euskal diaspora eta kultura
2020/09/22
Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak sarean ipini du, interesatuen ikusentzungai, joan den irailaren 12an bere bazkide Estebe Ormazabalek "A história basca do Brasil" izenburupean eman zuen hitzaldia. Ormazabal beasaindarra biologoa eta elikagaietan espezialdutako biokimikoa da formazioz, 1996tik darama bizitzen Brasilen eta Euskal Etxeko lehendakari izandakoa da. Iaz 60 urte bete ...2020/09/21
Venezuelako euskal komunitatearen efemeride berezia joan den astelehenean, Mari Cruz Diez Lazcano elorriotarrak 103 urte bete baitzituen, gehienak Venezuelan bertan emanak. 1917an Elorrion (Bizkaia) jaioa, Felipe Diez eta Maria Fernanda Lazkanoren alaba, gerra zibila eta Durangoko bonbardaketak pasa zituen. Donostian bizi izan zen, eta bertan ezkondu zen Vicente Alberro Echeverria bermeotarrarekin, ...2020/09/21
Egia da pandemiak eta etxealdiak segurantzia falta eta gogaita sor ditzaketela jende askorengan. Baina bestalde egoera txar hau inspirazio-iturri eta topaleku ere bihurtu da. Txiletik, ‘Hilario Olazaran’ Taldeak kaleratu berri du bere azken proiektua. Taldeko erreferentea den Angel Alfonso Espinoza Caceresek gonbidaturik Hego Amerikako eta Euskal Herriko musikari lagun multzo batek euskal ...2020/09/21
Nicolas Chavesen ardurapean, bi lan argitaratu ditu Lauburu Argitaletxeak aurkeztu berria duen ‘Hirusta Bilduma’ izeneko proiektuaren baitan. Liburuak euskal jatorriko Ernesto Castillo Salaverry eta Sergio Recarte idazle hegoamerikarrenak dira, Salaverryren kasuan, Nikaraguakoa eta Recarterenean, Argentinakoa.2020/09/21
Pandemiak hainbat muga jartzen segitzen du gure eguneroko bizitzan, baina zorionez, artearen bidez murrizketak gaindi ditzakegu, eta irudimenari eraginez, esaterako, kantuak berritu, moldatu eta pentsatu gabeko konbinazioak emendatu, ausart jokatu eta egia bihurtu. ‘Rezo por Vos’ kanta horren froga argi bat da. Argentinan, bertako rockaren ikonoa ...2020/09/18
San Frantziskoko Gure Euskal Etxekoek egin zuten, zinezko erantzun ona lorturik. Izan ere, mundu osoko euskal etxeetako asko, orain arte ditu-iturri zeuzkaten ekimenak koronabirusagatik egin ezinean, ordezkoak behar dituzte, fakturak ordaintzeko. Bakersfieldeko Kern County Basque Club-ek, irailaren 26rako antolatuko du janari salmenta bat, aurten besteak beste ez baitu piknika egin eta ez baitu ezta ere ...2020/09/18
Gogora dezagun iragarri bezala joan den larunbatean egin zuela San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak orain arte egin gabeko ekimen bat, alegia normalean bere Jaialdia piknik bestan zerbitzatzen dituen janari-edariak prestatu eta "drive-through' bidez zerbitzatu, esan nahi baita, aldez aurretik manatu edo enkargatuta, egun eta ordutegi jakin batean eman bertara autoz joandako lagunei lehiatilatik ...2020/09/17
Aste honetan zenbait saiok sasoi berria hasi dute Euskal Telebistan eta horietako batzuetan munduan dauden euskaldunek izango dute oihartzunik. ETB1ek esaterako, astelehenean abiatu zuen "Biba Zuek!", astero kanpoan bizi diren euskaldunengana jotzeko asmoa duen arratsaldeko magazina berau; ETB2ko Vascos por el Mundo saioak, berriz gaur osteguna abiatuko du bere sasoi berria, gaueko 22:30etan; ...2020/09/17
Joan den larunbatean, irailaren 12an, hasi ziren Rosarioko Nazioarteko Harremanetako Zuzendaritzak antolatutako Kolektibitateetako buruzagiei zuzendutako Jardunaldi birtualak. Ekintzaren inaugurazioan hiri eta gizatalde askotako 150 bat lagun bildu ziren eta ongietorria emateko ardura Pablo Javkin alkateak bereganatu zuen. Gazteei agurra luzatzeaz gain, Jardunaldien beharra eta Rosarion urtero ...2020/09/16
Beijing-eko Ekintza Plataformaren 25. urteurrena dela eta ‘Diverses’ (sic) izeneko programaren baitan ‘Emakumeak eta berdintasuna’ ziklo birtuala ari dira egiten aste honetan, Argentinako CCEBA (Buenos Aireseko Kultur Gune Espainiarra); NBE Emakumeak Argentina; eta DerHumALC [IMD] Multimedia Institutua antolatzaile.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus