euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Ikaskuntzak 2020 "Manuel Lekuona" saria nori eman online bozkatzeko epea zabaldu du: eman zeure botoa

2020/09/29

Manuel Lekuona 2020 Sarirako hautagai diren zortziak, batzuk Diasporari lotuak. Igandera arte bozka dezakezu Eusko Ikaskuntzak atzo zabaldu zuen 2020ko Manuel Lekuona Sariaren irabazlea aukeratzeko botoa online emateko epea. Gogoratu behar da sari hau euskal kulturari ekarpen nabaria egindako konpromiso eta engaimendu handia ezaugarri duten ibilbide luzeko pertsonei ematen zaiela, ez nahitaez akademiari lotua, Hauek dira oinarriak. Hautatze prozesua mistoa da eta EIko kideek (%30), ...

Gehiago irakurri...


Poesia euskaraz Bruselako metroan eta Miren Agur Meabe euskal olerkaria partaide bihar hiriko Transpoesie jaialdian

2020/09/29

Miren Agur Meabek asteazken honetan hartuko du parte Bruselako Transpoesien. Bere poesia hiriko metroko hormetan irakur daiteke Miren Agur Meaberen 'Hirian ibiltzeko jarraibideak' poema, beste zenbait poeta europarren lan hautuekin batera, Bruselako garraio publikoaren barneko hormetan dago irakurgai, bertsio originalean eta frantsesera eta nederlanderara itzulita. Olerkari lekeitiarrak Zoom bidezko poesia irakurraldi batean hartuko du bihar parte. 2020an ohikoa bilakatu denez, jaialdi honetan ere ekintza guztiek online aukera ...

Gehiago irakurri...


Sarrerak agortuta, 'Gaucho Basko' filma bihar estreinatuko da Biarritzeko Amérique Latine Zinemaldian

2020/09/29

Luis A. Echegaray, Mikel Ezkerro eta Kepa Etchandy 'Gaucho Basko' pelikulan Angelun bizi den Carlos Portella Nunes brasildarra zuzendari, Kepa Etchandyren bidaia bat kontatzen du 'Gaucho Basko' filmak; honek Rio de la Platara emigraturiko bere familiaren urratsak segituz, Argentinara eraman zuen bidaiaz Etchandyk berak Baskultur buletinari azaldu dionez, “Ibilbideak kutxa zahar bat du abiapuntu, kutxa horretan gordeta baitzegoen osaba zahar baten eskutitz bat, ...

Gehiago irakurri...


Valeria Aramburu irakasle tandildarraren eskutik ‘Sorgiñak’ (sic) agertu dira: "produktu naturalak, istorioekin"

2020/09/29

Tandilgo 'Sorgiñak' izeneko produktuak Valeria Aramburu euskara irakaslea da Tandilgo Gure Etxean eta Literatura irakaslea hiriko bigarren hezkuntzako ikastetxe batean. Hala ere, pandemiagatiko itxialdia hasi zenean, Itziar eta  Begoña alabekin batera eta Belen Urruty lagunarekin kandela usaintsuak, bainu-gatzak eta arropa lurrintzeko poltsatxoak hasi zen sortzen helburu eder batekin: “konfinamenduan, aromaterapiaren bidez, ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak webgunea berritu eta sartu eta bisita egiteko gonbitea luzatu du: Etxepare.eus

2020/09/28

Etxepare Euskal Institutuaren azal berria Estreinua dauka gaur Etxepare Euskal Institutuak. Bere webgunea berritu eta sartu eta bisita bat egiteko gonbitea luzatu du gaur sare sozialen bidez. Hau da plazaratu duen oharraren testua: "Webgune berria argitaratu dugu!!!  Urte honetan ekintza eta proiektu gehienak halabeharrez bertan behera geratu edota atzeratzeak, beste hainbat arlotan aurreratzeko tartea eman digu; horren adibide da ...

Gehiago irakurri...


1.800 otarteko salduak eta 30.000 dolar pasexeko salmentak Bakersfielden Euskal Etxearen aldeko "drive thru" ekitaldian

2020/09/28

Bakersfield-eko Kern County Basque Club-en esparrurako sarrera, salmentarako zabaldu baino pixkat lehenago (arg Maria Toretta) Koronabirusaren krisia, ekarri dituen konfinamendu eta murrizketak gogor jotzen ari diren urte honetan, ilusio eta itxaropen distira sortzen du begi-ninietan eta irriño alaia ezpainetan joan den larunbatean Kaliforniako Bakersfielden bezala jendearen Euskal Etxearekiko laguntza eta sostengu bizia ikusteak. Aurtengo ekitaldi gehienak eta erakundearen sostengu diren Euskal Besta eta agorrileko ...

Gehiago irakurri...


Lissarrague hazpandarraren lekukotasuna ikertu du Beñat Çuburu-Ithorotzek "Emigrer au Mexique à 15 ans" liburuan

2020/09/28

Beñat Çuburu Ithorotz "Emigrer au Mexique à 15 ans" aurkezten 2020ko Sarako Idazleen Biltzarrean (arg Kanaldude) Hazparnetik Mexikora 1902an 15 urte zituela emigratu zuen Jean-Baptiste Lissarrague gaztearen korrespondentzia aztertzen du Beñat Çuburu-Ithorotz ikertzaile hazpandarrak bere "Emigrer au Mexique a 15 ans - correspondance de Jean-Baptiste Lissarrague (1902-1906)" liburuan (Elkar, 2020). Lanak gutunak transkribatu, ikertu eta testuinguratzen ditu, lekukotasun ederra emanez hamaika euskal ...

Gehiago irakurri...


Laketua emaitzekin, La Platako Euzko Etxeak ikusgai jarri du sarean Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketako bideo osoa

2020/09/28

Kolektibitate-Liburutegien 9. Topaketaren momentu bat Topaketa irailaren 12an egin zen, birtualean, eta izaera horrexek hain zuzen, leku askotako publikoaren partaidetza erraztu zuen. "Izan ere, Argentinako hainbat lekutako partaideak bildu genituen, baina, esaterako, Estatu Batuetatik ere konektatu zen jendea", adierazi digu antolatzaile taldeko kide eta bilkuraren sustatzaile nagusi de Maria Fernanda Astigarragak. "Ordezkatuta egon ...

Gehiago irakurri...


Aita Anttonek Oregoneko Ontarioko Mikel Deunaren festa gogoan emango du datorren igandean bere online meza

2020/09/25

Aita Antton Egiguren joan den igandean, meza aurreko aurkezpenean. Mikel Deuna, San Migel Euskal Herriko zaindaria da Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegiari segituz, Oregoneko Ontarioko Euskal Etxekoek urtero euren festa handia den "Mikel Deuna - Saint Michael" ospakizuna behar zuten egin. Gainerakoak bezala aurtengoan Covid-19ak galerazi badu ere, aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, bertako euskal komunitatea eta azkeneko urtean haren baitan Ontario aldean hil diren lagunak hartuko ...

Gehiago irakurri...


Espainiar estatuan, Bartzelona, Miranda, Madril, Castellò, Valentzia eta Alacanteko Hizkuntza Eskolek euskara irakasten dute

2020/09/25

Alacant-eko Hizkuntza Eskolako euskara ikasleak bere irakasle Izaskun Kortazarrekin aurten Korrika 21an partaide Hego Euskal Herrikoez gain, Bartzelona, Miranda de Ebro, Madril, Castellò, Valentzia eta Alacanteko Hizkuntza Eskolek irakasten dute presentzialki euskara. Halaxe baieztatu dio EuskalKultura.eus-i Alacanteko Hizkuntza Eskolan irakasle den Izaskun Kortazar Errekatxok. Gogora dezagun nerabe zela euskara ikasi zuen bilbotar hau hainbat urtez bizi izan zela Estatu Batuetan, eta tarte hartan abiatu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia