheak bidali digun bideoa, aurten, COVID-19 tarteko, EHra bidaiatu ahal izango ez duela

2020/07/23

Mikaela Goicoechea wyomingdarra kantu ikaslea da Arizonako Unibertsitatean eta NABOko kantu arduraduna Koronabirusak jende askoren planak aldatu eta moztu ditu aurten errotik, tartean Euskal Herritik Diasporara eta Diasporatik Euskal Herrira bidaiatu behar zuten euskaldun askorenak (eta hori bakarrik izan bada kaltea, gaitzerdi!). Honako bideo eta kanta, Mikaela Goicoecheak (Rock Springs, Wyoming 1999), uda honetan Euskal Herrian egon behar zuenak, faltan botatzen duen Euskal Herriari eskainia ...

Gehiago irakurri...


Momentu goxoa pasatu nahi Ipar Euskal Herriko 15 neska gazte kantuz, musikan eta dantzan disfrutatzen ikusiz?

2020/07/22

Zarena Zarelako taldea 'Hariz Hari' taularatzen Senperen 2018ko abenduaren 16an (irudia Kanaldude) "Zarena Zarelako" da euren izena eta lan ederra egiten dute Euskal Herrian barrena euren sormena, talentu eta artea plazaraturik, kantuz, dantzan, erritmo biziz eta baita lasaiagoz ere, hitza eta mugimendua, sentipenak eta adierazgarritasuna egokiro uztartuz. Kasu honetan, 'Hariz Hari' da eskaintzen diguten ikuskizuna, Pascal Lascano zuzendari.

Gehiago irakurri...


60 orduan euskarazko gutxieneko ulermen maila eskuratzeko metodologia sortu du Pello Jauregik

2020/07/22

Pello Jauregi (Pasaia, Gipuzkoa, 1958) EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean irakaslea da (argazkia Txintxarri.eus) 'Uler-saioak' metodologia garatu du Pello Jauregik, eta euskara ulertzen ez dutenak gutxieneko ulermen mailara iristeko estrategiak bildu ditu bertan. Soziolingusitika Klusterrak argitaratu duen lan osoa hemen dago eskuragarri, eta lizentzia librean partekatzeko baimena du. Irakurtzen ari zaren artikulu hau  Argia aldizkaritik ekarri dugu datozen ...

Gehiago irakurri...


Munduko zenbait unibertsitate eta herrialdetako ikasleak partaide "Zornotzako" lehenengo online barnetegian

2020/07/21

Aurten Bai Fundazioak Etxepare Euskal Institutuko irakurletzetako ikasleak partaide antolatu du barnetegia Joan den astean FEVA eta Etxepare Institutua antolatzaile 'Euskara Munduan' programa barnean Geho Ameriketan online egiten ari diren barnetegiaren berri ekarri genuen. "Neguko barnetegia" deitzen diote, han negu petoa baita. Gaurkoan, Euskadin Aurten Bai Fundazioak gehienbat munduan Etxeparek hainbat unibertsitatetan babesten dituen ikasleak partaide antolatzen duen barnetegiaz mintzatuko ...

Gehiago irakurri...


Nevada: Adam Laxalt-en eskutik abuztuaren 7-8an egitekoa zen VI. 'Basque Fry' bilera kontserbadorea kantzelatu dute

2020/07/21

Antolatzaile, Amerikako Batasun Kontserbadorea eta 'Morning in Nevada Political Action Committee; laukian Laxalt eta emazte Jaime Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarreko eskuin hegaleko bileratzat jotzen dute 2015etik hona urtero abuztuan Gardnerville aldeko arrantxo batean egiten den festa eta dirubilketa elkarretaratze politiko hau. Nevadako fiskal nagusi ohi (2015-2019) Adam Laxalt buru duen 'Morning in Nevada PAC' talde kontserbadoreak antolatua, aurten bere seigarren ediziora iritsi behar zuen --aurtengoan ...

Gehiago irakurri...


Ziortza-Bolibarrek Simon Bolivarren Eguna ospatuko du ostiralean, uztailaren 24an, hura jaio zeneko datan

2020/07/20

Simon Bolivar Eguna aurkezten Ziortza-Bolibarko alkate Alberto Garro, Museoko Beñat Ibaibarriaga eta alkateorde Marijo Irusta (arg HItza) Simon Bolivarren jaiotzaren urteurrena ospatuko dute datorren ostiralean, uztailaren 24an, ekitaldi bategaz Bizkaiko Bolibarren. Egun hori herritarrek gogoan eduki beharreko eguna dela esan dute. «Beti pentsatu izan dugu atzerrian bere jaioterrian baino arrakasta handiagoa eduki duela (Simon Bolivarrek). Aitortza hori egiteko beharra sentitzen dugu. Horregatik, herritik hasita, dagokion balioa eman nahi ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Unibertsitateak Steven Gamboa irakasle euskal amerikarra saritu du bikaintasunagatik irakaskuntzan

2020/07/20

Steven Gamboa (esk) eta Gamboa bera (5.a beheko lerroan) hainbat euskal iraklaslerekin CSUBen 2008an EH Mugaz Gaindi mintegian Kaliforniako Estatu Unibertsitateak, Bakersfield-eko kanpusean (CSUB), Steven Gamboa Filosofia irakasle euskal-amerikarra saritu du "bere ikasleen artean jakinmina, bizitasuna eta interesa piztu eta eragiten urtetan daraman lanagatik". Gamboa doktoreak atseginez jaso du CSUBek ematen duen Millie Ablin Bikaintasuna Irakaskuntza Sariaren ohorea, Unibertsitateko ikasleei, diziplina akademikoei eta kanpus ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia