euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuko zuzendari Irene Larrazak hizkuntza minorizatuetatik egiten den ekarpena azpimarratu zuen atzo Berlinen

2020/09/25

Lau hizkuntza erakundeen arteko goizeko saioa. Arratsaldekoan EHUko katedradun Juanjo Alvarez aritu zen euskararen ordezkari Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza Instituto Cervanteseko, Institut Ramon Llulleko eta Consello da Cultura Galegako ordezkariekin elkartu zen atzo Berlinen Hizkuntzen Europako Egunaren harira. Bertan, hizkuntza ez hegemonikoetan aritzen diren institutuen “erantzukizun handia” aldarrikatu zuen Larrazak, hizkuntza horiek "ezagutu, onartu, erabili eta balora daitezen, eta eskubide ...

Gehiago irakurri...


Bogotako Euskal Etxeko Beñat Matesanz zuzendari exekutiboa Gorka Alvarez Aranbururekin bildu da Lehendakaritzan

2020/09/25

Gorka Alvarez Aranburu eta Beñat Matesanz Lehendakaritzan Beren lehendabiziko elkarretaratzea izan zuten Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Kolonbiako Euskal Etxeko ordezkariak. Duela urte pare bat Beñat Matesanz Bogotan bizi da baina egun hauetan bere jaioterrian, Gorlizen, dabil bisitan eta aukera baliatu zuen Jaurlaritzako Diasporarako ordezkariarekin biltzeko.

Gehiago irakurri...


Iparreko Ibarra Euskal Etxeak NABO Kantari Eguna kantzelatu du eta Federazioak birtuala egingo du udazkeneko bere bilera

2020/09/24

Rocklingo Euskal Bestako aurreko edizio bateko irudia, klikako kideak besta edertzen. Kaliforniako Rocklin-en, Iparreko Ibarra Euskal Etxeak ofizialki kantzelatu ditu bere 2020ko Besta eta bere baitan egitekoa zuen NABO Kantari Eguna; erabaki horri jarraiki, NABOk iragarri du birtuala egingo duela bertan egun berean, urriaren 10ean, egin behar zuen bere Fall Meeting edo Udazkeneko Bilera, urtean Estatu Batuetako eta Kanadako Euskal Etxeen ordezkariekin egiten dituen hiru bilkuretako ...

Gehiago irakurri...


‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’ Chacabucon: jantzi tipikoak eta sukaldaritza solidarioa Euskal Etxearen eskutik

2020/09/24

Euskal erakusleihoak Chacabucoko ‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’n Aste osoan zehar luzatuko da Buenos Aires probintziako Chacabuco hirian ‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’. Bertako Kultur eta Nazioarteko Harremanetako Zuzendaritzak eta Giza Eskubideen Koordinazioa ekimeneko antolatzaile, hiriko gizataldeak, eskolak eta ikasleak dira ekitaldiko partaide eta protagonista.

Gehiago irakurri...


Juan de Garay Fundazioak Euskal Liburuaren Azoka Birtuala iragarri du abenduan; deia luzatzen die euskal etxeei

2020/09/23

Juan de Garay Fundazioaren standa Buenos Airesko Liburu Azokan (artxiboko argazkia) Koronabirusak eragindako egoerak bertan behera gera arazi joan den apirilean Buenos Airesko 46. Nazioarteko Liburu Azoka eta bertan urtero presentzia duen Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak iragarpena luzatu du orain, Euskal Liburu Azoka Birtuala egingo duela plazaratuz, abenduaren 1ean hasi eta ondoko bi asteetan, mota askotako ekintzak bilduko dituen programa bat lagun, saio guztiak online ...

Gehiago irakurri...


2021eko egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du Madrilgo Euskal Etxeak; lanak aurkezteko epea, urriaren 23a

2020/09/23

Madrilgo Euskal Etxeak antolatutako argazki lehiaketa Gonbitea Madrilgo Euskal Etxeko bazkideei luzatzen zaie --beraz, bazkidetuz geroz edonork parte har dezake-- eta helburu nagusia datorren urteko egutegia osatuko duten hamabi irudi hautatzea da. Euskal gai bati buruzkoa behar du izan eta argazkiak edonon eginak izan daitezke. Dena den, antolatzaileek jakinarazi dute bereziki baloratuko dituztela Madrilen egindakoak.  

Gehiago irakurri...


Azken egunak Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeko euskara eskoletan izena emateko 2020-2021 ikasturte berrian

2020/09/23

Ipar hemisferioko beste hamaika euskal etxetan bezala, euskara ikasturte berria hastera doa Valentziako Euskal Etxean eta bertatik deia egiten zaie interesatuei izena lehenbailehen eman dezaten. Izen-ematea egiterakoan, orria bete eta segitu nahi den ikastaroa behar da adierazi, hautagai dauden eta norberak duen euskara-mailaren arabera, eta ordainketa egin, 35 euro hiruhilabeteko. Eskolak Valentziako Laurak Bat ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.eus: harpidedun batzuk arazoak izan dituzte buletina jasotzeko, baina arazoa konpondu da dagoeneko

2020/09/22

EuskalKultura.eus-en astearteko azala Irailaren 1etik hona harpidedun batzuk adierazi digute arazoak izan dituzte buletina egunero jasotzeko. Webguneko edukiak behar bezala ari dira berritzen, baina buletinaren emisioak akatsak izan ditu. Abisua teknikariei pasa eta baieztatu ziguten abuztuan zehar egindako zenbait aldaketa eta migrazio bat medio gerta zitekeela. Pentsatu baino gehiago hartu die, baina badirudi konpondu dutela. Beraz, gure ...

Gehiago irakurri...


Elkano, mundubiraren 500. urteurrena: bizikleta-ibilbide bat gogoeta sustatzeko gure gizartearen erronkez

2020/09/22

Bizikleta ibilbideak munduari bira eman zion lehenengo espedizioari lotutako hogeita hamar herri zehartu ditu 1519tik 1522ra iraun zuen Juan Sebastian Elkano getariarra buru munduari lehenengo aldiz bira eman zion espedizioak. Balentria haren 500. urteurrena betetzen ari garen honetan, hainbat ekitaldi eta saio antolatzen ari da Elkano Fundazioa, besteak beste aukera baliatuz garai eta gizarte hura eta pertsonaje haiek ezagutu eta balio diezaiguketen gogoeta eta irakatsiak ateratzearren. Tartean, ...

Gehiago irakurri...


Ez dituzula dastatu oraindik ‘Eguzkilore’ren gutiziak? Ezagutu Buenos Airesen sortutako sukaldaritza proposamen berria!

2020/09/22

Buenos Airesko ‘Eguzkilore. Euskal bihotza, mundu osoko janaria’ "Eguzkilore: Euskal bihotza, mundu osoko janaria" esaldia aurkezle duen proiektuak etxeratzeko janaria prestatzen du. Menua ez da bereziki zabala baina munduko hainbat puntutako platerak biltzen ditu: euskal sukalki tipikoak, ‘chucrut’ alemana, tabbouleh siriar-libanoarra… eta nola ez, ‘mate ordurako’ limoizko bizkotxoa… Baina guztia bihotzez, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia