euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Dantzek, kantek eta turismoari buruzko hitzaldi batek hirurehun bat lagun bildu dituzte Txileko Euskal Astean

2024/07/18

‘Euskadiko Lagunak’ dantza taldeko kideek jantzi berriak estrainatu zituzten Euskal Astean Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak 2024ko Euskal Astea antolatu du Santiagon bere 17. urteurrena ospatzeko ekitaldien barnean, "Euskal Herriko leku zoragarriak" lelopean. Asteko ekitaldiak elkartearen egoitza den Las Condesko Estadio Español-en egin ziren, uztailaren 10ean Dantza Emanaldi batekin hasita. Estreinu egunean, Maitane Uriberen zuzendaritzapean, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Baionak Bestak Frantziako Euskal Etxeen bilgarri izan dira beste urte batez, senidetasun bazkarian, uztailaren 13an

2024/07/17

Baionako Bestak: Baionako elkarterik ez, Frantzia osotik etorritako zazpi euskal etxeren elkarretaratze honetan Urtean behin elkarrekin lasai bildu eta goxotasunean solastu eta bazkari baten inguruan ordu batzuk ematea harremanak lantzeko egin daitekeen gauzarik sanoenetako bat da. Halaxe ulertu zuten duela urte batzuk Frantziako Euskal Etxeek, eta gaur egun urteroko hitzordu sendotua da Baionako Besten karietara, larunbatarekin, hiriko harresietan, lehenik eguerdiz aperitifa egiteko biltzea, eta ondoren bazkari bat ...

Gehiago irakurri...


Irakurri hemen Madrilgo Euskal Etxearen Poesia Lehiaketako lan irabazleak: Sol Cicerok Buenos Airesen jaso du bere saria

2024/07/17

Kinku Zinkunegik eskuratu zion Buenos Airesen Sol Cicero-ri Madrilgo Euskal Etxearen XII. Poesia Lehiaketan lortutatuko saria Jauzi geografiko polita eman du 2024ko edizioan Madrilgo Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Poesia Lehiaketak, itsasoaren alde honetatik bidalitako lan bat geratu baita lehenengoz irabazleen artean. Olerkiaren egilea Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiko eta Euskara Munduan programako ikasle den Sol Cicero da. Solek ez zuen Madrilera sari banaketara joateko aukerarik izan ekainaren ...

Gehiago irakurri...


Global Training: irailaren 13ra arte luzatu dute epea Euskadiko gazteek praktika ordainduak eska ditzaten atzerrian

2024/07/16

Irailaren 13a da orain Global Training 2024 programarako eskabideak aurkezteko epe berria Abuztuaren 19tik irailaren 13ra luzatu dute eskabideak aurkezteko epea. Zer den Global Training? Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI), Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren menpeko denak urtero deitzen duen beka programa, 2012an sortu zenetik hona Euskak Autonomia Erkidegoko 5.000 gazte baino gehiagori atzerrian praktika profesional ordainduak egiteko aukera eman ...

Gehiago irakurri...


ISFT 135ko chef eskolako sukaldarigaiek euskal kutixi afaria zerbitzatu zuten Saladilloko Itxaropen-en 26. urteurrenean

2024/07/16

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko Urteurren Afaria prestatu zuten sukaldaritza ikasleek mahaikideen txalo beroa jaso zuten Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak 26 urte bete ditu hilabete honetan eta, zergatik ez, desberdin ospatzera animatu da. Izan ere bere etxeko ateak ez ezik, bihotza ere irekitzea erabaki eta bere sukaldea, chef izateko ikasketak egiten ari diren gazteei zabaldu die, hasteko joan den ostiralean, uztailaren 12an. Akordio bat medio, elkartearen Urteurreneko Afaria Saladilloko Goi Mailako Heziketa Teknikoko 135. ...

Gehiago irakurri...


'Te cuento', saio kuttuna Lapridako Euskal Etxean: ipuinak, zuzeneko musika, pastelak... eta Kantuz-en debuta

2024/07/15

Uztailaren 7ko “Te Cuento” ekitaldiaren antolatzaileak, “Kantuz” taldeko partaideak eta Lagunen Etxeko Zuzendaritzakoak Uztailaren 7koa Lapridan, neguko arratsalde hotz tipiko horietako bat izan zen, etxean geratzeko modukoa. Hala ere, Lagunen Etxearen proposamenak jendeak, etxeko goxotasuna utzi eta Euskal Etxera abiatzeko adinako erakarmena izan zuen. Berrogeita hamar lagunetik gora bildu zituen “Te Cuento” ekitaldiak, eserlekuak bateak, zuzeneko musika, abesti eta ipuinak osagai izan zituen ...

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea distiraz partaide gastronomia eta dantzan hiriko 2024ko Aitzindarien Gauan

2024/07/15

40 dantzari baino gehiago izan ziren Aitzindarien Gaueko oholtzan, Comodoro Rivadavia hiri australean Comodoro Rivadaviak immigranteen gizatalde aktibo ugari ditu, batzuk aspaldi, hiria herrixka bat besterik ez zenean eratuak, eta askoz berriagoak diren beste batzuk. Guztiak bizikide dira 365 egunez bere 180 mila biztanleekin Patagonia Australeko hiri handiena den honetan. Urte osoan zehar haiekin gozatzea proposatzen du, izan ere,  "Aitzindarien eta munduko zapore eta dantzen gaua" ekitaldiak, ...

Gehiago irakurri...


Hitzordu gastronomiko aparta eta San Ferminen omenezko elkarretaratzea San Nicolaseko Euzkal Etxea antolatzaile

2024/07/12

Sukaldariek eta lehendakari Ana Erausquinek, mikrofonoa eskuan duela, Urteko afarira bertaratutakoei eskerrak ematen dizkiote Menu erakargarria lagun eta euskal egoitzako aretoa jendez beteta, San Nicolasen neguko ekitaldirik esperoenetako bat burutu zen pasa den larunbatean, uztailaren 6an. EEko "Peña Truco Mus" azpibatzordeak antolatutako Urteroko Afariak ospe handia dauka herrian. Elkarteko sukaldarien taldeak prestatutako gastronomia-topaketa. ohi bezala Euzkal Etxearen Belgrano kaleko ...

Gehiago irakurri...


Sanfermin giroa nagusi baita ere munduko hainbat euskal etxetan: irudiak Australia, Mexiko, Peru, eta Uruguaitik

2024/07/12

San Fermin Jaia Townsvilleko Euskal Etxean Sanferminetako giroaz blai gaude Iruñean joan den larunbatetik, uztailaren 6tik, datorren iganderaino, uztailak 14, aurten gainera (Pariseko Joko Olinpikoengatik datak aurreratuta) egunetan bat eginez Baionako Bestekin —asteazken honetan hasi dira eta hauek ere iganderaino luzatuko— eta beste hainbat bestarekin ere, kostaldeko hainbat herritan esaterako Karmen jaiekin, baita baita jai ...

Gehiago irakurri...


Patagonia: General Rocako Gure Etxeak inguruko euskal etxeekin arrakastatsu antolatutako lagunarteko topaketa

2024/07/11

Patagoniako "Gure Etxea" elkarteak antolatu zuen topaketan diasporako 60 lagun bildu ziren Topaketa arrakastatsua egin zuten Patagoniako Rio Negro probintziako General Rocan ekainaren 29an, larunbatez. Bertako Gure Etxea Euskal Etxea, Neuqén, Cipolletti, Rio Colorado, Villa La Angostura, Macachíngo eta General Roca bertako euskal komunitateetako lagunen anfitrioi izan zen, hirurogei bat kide orotara. Asmoa, jardunaldi bat partekatzea, harremanak estutu eta sendotuz, San Pedro eta San ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia