euskal diaspora eta kultura
2024/07/24
Amerika Kopan 'ardogorri' elastikoa jantzita final-laurdenetara iritsi ondoren eta Realeko entrenamenduetara bueltatu aurretik, Jon Mikel Aramburu euskal venezuelarrak astia hartu zuen Caracasko Eusko Etxeko Sanferminetan ari izateko. Ospakizuna uztailaren 13an izan zen eta Aramburu bera izan zen txupina piztu eta festei hasiera emareko ohore bereganatu zuena, Ibane Azpiritxaga Eusko Etxeko lehendakaria ...2024/07/24
"Ez dago bi, hiru gabe", dio atsotitzak eta hala baieztatu du Goizaldik Argentinara gaur hasiko duen bisitan. 1948an sortua, euskal dantza tradizionalaren erreferente den talde donostiar honek ibilbide aitortua du Euskal Herrian zein nazioartean, hainbat jaialdi eta lehiaketatan partaide eta euskal dantzaren erakusgarri beste hamaika agertokitan, tartean Diasporan. Argentinara 2.000an egin zuten lehenengo ...2024/07/23
Euskaldunen ohiko kantuzaletasuna indartu eta laguntzea, mahai baten inguruan izan edo nolanahi ere lagunartean bildurik, horixe da hain zuzen ere Euskal Herriko txoko eta elkarte askok, baita munduan barreiaturiko euskal etxe batzuk ere, euren bazkide eta lagunen artean sustatu nahi dutena, euskal kantuen bilduma propioak sortu eta 'kantika' edo 'kantutegi' deitu ...2024/07/23
Pozarren musika, abestiak eta dantza asko lagun, afari goxo baten inguruan, ia berrehun gonbidatuk ospatu zuten uztailaren 13an, larunbata, “Guillermo Larregui” euskal etxe chacabucotarren 35. urteurrena. Elkarretaratzea elkartearen egoitzako areto handian izan zen eta ikuskizun txalotua eskaini zuten. "EnCanto de Mujer" emakume ahots-taldeak kantatu ...2024/07/23
Pradales lehendakaria buru, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Ander Caballero Barturen izendatu du gaur astearte goizeko bileran Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi berria, Marian Elorza Zubiria ordezkatuz. Izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA-BOPV) argitaratzen denean gauzatuko da ofizialki, ziurrenik aste honetan bertan edo, edonola ere, datozen ...2024/07/22
Joan den mendearen erdialdean, euskaltzale talde batek — Argentinara frankismotik ihesean erbesteratuak, engaiatuak euskararen irakaskuntza eta zabalkuntzarekin— bere burua antolatzeko beharra ikusi zuen, “garrantzi handiko eta funtsezko ekintza bat —euskal hizkuntzaren zaintza— garatzeko gai izango den erakunde propio eta independente bat" ...2024/07/19
Euskara maila egiaztatzeko probak egingo dira asteburu honetan Buenos Airesen. Bertan garatzen ari den Euskara Munduan-en Neguko Barnetegia ostiralean, 19an, bukatu eta larunbat eta igandez, uztailaren 20 eta 21ean, gauzatuko dira hurrenez hurren ahozko eta idatziko probak hiriko Laurak Bat Euskal Etxean. Mahai aztertzailea Irene López de Vicuñak, Sabrina Oteguik eta Kinku Zinkunegik osatuko dute, ...2024/07/18
Abuztuan 80 urte beteko dira Paris liberatu zutenetik Bigarren Mundu Gerran. José Díez Jaurrieta donostiarra tarte historiko hartako zuzeneko protagonistetako bat izan zen eta bera da, izan ere, Sancho de Beurko Elkarteak gaurkoan gure blogen atalean argitaratu duen artikuluan luze eta sakonean hartutako ikergaia, lehenengo aldiz haren biografia osatu eta bere ibilbidea berregin eta ...2024/07/18
Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak 2024ko Euskal Astea antolatu du Santiagon bere 17. urteurrena ospatzeko ekitaldien barnean, "Euskal Herriko leku zoragarriak" lelopean. Asteko ekitaldiak elkartearen egoitza den Las Condesko Estadio Español-en egin ziren, uztailaren 10ean Dantza Emanaldi batekin hasita. Estreinu egunean, Maitane Uriberen zuzendaritzapean, Euskal ...2024/07/17
Urtean behin elkarrekin lasai bildu eta goxotasunean solastu eta bazkari baten inguruan ordu batzuk ematea harremanak lantzeko egin daitekeen gauzarik sanoenetako bat da. Halaxe ulertu zuten duela urte batzuk Frantziako Euskal Etxeek, eta gaur egun urteroko hitzordu sendotua da Baionako Besten karietara, larunbatarekin, hiriko harresietan, lehenik eguerdiz aperitifa egiteko biltzea, eta ondoren bazkari bat ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus