euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txileko 'Iparraldeko Euskaldunen Taldea' asteazkenero elkartzen da Zoom bidez Patricio Legarraga koordinatzaile

2020/07/31

"Euskal pilota eta etorkinen erakundeak": taldeko topaketa-hitzaldi birtualen gai bat. Koarentenaren garaian, elkartzeko gogoak bide berriak bilatzen ditu eta gune emankor eta baliagarriak azaleratzen dira. Hori da Txileko 'Iparraldeko Euskaldunen Taldea'ren (Vascos Franceses en Chile) kasua. Iparraldeko etorkinez eta euren ondorengoez osatutako Facebook talde gisa sortu zen, Txilera etorri ziren euskaldunen aztarnak bilatzea eta euskal kulturarekin lotutako gaiak zabaltzea ...

Gehiago irakurri...


“Ohitura europarrak mundu berrian”: Aretxaga ardi gazta uruguaitarra Hego Amerikako merkatuan sartu nahian

2020/07/31

'Aretxaga' ardi gazta uruguaitarra 1806an iritsi zen lehenengo Jimenez de Aréchaga Uruguaira. Bi mende luze pasatu diren arren, bere produktu kutunena izendatzean, ez zuen zalantzarik izan Gran Molino enpresa gaztagileko buru den Miguel Jimenez de Arechagak: Uruguaiko Salto departamentuan ekoizten duen ardi gaztak 'Aretxaga', izenaren euskarazko ortografiari eutsiz, behar zuen bataiatu. Arrazoia, xinplea oso: ...

Gehiago irakurri...


San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko kantxak harro erakusten du dagoeneko bere itxura eta kolore urdin berria

2020/07/30

Itxura dotore hau hartu du San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko kantxak urdinez margotuta (arg GEE-BCC) Pixkanaka, kolore urdina sartzen ari da Diasporako pilotalekuetan ere; gogoratu, konparazio, urrunago joan gabe joan den abenduan Necocheako Euzko Etxeko trinketearen kasua aipatzen genuela hementxe bertan. Urrats bera eman dute South San Frantziskon, eta bertako Gure Euskal Etxeko kantxak harro erakusten du dagoeneko bere kolore urdin (bluia edo azula esango lukete beste batzuk) berria, uztailaren ...

Gehiago irakurri...


Sare sozialak eta ekintza birtualak biltoki Diasporan, uztailaren 31arekin, San Ignazio egunarekin, bat egiteko

2020/07/30

Arrecifesen, 1906 urtetik ospatzen da San Inazio Eguna Euskal etorkin ugari jaso zituzten herri batzuetan, bertakoek oraindik gogoratzen dute euskaldun horiek urtero biltzen zirela uztailaren 31an, euskal etxea osatu aurretik ere, erromeria batekin ospatzeko San Ignazio, Argentinako Arrecifesen konparazio. Hastapenean, Gipuzkoako Loiolan jaiotako santuaren presentzia bereziki eman zen jatorria Gipuzkoan edo Bizkaian izan zuten emigranteen artean, bi lurralde ...

Gehiago irakurri...


Zerrenda bakarra larunbatean FEVA 2020 Biltzarrean, online: Arantxa Anituak lehendakari segituko du datozen bi urteetan

2020/07/29

2019ko maiatzean, Arantxa Anitua lehendakari izendatu berri, EEetako ordezkariak eta Sara Pagola eta Gorka Alvarez Aranburu lagun Aurrekaririk gabeko modalitate batean baina pandemia dela eta osasun-larrialdiko egoera berezi honetara Argentinako Justiziako Ikuskaritza Nagusia den IGJk ezarritako baldintzei jarraituz 2020ko FEVAren Ohiko Biltzarra datorren larunbatean, abuztuaren 1ean egingo da, aurrenekoz online, Zoom plataforma bidez hain zuzen.

Gehiago irakurri...


Beti miresgarria: Tres Arroyosko 'Hiru Erreka'ko Sara Urbieta trikitilari, dantzari eta zuzendari gaztea mintzo (bideoa)

2020/07/28

Sara Urbieta trikitilaria. Panderoa jotzen, Mar del Platako Denak Bateko Juan Manuel Hiriart (argazkia Zulma Gimenez) Euskal etxeen artean lotura sendoak daudenean honakoa bezalako gauzak gertatzen dira: Sara Urbieta Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxean dantzari eta dantza irakaslea da; Tandilgo Gure Etxean ere aritzen da dantzari eta irakasle; eta behin, duela urte batzuk, Necocheako ‘Hator Hona’ programako tailer batean, trikitixa ezagutu zuen eta bertan erabaki zuen ikasten hastea. Gaur egun, ...

Gehiago irakurri...


Aste oso honetan zehar eta datorren asteburuan behar zuen izan Boisen Jaialdi 2020: ikus Jaialdi 2015eko irudiak

2020/07/27

Aste honetan zehar, datorren igandera arte bizi behar zuen Idahoko Boisek Jaialdi 2020 euskal festa erraldoia Koronabirusak astindutako urte honetan, Argentinako Macachinen azaroan izan behar zuen Euskal Aste Nazionalarekin batera, aste honetako Boiseko Jaialdi 2020 eta New Londoneko abuztu erdialdeko NABO Convention eta Jaia izan dira Diasporak bertan behera utzi behar izan dituen elkarretaratze jendetsu nagusienak. Gogora dezagun, COVID-19aren erasoaldiak bizi-bizirik segitzen duela Estatu Batuetan bertan, eta kezkak ...

Gehiago irakurri...


Webgunea berritu du Chinoko Euskal Etxeak eta irailean behar zuen bere 2020 Euskal Besta kantzelatu duela iragarri du

2020/07/27

Chinoko Euskal Etxearen webgunearen itxura azkeneko ikutuen ondotik Koronabirusaren egoera hobera ez doala, arriskurik ez hartzeko eta Hiriak ere elkarretaratzeetarako baimenik ematen ez duela, Chinoko Euskal Etxeak ofizialki kantzelatu du urtero iraileko lehenengo asteburuan egin ohi duen bere Euskal Besta, aurten irailaren 5-6an behar zuena, 7an, aztelehena, Labor Day eta AEBetako jai-egun nazionala izanik. Piknikeko meza, bertako hildakoak eta eri direnak gogoan, ...

Gehiago irakurri...


Ostiralean San Ignazio da: aita Anttonek Jaialdi gogoan emango du igande honetan Kaliforniatik online euskal meza

2020/07/25

Uztailaren 16ko euskal mezak San Ignazio eta Boiseko Euskal Festak, aurten Jaialdi kantzelatua, hartuko ditu gogoan Datorren ostiralean, uztailaren 31ean, San Ignazio da (hala dio Euskaltzaindiak behar dela esan eta idatzi, diasporan Iñaki Deuna eta San Inazio izenak ere hartzen ditu) eta beraz, asteburu honetan, aita Antton Egigurenek Kaliforniako Merced-etik online emango duen mezak euskal santua (Euskal Herrian ezezik mundu osoko hainbat euskal etxetan ospatzen dena) eta baita ere astelehen honetan hasita Boisen ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus-ek bat egiten du bere lagun eta lankide Sabrina Oteguiren saminarekin ama hil zaiola-eta

2020/07/25

Koan den igandean hild a Pergaminon (Argentina) Ana Maria Isabel Wood gure lankide Sabrina Oteguiren ama Iragarri genuen joan den igande-astelehenean sare sozialetan, baina gaur baimena jaso dugu heriotz-ohar moduko oroigarri bat argitaratzeko, Ana Maria Isabel Wood, Carlos Oteguiren alarguna, gure lagun eta lankide Sabrina Oteguiren ama hil dela-eta. Osasunez behera egin zuen azkenaldian, baina heriotza dena den erabat esperogabea izan da, tupustean gertatutakoa eta badakigu Sabrina oso une txarra ari dela pasatzen, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia